tontokaletik

Intxurre

Asteazkena, 2009 Urria 28
Kategoria: Bideoak, gizartea, mendia

Intxurre edo Iruntxur mendia (743m) Murumendi mendilerroan eta Aldaba gain aldean, Albizturrekin mugakide, dagoen mendi gipuzkoarra da. Alegian beti izan dugu erlazio kuttun bat mendi honekin. Herrian bada Intxurre KKE elkartea, futbol taldeak ere Intxurre izena du, bizikleta taldeak ere bai, … ia-ia txintxarri goitizena bezain esanguratsua da geuretzat.

Intxurre mendi tontorra Google Earth-en.

Alegiatik oinez abiatuta, beti danik igo gara ttipi-ttapa Intxurre gailurrera. Tontorreraino, Alegiatik 7,64 km daude eta 670 metro inguruko igoera. Tontorrera igo aurretik Alegiako Mareako zelaietatik pasa behar da. Paraje benetan polita , Aralarrerako ikuspegi bikainarekin.

Ibilbidearen deskribapena.

Intxurren burdin aroko herrixka bat kokatzen zen. Garai hartako harresiak eta arrastoak lurpean daude gaur egun.

Hemen uzten dizkizuet Intxurreri buruzko bi bideo.

Lehenegoa Stop Motion teknikaz sortutako bideoa da. Stop motion teknikan, mugimenduaren irudikapena, geldirik dauden objektuen (lekuen) argazki sekuentziarekin lortzen da. Pazientzia behar denboran zehar, leku beretik aragzkiak ateratzeko, besterik ez.


Hurrengo bideo honetan, Intxurre menditik ikus daitezkeen udazkeneko irudiak azaltzen zaizkigu. Bideoko abestia polita benetan.

Ea udazken honetan denok bueltaxkaren bat egiten dugun Intxurrera.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (3) erantzun

Langaurre

Asteazkena, 2009 Urria 14

Franconi gisako gaiak, su nahikorik pizten ez duenez herri manaerraz eta otzan honetan, goazen post gozoago bat egitea gauean gozo-gozo lo egin dezagun herriko botereari, bai zibilari, bai jainkotiarrari, arazorik sortu gabe. Agian hurrengo belaunaldiak nahiko kemen izango du gai hau esku artean hartzeko. Nik, zirikatzen jarraituko dut.

Goazen bada, geure inguruaz hitz egitera, zehazki Langaurretaz. Atsedenleku ezin hobe hau, Aldaba Txiki herri mendian dago 250 m-ko garaieran. Iturri, mahai, eserleku, eta parrillaz hornitua dago, eta aterpetxo bat ere badu.


Alegiatik bada hainbat bide Langaurrera iristeko, hemen aipatzen duzedana horietako bat da. 4,6 km ditu buelta osoak, Alegiatik Langaurrera eta hemendik bueltan Alegiara.
Bertara joateko SL-Gi 8 bezala balizatutako bidea ere badago.

Langaurre ingurutik igarotzen da ere GR 21 Inazioren bidea (Xabier - Loiola).

Bestalde, Langaurre inguruan badira hainbat ibilbide, besteak beste Intxur mendi tontorrera doana (hemen kokatzen zen Burni Aroko herrixka).
Marea ingurura joateko ere hainbat aukera badira.

Hemen dituzue inguru eder honi, Eduardo arrayet-ek ateratako hainbatt argazki. Udazkena oso garai egokia da bertara oinez buelta bat emateko.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (5) erantzun

7. mendi ibilaldia: Urkiola Anboto Axpe

Astelehena, 2009 Iraila 21
Kategoria: gizartea, mendia

Alegiako mendi asanbladak igande honetarako, Irailaren 27rako mendi ibilaldi bat antolatu du Urkiolatik hasi, Anbotora igoz eta Axpen amaituz.

Irteera goizeko 8:30etan tontokalean izango da. Autobusa egongo da (non eta 20 lagun gutxienez elkartzen diren) eta bakoitzak bere bazkaria eraman behar du.

Anboto mendia izen bereko mendilerroa menderatzen duen tontorra da. Bizkaiko laugarren mendirik garaiena da, 1.331 m baititu, Gorbeia (1.481 m), Aldamin (1.376 m) eta Zalamaren (1.336 m) atzetik.

Araba eta Gipuzkoako mugak oso gertu ditu, hiru herrialdeen arteko lurraldean egonda, Durangaldeko eskualdean kokaturik.

Euskal sineskeraren arabera, Mari jainkosa gorenaren egoitzetako bat da. Horregatik, jainkosak Anbotoko Dama edo Anbotoko Señorie izena hartzen du. Gailurra hodei artean duenean, Mari bertan dagoela esaten da.

