tontokaletik

Atzoko ardiki mapping party-a

Larunbata, 2009 Azaroa 21

Atzo ospatu genuen txintxarrisferako III ardiki afaria. Atzokoa, mapa festa gisa antolatu genuen, hau da, ardiki mapping party-a. Arratsaldeko 17:00etan hainbat neokide hurbildu ginen Kultur Etxera. Han zeuden ereTagzaniako Mikel eta Dani.

Esan beharra dago tagzaniako kide hauek beraien aurkezpena gogo eta ilusioz burutu zutela. Pasioa agertzen zuten lan taldean. Ez ahaztu Mikel “Nola demontre” baten beharrataz.

Ardiki mapping party-ak bi zati izan zituen.

Lehen zatian (afaldu aurretik) Alegiako mapa librea (murrizketa teknologiko eta legalik gabeko mapa) osatzeko jarraitu beharreko pausotaz aritu ginen. Erabili genuen erraminta openstreetmap (OSM) izan zen. Ez ahaztu Mikel “Nola demontre” atal baten beharrataz.

Herrian zehar buelta bat eman genuen GPSarekin hainbat leku (kultur etxea, botika, subterraneoa, kutxazaina, …) geokokatuz. Nahiko lan badugu herriaren mapa librea sortzen; kaleak, komonak, dendak, eraikinak, bideak, zubiak,…. dena dago zehazteko. Ea denok parte harzten dugu auzolan honetan.

Saioan aipatu zen ere gaur egungo mapa eta garai bateko mapa sortzea. Gastesik GBA09 jairako paperean egin zuen garai bateko Alegiko mapa )garai bateko dendak, tabernak,…)


Bigarren zatian, lana egin ostean urtero bezala Ugartera abiatu ginen ohiko afaria egitera. menua aipatu beharrik ez dago. Esan, hori bai, Aralarren ardiren bat gutxiago izango dela larreetan korrika.

Astelehenetik aurrera entsalada eta berdura.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Bihar ardiki mapping party-a

Osteguna, 2009 Azaroa 19
Kategoria: berriak, internet

Bihar azaroaren 20an, arratsaldeko 17:00etan, hasiko gara ospatzen txintxarrisferako III. ardiki eguna. Aurtengo berrikuntza, dagoeneko denontzat ezaguna dena, ardiki eguna mapping party gisa ospatzea da. Mapping party-a edo mapa festa. Geure helburua Alegiako eta inguruko herrietako (Ugarte, Bedaio, ..) mapa librea osatzen hastea izango da.

Ardiki mapping party-a, mapping party baten lokalismoa gisa ulertzen dugu.

Mapa librea diogunean, murrizketa teknologiko eta legalik gabeko mapa izango dela esan nahi dugu. Ahaztu gabe, gaur egungo status quoak inposatzen dizkugun murrizketa politikoak ere apurtu nahi ditugula. Mapa osatu ostean edonork erabil dezake edozertarako. Ez baitu inolako copyright edo antzekorik izango.

Mapa librea osatzeko erabiliko dugun erraminta openstreetmap (OSM) wikia izango da.

Gasteizko halabedi irratiak, atzo asteazkena, elkarrizketa egin zuen gaiari lotuta. Entzun, entzun,… hau bai kazetari fina.



Amaia Goikoetxeak
ere festaren berri eman du.

Bihar arrtasaldeko 17:00etan Kultur Etxean elkartuko gara mapa festari hasiera emateko. Bertan Tagzaniako, txintxarrisferako eta nahi duen guztia bilduko gara.

Beraz, prestatu biharko GPS, portatil, argazki eta bideo kamera egunaren berri emateko.

Eta, ez ahaztu, ohikoa bihurtu den ardiki afaria izango dugula Ugarten. Menua, auskalo, jejejej.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Ardiki mapping party

Asteazkena, 2009 Urria 21

Azaroaren 20an, badugu zer ospatu Alegian (badira behintzat 34 urte ospatzen ari garela egun hau). Txintxarrisferako III ardiki afaria burutuko dugu. Aurtengoak badu formato berri bat. Egun horretan Alegiako I. Ardiki mapping party-a (mapa festa) egingo bai dugu.

Mapa festarako Arratsaldeko 17:00etan Kultur Etxe inguruan geratuko gara eta herriko mapa librea osatzen hasiko gara. Mapa osatzeko ondokoak erabiliko ditugu:

1. GPSa herriko hainbat txokoren waypoint-ak eta kaleetako mapak erregistratzeko. GPSaren bidez datuak kapturatzeko herrian zehar paseatuko dugu.

