tontokaletik 3 urte
Osteguna, 2009 Azaroa 5Dagoeneko, gaurko egunez, 3 urte bete ditu blog honek. Ez nuen espero 2006ko azaroaren 5an idatzitako lehen post harek, hiru urtetarako adina emango zidanik. Ibilbide motzagoa aurre ikusten nion; bai horixe. Zenbat gehiago beteko ote dituen??? Nork daki.
Estatistikak ikusirik hiru urte hauetan 204 post eta 376 iruzkin idatzi dira, 6.908 bisitari izan dituen blog honetan.
Estatistikak albo batera utzita, zenbaki hutsak bai dira, aipatzekoa hiru urte hauetan leiho honetatik ikusitakoa da. Bertatik jaso da herriko blog desberdinen sorrera (eta ez dira gutxi izan). Eta nola ez, txintxarrisferaren jaiotzaren lekuko pribilegiatua izan da.
Auzolan digitalek ere forma hartu zuten eta ezin aipatu gabe geratu txintxarriMEDIA geure sare sozial arrakastatsua eta ospetsua (2008ko euskal blogosferako 2. ekarpen garrantzitsuena gisa izendatua).
Eta ezin geratu garrantzitsuena aipatu gabe: pertsonak. Makinak osatzen dute gaur egungo herriko hacktibista glokalen zerrenda (blogari, wikilari, iruzkingile, argazkizale, bideozale, forero, irakurle, auzolandegi zale, TB digital zaleak, irrati digital zaleak,…). Hau bai altxorra sortu duguna.
Alegia, interneten ikus daiteke. bai horixe!!!!
Hor gaude, garen bezalakoak, gure modura!!!!
Beraz zorionak denoi.
Eta hau ospatzeko eta nere gozamenerako:
Lola ¿por que estas sola?
“…….
A esa Lola no le mola mi cola.
…….”
Hau bai pieza, “Lola“.
Gasteizko Cicatriz taldea eta “Lola”abestia. Bere garaian indar eta eragin haundia izan zuen kanta.
Entzun, entzun,…. (kantatu, kantatu,…). Letra.
Garai berean ba zen Alegian ere musika giroa. Ziklox Garaialde taldea hortxe ari zen. Taldeko kanta ezagunetako bat The clash taldeko London Calling kantaren bertsioa izan zen, Tontokalen izenekoa. Blog honetako eskuin albo-zutabean agertzen den kanta.
Patxi Gaztelumendien blogan, post bat egon da The Clash tontokalen izenekoa. Poz haundiz hartzen dira hainbeste urte pasa eta gero, Ziklox Garaialde eta Tontokalen kantaren aipamenak sarean aurkitzeak.
Entzun, entzun,… (kantatu, kantatu,…). Letra.
Haiek garaiak!!!! Zahartzen ari ote naiz?? Nostalgikoa bihurtzen???
zabaldu |
del.icio.us |











