Kalebeheko festak 2009
Astelehena, 2009 Iraila 7Aste buru honetan, irailaren 11, 12 eta 13n, izango dira aurtengo kalebeheko festak. Iaz bezala blog honek emango dizue festa programaren esklusiba mundiala.
Ostirala 11: kabezudok, patata torrtilla lehiaketa, zahagiardoa eta trikitixa.
Larunbata 12: krosa, zahagiardoa, bertso saioa eta trikitixa.
Igandea 13: herriko dantzariak, txakolin dastaketa eta sardin jatea, bazkaria (paella noski), pelota txapelketaren finalak eta zahagiardoa.
Ez ahaztu klasikoak diren zinta karrera eta ozpinetako piperrak egun hauetan bertan izaten direla. Eta festetako txozna Ugarteko dela eta bera erabiltzen dela bai Aldaban, bai Bediao eta baita ere kalebeheko jaietan.
Asmatu ote dut?????
Aurtengo berrikuntzen artean, frontoi erdian jarri den klausura konbentua da. Franconin haur eskola berria bai dihoa. Eiiiiiinnnnn!!!
Eta azkenik ikus ditzagun kalebeheko festen filosofia isladatzen duen argazki (eskerrik asko Martxeli)batzuk. Bertan agertzen dira haur batzuk buruhaundiak egiten. Horrelakoak dira festa hauek, denok parte hartu beharrekoak.
zabaldu |
del.icio.us |