2. OpenStreeMap OSM, munduko wikimapa librea, kapturatutako datuak bertara bolkatzeko. Honetarako ordenadore bat eta internet konexioa beharko ditugu.

Mapa libreen bidez, bestelako mapek dituzten murrizketa politiko, tekniko eta legalak, ekidin nahi dira. (OpenStreetMap-en murrizketa politikotaz hurrengo batean hitz egin beharko genuke, Alegia (Spain) jartzen bai du, Alegia espainian???????? )

Mapa bat sortzeko eman beharreko pausoak (OpenStreetMap OSM-en):

1. datu bildu GPSarekin
2. datuak OSMra igo eta gorde behar dira (GPX formatuan)
3. OSMra igotako datuak editatu JOSMren bidez
4. Datuak etiketatu eta xehetasunak jarri
5. Mapak sortu (renderizatu)

IZEN EMATEAK:

A. mapa festarako izen ematea

B. ardiki afarirako izen ematea

Afaria betiko moduan Ugarten egingo dugu eta menua badakizue:

-mondeju zopak
-mondejuk
-ardi gixadue
-ardi txuletak
-mamie eta gazta

edateko ardoa noski (ufff hau betekada)



Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Argazkiekin jolasean

Astelehena, 2009 Urria 5
Kategoria: Argazkiak, internet

Argazkiekin jolasean aritzeko bi erraminta azalduko dizkizuet.

Magmypic orrialdean aldizkari edo komikien azalak sor ditzakezu. Hemen dituzu berarekin sortutako hainbat adibide (argazkiak 2009ko blogs&beers-an ateratakoak dira).

.


Argazkiekin jolasean eta efektu kuriosoak sortzeko on-line aplikazioa da photo505.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Txintxarrisferako II. blogs&beers-a.

Igandea, 2009 Maiatza 31

Atzo larunbata, gaueko argi bila, burutu genuen Txintxarrisferako II. blogs&beers-a. Bertara urbildu ginen hainbat lagun garagardoaren inguruan blogetaz (wikitaz, twiterretaz, wifitaz,…) hitz egiteko. Topagune hauek interesgarriak suertatzen dira bata besteon berri presentzailki jakiteko eta hainbat lanetarako iniziatiba hartzeko.

Hainbat gaietaz hitz egin genuen, baina hasi aurretik eta bertaratutako guztien partetik zorionak eman nahi dizkiegu eiam neokideari eta jaio berri den Laidari.

Nahiz eta topaketan aniztasunaren (bai, bai bio-taz ari naiz) faltan aurkitu, kontatzera noa bertan izandakoa:

-Ekainaren 7ko festa dela eta (Garai bateko Alegia), egunaren promozioa egitea garrantzizkoa ikusi genuen (erro hauekin horixe ari naiz egite) txintxarrisferako bateria digital osotik. Asi ke, bakoitza bere txokotik, lanera. Esan beharra dago, txintxarrisferako eztabaidagunetik hainbat ekarpen jaso direla festa horretarako.

- Ekainaren 7ko festarekin jarraituz, interesgarria ikusten dugu, bertako hainbat ekitaldi zuzenean emititzea livestream erreminta erabiliz. Arazo nagusia konektibitatearena izanik. Beraz, hori dela eta interesgarria ikusten da Udaletxe inguruak wifi gune irekia izatea. Horrelako ekitaldia zuzenean emititzeko, edo edonork konexioa izateko, edo….

- Beraz, eta azken honi lotuta, egokia deritzogu Udalak herrian wifi gune irekiak zabaltzea. Har beza Udalak lerro hau eskaera gisa.

- B&B-a gerturatutakoak, txintxarrisferaren izaera bihurria, zirikatzailea, menderakaitza, matxinoa, erreboltaria, sustatzailea, asaldaria,… azpimarratu nahi izan zuten. Uffff, hau jendea.

-Nabarian geratu ziren, neokide berrien ekarpenak, batik bat argazki eta eritzien bidez. Zoriontzekoa beraz, txintxarriMEDIAko argazki eta hornitzaile guztioi. (ea Alegia2.0: auzolan digitalekin beste hainbeste egiten dugun)

-Kanpora joaten garenerako eztabaidagune bat sortu da. Eztabaidagune honen bidez oporretan, lanean, … kanpoan gauden leku horretatik idatz dezakegu eta ikusten duguna kontatuz, sentitzen duguna, gustatzen zaiguna, soma dezakeguna, gertatu zaiguna, kontatu nahi duguna, guretzat balio diguna,…. azalduz.

-2006tik atzera Alegiari buruz interneten zegoen ikuspena eta gaur egun dagoenak ez dute zerikusirik. Lan itzela egin dugu hiru urte hauetan eduki digitalak sortzen.

-Azkena egin diren ardiki jate eta B&Betan, salbuespenak salbu, soilik txintxarrisferako blogariok agertzen gara. Interesgarria litzateke txintxarrisferako kide gehienok (blogarietatik hasi eta azken irakurleraino, 40 eta piko gaude izena emanda) bilduko luken ekimen bat antolatzea (agian hurrengo ardiki jatea???)

-Gaua aurrera joan ahala, esparru pribatuan geratuko diren hainbat (des)ideia bururatu zitzaizkigun.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (3) erantzun

IEB2009, sinadura eta openstreetmap

Asteartea, 2009 Maiatza 12

Informatikari euskaldunen bilkurarekin jarraituz, beste bi proiektu azaldu nahi nituzke.

Alde batetik luistxok aipatutako openstreetmap (OSM) proiektua. Wiki baten bidez, elkar lanean mapa libreak sor daitezke; orokorrean ia mundu osoan informazio geografikoa ez bait da erabilpen librekoa. Openstreetmapen errepideak, bideak, eraikinak, basaerriak, lekuak, ….. erregistratu eta editatu daitezke.

Alegia2.0: auzolan digitaletarako lan politte. ez?

Beste proiektu interesgarri bat Joseba Martosek aurkeztu zuen. Honek sinadura digitalari buruz hitz egin zigun eta beraiek sortutako sinadura aplikatiboa.

Sinadura digitala, mezu telematikoen igorpenean eta dokumentu elektronikoen kudeaketan igorlearen nortasuna bermatzen duen kriptografia prozedura da. Sinadura motaren arabera, dokumentuaren osotasuna ere bermatzen da.

Post honetan aipatzen dudan aplikatiboak, PDF dokumentuak sinatzeko balio du.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (5) erantzun

IEB2009, mugitu

Ostirala, 2009 Maiatza 8

Atzo burutu zen Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) informatika sailak antolatutako informatikari euskaldunen VII. bilkura (IEB2009). Arrakasta izan zuen bilkuran hainbat komunikazio interesgarri izan ziren, esperientziak partekatuz eta aplikazioak aurkeztuz.

Gaurko post honetan ikasle batzuk burutu zuten proiektu bati buruz hitz egin nahi dizuet.

Proiektuak mugitu izena du eta garraio publikoa sustatu nahi du. Erabiltzaileak irteera eta helmuga herriak jarriz, web aplikazio honek garraio publikoan batetik bestera joateko dauden aukerak ematen dizkigu. Itzuliko ibilbidea jakiteko aukera ere ematen digu eta baita ere mapan ibilbidea ikustekoa.

Une honetan, aplikazioa beta egoeran dago eta Gipuzkoako herrietako soilik agertzen dira, baino laster batean Euskal Herri osokoak eskuragarri izango dira.

EHUko Informatika Fakultateko Joseba Alberdi eta Endika Esteibarren proiektua da eta Arraytxiki Web Laborategiaren Akuariumean ostatu hartuta dago.

Zorionak Joseba eta Endikari burutu dutenagatik. Aipatu administrazio publikoak edota garraio enpresek baino zerbitzu hobeagoa ematen duela bi ikasle hauek sortu duten aplikazioak. Ez harritu, oraingoz sustengua eman ez dioten administrazioko “buru argiren” batek ideia patentatzea eta norbaiten poltsikoa betetzen hasteko bidea abiaraztea.

Ez legoke gaizki udal webgune, blog, wiki eta abarrek aplikazio honen esteka izatea.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Update notifier eta IEB2009

Asteazkena, 2009 Maiatza 6

Makina aplikazio instalatzen ditugu gure ordenadorean; baina behin instalatu ostean, askotan beraien gaurkotzea aurrera eramatea ahazten zaigu. Gure PCan aplikazio hauek gaurkotuak egoteko balio du, windowserako sortua izan den Update Notifier aplikazioa.

Update notifier doako aplikazio txiki bat da; oso leku gutxi okupatzen du eta gainera, nahi izanez gero, gure USB memorian eduki dezaket bertatik edonon egikaritzeko.

Aplikazioa egikaritzean, PCan instaluta ditugun aplikazioen zerrenda sortzen du eta gaurkotuak dauden edo ez esaten digu.

—————————————————————————————————————-

Bestalde, bihar maiatzaren 7an Donostiako Teknologi Elkartegiako Eraikin nagusian 2009ko informatikari euskaldunen bilkura burutuko da. Bi urtez behin ospatzen da eta egun osoa irauten du. Aurtengo bilkuraren leloa “Teknologia berriak, gaur eta bihar “da. IEB2009rako hainbat hitzaldi, komunikazio, esperientzia eta abar antolatu dira.

EGITARAUA

Aurreko ekitaldietako arrakasta eta harrera ona ikusita, programaren egitura aurreko edizioetan jarraitutakoaren berdintsua izatea pentsatu da.

08:15-08:45 Harrera eta izen-ematea

08:45-09:00 Jardunaldien aurkezpena

09:00-10:00 Lehenengo hitzaldi-saioa. Ikerketa eta semantika

09:00 Euskararako hizkuntza teknologiak batuz: AnHitz proiektua / Igor Leturia (Elhuyar Fundazioa)

09:30 Markatzaile sozialen hobekuntza posibleak / Arkaitz Zubiaga (UNED) eta Egoitz Gonzalez (UPV/EHU)

10:00-11:00 Bigarren hitzaldi-saioa. Teknologia aurreratuak eta enpresa

10:00 IP telefonia: Komunikabideen iraultza / Jon Bonilla (Irontec)

10:30 Mugak (geografia eta Euskal Herria kontestu teknologikoan) / Luistxo Fernandez (CodeSyntax, Tagzania)

11:00-11:30 Atsedenaldia/kafea

11:30-13:30 Komunikazioak. Saio paraleloak (bakoitza: 20 minutu)

Esperientziak eta proiektuak

* IKASYS proiektua: Ordenagailu bidezko norberaren trebakuntza sistematikoa / Maite Gomez eta Oihan Odriozola (Ikastolen Elkartea)
* Arraytxiki Web Lab: Txikia handi / Haritz Rodriguez (Kazetaria, Arraytxiki Web Laborategiko arduraduna, Euskaltube.com guneko sortzaile eta kudeatzailea)
* Morfeo-EzWeb: Interneteko sarrera-orri pertsonalizatuak, software librean / Josu Azpillaga (CodeSyntax)
* Union proiektua. Fagor Etxetresnak Koop. Elk.-an elkarreragingarritasuna ahalbideratuko duen ingurune baten sorkuntza. / Jon Kepa Gerrikagoitia (Mondragon Unibertsitatea), Gorka Saratxaga (Comercio Electronico B2B2000) eta Jon Mikel Intsausti (Fagor Etxetresnak Koop. Elk.)
* Ahotsak.com: Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea / Asier Sarasua (Badihardugu Euskara Elkartea)
* Buruxkak, UEUren liburutegi digitala. Iparrorratza Orientazio-Zerbitzua. / Karmele Artetxe eta Ireide Arriolabengoa (UEU)

Aplikazioak

* Mugitu.com / Joseba Alberdi, Endika Esteibar (Softwarea Garatzeko Tresna Aurreratuak, UPV/EHU)
* Pootle: itzulpenak web bidez egiteko aplikazioa / Julen Ruiz (Librezale taldea)
* Zientzia eta teknologiarako hizkuntza arteko web-bilatzailea / Xabier Saralegi eta Maddalen Lopez de Lacalle (Elhuyar Fundazioa, I+G+B saila)
* Sarean Zer? Interneteko berriak lotzeko baliabidea / Gregorio Hernandez (Eleka ingeniaritza linguistikoa)
* Ikasplay: jolas hezitzaileak / Francisco Bodego (Ikasplay, S.L.)

13:30-15:30 Bazkaria

15:30-17:30 Gizartea, kultura eta artearen gaineko eragina

15:30 Mahai ingurua: Komunikabide idatzien etorkizuna. Eli Pombo (Argia), Berria/Hitza (Iker Balentziaga), Maite Ubiria (Gaur8/Kazeta.info) / Moderatzailea: Gorka Julio (Elurnet, UEU)

16:30 Artea eta teknologia berriak / Urtzi Ibarguen (MobileSOSproject)

Ziur naiz, biharko bilkurak beste urteetakoen antzera arrakastatsua izango dela. Bilkuraren berri hainbat blog, twiter, … jarraitzeko aukera izangu dugu.