Anbotoren panoramika google earth-en.

1. Anboto eskiekin


2. Anboto parapentean


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (3) erantzun

Bedaioko mendi martxa

Igandea, 2009 Ekaina 14
Kategoria: mendia

Gaur burutu da Bedaioko III. mendi martxa. Ibilbidea Bedaioko inguruetan zehar dihoa 26km.ko ibilbide batean. Igotako mendi garaiena Artubi izan da (1.244m). Eta igotzen metatutako desnibela 2.108m.tako izan da. jaisteko desnibela 2.050m.takoa.

Nabarmenetzekoa Bedaiotarrek eman diguten hamaiketako-bazkaria, KRIXTONA. Eta baita ere herriko frontoian izandako giroa. Etxean bagina bezala egon gara. Zorionak antolatzaileei.

Ibilbide wikiloc-era igota dago.

Ibilbidea google erth-en ikus dezakezu.

Ibilbidea GPSrako deskarga daiteke.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (5) erantzun

Aralarko mendi puntek

Igandea, 2009 Maiatza 24
Kategoria: mendia

Post honen bidez Aralarko mendi tontor nagusienen geokokapena hel erazi nahi dizuet. Mendi tontorren koordenadak mendikat webgunetik egindako bilduma batean sartu ditut.

Deskarga itzazu Aralarko mendi punte nagusienetako koordenadak:

1. GPSrako gpx fitxategia

2. Google earthen ikusteko


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Mendikogunea

Astelehena, 2009 Martxoa 16
Kategoria: internet, gizartea, mendia

Txikia da bai mundua. Laneko lagun batekin, askotan aritzen naiz mendiko webguneetaz, GPSetaz, ibilbideetaz, wikilocetaz, eta abarretaz.

Lehengo batean mendikogune, mendiari buruzko web baten berri eman zidan lagun honek. Esteka pasako zidalakoan geratu zen. Eta zer den bizia, gaur laneko bilera batean jakin dut paulino lankidea dela webgune honen atzean dagoena.

Post honen bidez bere web orrialdea bisitatzea animatu nahi zaituztet.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Alegiako mendi asanbladaren 2009 urteko mendi ireteerak

Astelehena, 2009 Urtarrila 19
Kategoria: mendia

Hemen dituzue laburtuta, Alegiako mendi asanbladak, aurtengorako antolatu dituen mendi ibilaldiak.

Urtarrilaren 25an, igandea: Txindokiko zirkuitoa. Google earth-en ikusteko.

Martxoaren 1an, igandea: Elgea-Degurixe. Elgeamendi google earth-en.

Martxoaren 29an, igandea: Alegiko zirkuitoa (bazkaria sagardotegian)


Apirilaren 19an, igandea
: Urbia-Aizkorri. Google earth-en iksuteko.

Maiatzaren 31an, igandea: Deba-Saturraran.

Uztailaren 4 eta 5en: Pirinioak

Irailaren 27an, igandean: Anboto. Google earthen ikusteko.

Urriaren 25an, igandean: Aralar-San Miel-Irurtzun.

Azaroaren 29an, igandean: Tolosa-Loatzo-Amasa (bazkide eguna, babarrun jatea). Loatzo google earth-en.

por tzierto, nopizko mendi asanbaladak bere bloga?

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Itsasondo-Baliarrain-Orendain mendi irteera

Asteazkena, 2008 Azaroa 26
Kategoria: berriak, gizartea, mendia

Alegiako mendi asanbladak aurtengo 9. eta azken mendi irteera antolatu du azaroaren 30erako. Ohikoa den bezala, azaroko irteeran bazkide eguna ospatzen da. Ibilaldia Itsaondon hasi eta Orendainen amaituko da, Baliarraindik pasata. Hitzordua goizeko 9:15etan da, Alegiko tren geltokian.

Ibilaldia amaitu ostean, eguerdiko 14:00ak inguru, eta bazkide eguna aprobetxatuz, Orendaingo Eltxo elkartean babarrun jatea egingo da.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Mendiko ibilbideak geolokalizatzen

Asteartea, 2008 Urria 28
Kategoria: berriak, internet, mendia

Paraje ederrak zeharkatu genituen igandean eguraldiak lagun; bai horixe. Eta, egindako ibilbidea zergatik ez gorde beste edonorentzat ? Edo, zergatik ez erabili beste batzuk egindako ibilbidea?

Bada webgune bat, wikiloc izenekoa, erabiltzaileok bertan ibilbideak (oinez, bizikletaz, zaldiz, 4x4 erabiliz,eskalatzekoak,…) gorde eta partekatzeko aukera duguna. Bertan hainbat ibilbide aurki ditzakegu; gainera ibilbide hauek gure blog, wiki, webgunetan enbotatzeko aukera ematen digu, euskaltube edo youtubeko bideoen antzera edota bubbleshareko aragzki bildumen antzera.

wikiloc-eko ibilbide baten kodea enbotatuz gero horrela geratzen da:

Gainera, ibilbidearen hasieran edo amaieran klikatuz gero, beraren hainbat datu ematen dizkigu (erliebea, distantzia, luzera, altitudea, …)

Non gorde behar ditugun ibilbideak badakigu, wikiloc-en. Baina, ibilbide hauek sortzeko zer egin behar dugun ba al dakigu?

Wikiloc-era, formatu desberdinetan gordeta dauden ibilbideak igo daitezke:

GPX 1.0 (.gpx)
GPX 1.1 (.gpx)
CompeGPS (.trk, .wpt)
OziExplorer (.plt .wpt)
Garmin Training Center (.crs, .tcx)
Garmin Mapsource (.gdb, .mps)
Magellan Mapsend (.trk, .wpt)
FAI/IGC Flight Recorder Data Format (.igc)
Geocaching (.loc)
Google Earth (.kml, .kmz)
GPS TrackMaker (.gtm)
PCX5 (.pcx)
Geogrid Viewer tracklogs (.log)

Goazen beltzez dagoenarekin hau da KML eta KMZ fitxategiekin. Nola sortu ibilbide bat, eta KML edo KMZ fitxategi gisa gorde?

Hasteko esan beharra dago, KML fitxatgi batek, google earth-en ikusi ahal izateko informazio geografikoa duela. KMZ, KML konprimitu bat besterik ez da.
KML fitxategi bat sortzeko, google earth bera erabil dezakegu. Interneten badira hainbat eskuliburu lan hau egiteko pausuak azaltzen dizkigutenak.

Behin, google earth-ekin KML fitxategia sortuz gero, wikiloc-en lekutu eta kitto. Egin ezazu froga AHTren ibilbidea azaltzen duen KML fitxatgia jeisten eta google earth-en ikusten.

Kontuan izan:

- nahi izanez gero wikiloc-en gordeta eta partekatuta dauden ibilbideak, google earth-en ikus daitezkeela; panoramioko argazkien antzera eta youtubeko bideon antzera (bideoak ere geolokaliza daitezkeelako). Horretarako google earth-eko ezker zutabeko “capas” atalean “gallery” sailean aukeratu bistaratu nahi diren objektuak (ibilbideak, argazkiak, bideoak,…)

- KML fitxatgei bat GPS batera ere pasa daiteke. Ikusi eskuliburua.

Bikaina litzateke, Alegiako Mendi Asanbladak blog bat izatea eta bertan egiten dituen ibilbideak, argazkiak eta bideoak zintzilikatuko balira. Bitartean, hemen igandeko ibilbidean ateratako argazki batzuk. Mila esker argazkiengatik Ibon.

BubbleShare: Share photos - Craft Ideas

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Orbaizeta-Urkulu-Orreaga mendi irteera

Larunbata, 2008 Urria 18
Kategoria: mendia

Alegiako mendi asanbladak aurtengo 8. mendi irteera antolatu du urriaren 26rako. Ibilaldia Orbaizetako olatik abiatu eta Orreagan amaituko da, Urkulu mendia igo ostean.

Orbaizetako ola (850 m.)
Azpegiko lepoa (1.050 m.)
Arnostegiko lepoa (1.236 m.)
Urkulu (1.419 m.)
Lepoeder (1.430 m.)
Ibañeta (1.055 m.)
Orreaga (950 m.)

Goizeko 8:00tan Alegiatik abiatuko da egun osorako mendi irteera honetan. Eguraldi kaxkarra eginez gero hainbat alternatiba ere pentsatuta omen daude.


Ikusi mapa handiagoa

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Bakaiku - Lizarragara mendi irteera

Igandea, 2008 Iraila 21
Kategoria: mendia

Alegiako mendi asanbladak aurtengo 6. mendi irteera antolatu du, datorren iganderako, irailaren 28rako. Goizeko 8:30etan aterako da autobusa (pertsona kopuruaren arabera) Alegiatik, eta buelta bazkaltzerako egingo da.

Ibilbidea:

Bakaiku (515 m.) - Iruaitzeta (1012 m.) – Baitza(1.182 m.)– San Adrian (1.113 m.) – Lizarragako Tunela (1.067 m.)

Oharra: onttoentzako saskia eramatea derrigorrezkoa omen da.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft