Intxurre
Asteazkena, 2009 Urria 28Intxurre edo Iruntxur mendia (743m) Murumendi mendilerroan eta Aldaba gain aldean, Albizturrekin mugakide, dagoen mendi gipuzkoarra da. Alegian beti izan dugu erlazio kuttun bat mendi honekin. Herrian bada Intxurre KKE elkartea, futbol taldeak ere Intxurre izena du, bizikleta taldeak ere bai, … ia-ia txintxarri goitizena bezain esanguratsua da geuretzat.
Intxurre mendi tontorra Google Earth-en.
Alegiatik oinez abiatuta, beti danik igo gara ttipi-ttapa Intxurre gailurrera. Tontorreraino, Alegiatik 7,64 km daude eta 670 metro inguruko igoera. Tontorrera igo aurretik Alegiako Mareako zelaietatik pasa behar da. Paraje benetan polita , Aralarrerako ikuspegi bikainarekin.
Intxurren burdin aroko herrixka bat kokatzen zen. Garai hartako harresiak eta arrastoak lurpean daude gaur egun.

Hemen uzten dizkizuet Intxurreri buruzko bi bideo.
Lehenegoa Stop Motion teknikaz sortutako bideoa da. Stop motion teknikan, mugimenduaren irudikapena, geldirik dauden objektuen (lekuen) argazki sekuentziarekin lortzen da. Pazientzia behar denboran zehar, leku beretik aragzkiak ateratzeko, besterik ez.
Hurrengo bideo honetan, Intxurre menditik ikus daitezkeen udazkeneko irudiak azaltzen zaizkigu. Bideoko abestia polita benetan.
Ea udazken honetan denok bueltaxkaren bat egiten dugun Intxurrera.
zabaldu |
del.icio.us |