Bertan ikusiko gara.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Mendikogunea

Astelehena, 2009 Martxoa 16
Kategoria: internet, gizartea, mendia

Txikia da bai mundua. Laneko lagun batekin, askotan aritzen naiz mendiko webguneetaz, GPSetaz, ibilbideetaz, wikilocetaz, eta abarretaz.

Lehengo batean mendikogune, mendiari buruzko web baten berri eman zidan lagun honek. Esteka pasako zidalakoan geratu zen. Eta zer den bizia, gaur laneko bilera batean jakin dut paulino lankidea dela webgune honen atzean dagoena.

Post honen bidez bere web orrialdea bisitatzea animatu nahi zaituztet.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

webguneak kopiatzeko erramintak II

Osteguna, 2009 Martxoa 12
Kategoria: internet, softwarea

Hona hemen, gure blogaren edo wikiaren edo webguenaren, seguratsun kopiak egiteko beste bi aukera.

1. httrack website copier

Aplikazio honen bidez gure webgunea disko gogorrera kopiatuko zaigu, hau da, ez da ineterneteko beste zerbitzari batean lekututa geratuko. parametro asko ditu konfiguratzeko, besteak beste, kopiatu behar diren fitxategien formatoa, kopiaren sakontasun maila, ….

Behin kopia, disko gogorrera kopiatu eta gero off-line nabigazioa (internet konexiorik gabe) egin dezakegu kopiatutako webgunearen zehar.

2. BlogBackupr.

Izen esanguratsua tresna honena. web aplikazio bat da, hau da, ez da mahai gainekoa, beraz ez da instalatu behar. Gure blogaren postak egin ahala gordetzen ditu. Gero, nahi izanez gero, kopia exporta daiteke hainbat formato erabiliz (tartean html)

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

webguneak kopiatzeko erramintak

Asteazkena, 2009 Martxoa 11
Kategoria: internet, softwarea

Zer gertatuko litzateke bloga lekututa dugun webgunea behera eroriko balitz? eta itxiko balitz? non geratuko lirateke gure postak?

Blogaren, wikiaren, webgunearen segurtasun kopiak egiteko bi erraminta aurkeztu nahi dizkizuet. Got mirror ? eta BackUpUrl

Oso errazak dira, nahikoa da kopiatu nahi dugun webgunearen URLa (esteka) jartzea eta berehala kopia lortuko dugu eta kopiara atzitzeko helbidea.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (5) erantzun

bi@2008

Astelehena, 2009 Otsaila 2

txintxarriMEDIA, gure sare soziala, 2008ko euskal blogosferako bigarren webgune hoberena da. Horrela diote behintzat, teknopataren txokotik antolatzen den lehikatean, parte hartu duten internautek.

Zorionak beraz eta ea modu egoki batean ospatzen dugun.

Zoriondu baita ere euskal blogosfera osoa, lehikatearen antolatzailea eta bertan parte hartu duten beste lehiakideak.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (5) erantzun

tontokaletik 2008

Osteguna, 2009 Urtarrila 1

2008an tontokaltik blogan publikatutako post nabarmenenak aipatu nahi dizkizuet. Ea zer dizouzen:

Urtarrila: txintxarrisferan bi blog berrien sorrera aipatu zen: Txintxarri Korue eta Ugartetik blogak. Esan baita ere dignidad y justizia talde faxistaren berri izan genuela herrian, kaleen izenak zirela medio.

Otsaila: Alegia2.0: auzolan digitalak sortu ziren eta No time for love in the basque country kanpaina burutu zen.

Martxoa: tontokaletik blogari geek aurpegia nabaritu zitzaion, hainbat gadget eta widget-en bidez.

Apirila: txintxarriMEDIA sare sozialaren sorrera izan zen hilabeteko lekukoa.

Maiatza: Sartagudako oroimenarn parkea izan genuen hizpide eta txintxarrisferako I. blogs&beers-a burutu genuen.

Ekaina: Artisautza azokak eta Picos de Europako mendi irteerak lekua hartu zuten.

Uztaila: Bilbon tontokalerik ba ote dagoen galdera zabaldu zen eta herriko festek toko nagusia izan zuten blogan.

Abuztua: Arrantza eta Eneko Lasaren txapela izan ziren hizpide.

Iraila: Amona Anttonik 100 urte bete zizkigun eta kale beheko sardin jatea eta txakolin edate abeti bezain arrakastatatsuak izan ziren.

Urria: azokan sagardoa egiten ikasi genuen eta mendiko ibilbideak geolokalizatzen aritu ginen.

Azaroa: Bioaniztasunetik blogaren sortu zen eta II. ardiki jatea egin genuen. Beeeeeee.

Abendua: txintxarriMEDIA zortzi@2008 lehiaketan parte hartu zuen.

Ez ahaztu hilabete honetan, 2009ko Urtarrilan, hauteskundeak izango ditugula, eta 2008ko euskal blogosferako ekarpen nabarmenena aukeratu behar dugula. txintxarriMEDIA ote irabazlea? auskalo.

DENOK BOZKATZERA

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Txintxarrisferaren kronograma

Astelehena, 2008 Abendua 15

Txintxawikian dugu txintxarrisferaren kronograma. Bertan dituzue oarin arteko mugarri aipagarrienak.

Denboraren lerro hau auzolanean sortzen ari gara. Txintxawikian dituzue bertan editatzeko eman beharreko pausuak. Ikusi eta begiratu hain epe laburrean zenbat gertarea dauden.

Ez legoke gaizki gaztetxeak, txintxarri abesbatzak, zazpi astoren gainean bertso eskolak, … eta herriko hainbat taldeek, beraien une garrantzitsuenak, bakoitzak bere timeline batean erregistratuko balituzte.

Hemen geirea:


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Beeeeeeeeeeeee

Larunbata, 2008 Azaroa 15


Nire ahotik ardi-ardo hatsa darioen une honetan, Txintxarrisferako II ardiki afarian (txintxarrisferako II ardi-ardoa) , aurretik eta ostean pasatakoari buruz ariko natzaizue. Arratsaldeko 20:00 elkartu ginen Etxeberrianen, eiam, bedaio3000, katakumea, katuzaharra, musikalegi, johan (bioaniztasunetik bloga izan dugu azken ekarpena), ibon eta ibusg. Astozaharrak, ezin izan zuen etorri; baina lehen brindisa astozaharragatik eta beste astakiloengatik izan zen.

Aurten modalitate berri bat ezarri dugu, gonbidatu ilustrearena. Modalitate hone inaugurazioa ziztazalek egin zuen. Bera izan zen bere ziztada fin horiekin gaua ilustratu ziguna. Afarian zehar, beste edizoetarako gonbidatuak izan daitezkeen artista zerrendataz aritu ginen, kandidatu jakin bat izan zen gehien aipatua. Agian, zu irakurle, izan zaitezke hurrengo gonbidatu ilustrea. Baina loteria bezala ezin mundu guztiari tokatu.

Afaria, mundiala. Espektatibak ez ziren zapuztu. Mondeju zopa, pikatxa tortille, mondejue, mondeju prejitue, ardi gixadue, ardi txuletak eta mamie. Eta ardoa noski. Kolesterola eta triglizeridoak pozik egongo dira.

Azkarataren titi arteko erretenataz, Ugarteko apotetaz, …. hitz egin eta gero gaia lantzeko unea iritsi zen.

Lehenik, errepaso historikoa egin zen eta mugimendu (norbaitek underground gisa definitu zuena) honen hastapenetaz aritu ginen; nostalgia ere nolabait ase behar bait da. Eta neokide berriek ere jakin behar baidute istorioaren nondik-norakoen berri. Portzierto neokide berrietaz ari garenez zorionak eiam.

Blogs&beersean bezala, herrian dugun presentzialtasuna areagotzekoaren beharraz aritu ginen. Arratoi moduan, estolderietatik kalera irteteko beharretaz. Dibulgazio lana egiteko eta beste kultur ekintzak gure hacktibismotaz kutsatzeko.

Udal webgunearentzat txintxarriMEDIAn eginiko iruzkinetaz ere aritu ginen. Por tzierto, iritzi desberdin ugari dago eta zurea falta zaigu.

Gure artean laguntzen eta lan egiten jarraitzeko asmoa azaldu genuen. Aldabatarrak ere laguntza beharrean izango ditugu agian.

Eta garbiena geratzu zena, kamisetak egingo ditugula.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft