tontokaletik

Langaurre

Asteazkena, 2009 Urria 14

Franconi gisako gaiak, su nahikorik pizten ez duenez herri manaerraz eta otzan honetan, goazen post gozoago bat egitea gauean gozo-gozo lo egin dezagun herriko botereari, bai zibilari, bai jainkotiarrari, arazorik sortu gabe. Agian hurrengo belaunaldiak nahiko kemen izango du gai hau esku artean hartzeko. Nik, zirikatzen jarraituko dut.

Goazen bada, geure inguruaz hitz egitera, zehazki Langaurretaz. Atsedenleku ezin hobe hau, Aldaba Txiki herri mendian dago 250 m-ko garaieran. Iturri, mahai, eserleku, eta parrillaz hornitua dago, eta aterpetxo bat ere badu.


Alegiatik bada hainbat bide Langaurrera iristeko, hemen aipatzen duzedana horietako bat da. 4,6 km ditu buelta osoak, Alegiatik Langaurrera eta hemendik bueltan Alegiara.
Bertara joateko SL-Gi 8 bezala balizatutako bidea ere badago.

Langaurre ingurutik igarotzen da ere GR 21 Inazioren bidea (Xabier - Loiola).

Bestalde, Langaurre inguruan badira hainbat ibilbide, besteak beste Intxur mendi tontorrera doana (hemen kokatzen zen Burni Aroko herrixka).
Marea ingurura joateko ere hainbat aukera badira.

Hemen dituzue inguru eder honi, Eduardo arrayet-ek ateratako hainbatt argazki. Udazkena oso garai egokia da bertara oinez buelta bat emateko.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (5) erantzun

Argazkiekin jolasean

Astelehena, 2009 Urria 5
Kategoria: Argazkiak, internet

Argazkiekin jolasean aritzeko bi erraminta azalduko dizkizuet.

Magmypic orrialdean aldizkari edo komikien azalak sor ditzakezu. Hemen dituzu berarekin sortutako hainbat adibide (argazkiak 2009ko blogs&beers-an ateratakoak dira).

.


Argazkiekin jolasean eta efektu kuriosoak sortzeko on-line aplikazioa da photo505.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Garai bateko Alegia

Igandea, 2009 Ekaina 7

Bikaina eta arrakastatsua. Ezin bestela izendatu gaur Alegian ospatu den festa. “Garai bateko Alegia” izeneko festa bialdikoa izan da. Umorea, parte hartzea, ilusioa, lana, iniziatiba, gogoa, elkar lana, auzolana, … hainbat emozio aipa ditzaket eta seguruenik motza geratuko naizela gaurko ospakizun hau definitzerakoan.

Idazkariak aktak pasa bitartean (ea espabilatzen den) eta bideoak eta idatziak prestatzen ditudan bitartean apertibo gisa baretutako otsoak Gure Gipuzkoan pubilkatutako argazkien entremesarekin hasiko natzaizue egunaren ospakizunaren berri ematen.

Ea, esku artean dudan materiala lehenbailehen txukundu eta sareratzen dudan.

Bitartean, zorionak kultur batzordean aritu den guztiari festa hau antolatzen.

Ondo lo egin

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (5) erantzun

Atzoko eta gaurko gipuzkoa iruditan

Osteguna, 2009 Maiatza 14

Baretutako otsoak aspaldi aipatu zidan proiektu honen berri. Asmoa, gipuzkoako garai bateko (modan dagoen kontzeptua, :-) ) eta gaurko argazkien bilduma bat egitea da. gureGipuzkoa.net webgunean, argazkiak geokokaturik daude eta Creative Commons lizentziapean zabalduta daude ( by-sa, hau da, aitortu eta partekatu baldintzekin).

Erabiltzaileak nahi dituen argazkiak igo ditzake eta baita ere bertan daudenak erabili.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (6) erantzun

Espaloiak libre!

Igandea, 2007 Abendua 23

Zergatik hainbat kotxek Bideberrieta kaleko espaloia okupatzen dute? Kotxezale hauek pentsatuko dute espaloian gainean aparkatuz ez dutela automobilen trafikoa oztopatzen, baina ez dira konturatzen oinezkoen esparrua deusezten dutela; agian zaharkitua dagoen herri eredua dugulako buruan (kotxeak lehentasuna duenarena); ez dugulako oinezkoen herriaren eredua oraindik geure pentsamoldean barneratu. Denok bultzatu behar genuke oinezkoek lehentasuna duten herriaren eredua; kosta egiten da baina ereduak aldatu egiten dira eta egin egin behar dira. Eta denoi kostatzen zaigu, niri ere bai.

Hainbatetan ikusi dut gurasoren bat bere seme-alabaren karroarekin karreteratik pasatzen kotxezaleek beraien kotxeekin espaloia erabat okupatzen dutelako. Zergatik ez dugu kotxea espaloitik bera karretera oztopatuz jartzen eta ez espaloia anulatuz? Utzi kotxeak espaloitik kanpo!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (5) erantzun

Ajea pasatzeko

Larunbata, 2007 Azaroa 17
Kategoria: Argazkiak, gizartea

Pertsona adituak ikusten ditut txintxarrisferan ajea pasatzeko moduak aholkatzerakoan. Bada norbait coca-cola bat edateagatik ohorea ere salduko lukeena. Coca-cola ez baina spidifina aholkatzen duenik ere bada. Eleftheria Arvanitaki entzutea ere aholkatzen dute beste batzuk.

Hona hemen nire metodoa: lehenik eta behin Coca-cola-rik ez, baizik eta Alegiko ude (ura) zanga-zanga, Arterrekakoa edo Langaurrekoa ahal bada. Ibiurkoa Fernandezentzat. Eta entzuteko, bertako musika eta gainera librea. Entzun. Gai honek post berezi bat merezi du.

Afari ederra egin genuen. Ugarteko mondejuak mundialak; ia-ia Alegiakoak bezain onak. Esperinetziak konpartitu genituen eta txintxarrisferarako ideia franko (Frankooooo? eeeeez) atera ziren. Ea gauzatzen diren. Laster hainbeste akerren artean ahuntz bat izango ote dugu???

Eta azkenik gertuko oroitzapena astindu asmoz argazkiekin saboreatu, disfrutatu. Zuekin horrenbesteko ohiartzuna izan duen txintxarrisferako mondeju jana.


Eta argazki gehiago ikusi nahi izanez gero hemen dituzue, aste osoan zehar kulturetxean ikusgai egon diren Alegiarrei buruzko argazkiak. Txuri beltzean Eduardo Arrayetenak eta koloretan Patxi Renobalesenak.



Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Azaroko azoka

Astelehena, 2007 Azaroa 12
Kategoria: berriak, Argazkiak

Arrakasta. Arrakasta da jendeari entzun diodana atzo igandean, Azaroaren 11n (San Martin eguna), Alegian ospatu zen azoka bereziari buruz hitz egiterakoan. Giro ederra izan zen eta jende ugari.
Ondorio gisa:
Txanberiko intxaurrak direla herriko haundienak.
Euxebitoren porruk ere etzirela atzean geratzen.
Romanen kalabazina ere etzala makala.
Bixente ere ederto moldatzen dela barazki kontuetan.
Errotakoen pipar min ttikiak benetan minak direla.
Lasatarrak ogia ere badakitela egiten.
Garaialdetarren piperrak eta pikuak plazan izoztu egin zirela.
Aldabazaharrekoak azoketarako preparatuak daudela.
Kanki eta Dominikak bere txokoa ere izan zutela porru artean.
Aladaiondo sagardotegikoak
Ekhikoak perratzaile enperratuak direla.
Joxemiel Iturriotz-en postua izan zela gozoena.
Nati eta Xuarren maskotak izan zirela umeen gustokoenak.
Aralar institutuko ikasleok berotu zigutela tripe eta muturre.
Makina zaldi (behorrik????) badagoela herrian (Juanjo, Eñaut, Ibitarte, Etxeluze, …)
Kontxaneko pottokak pazientzia ederra dutela.
Etxarran badirela hainbat asto.
Eta argazkiak Juanjo Alustizak eman dizkidala.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Mondejuak. V

Larunbata, 2007 Azaroa 3
Kategoria: Argazkiak, gizartea

Alegiko mondejuak bialdikoak direla badakigu. Badira hainbet etxe oraindik mondejuak egiten dituztenak. Ondoko argazkietan goiko Margari eta Santos bere etxean mondejuak egiten agertzen dira. Argazkiak goiko Felix-ek pasa dizkit.
BubbleShare: Share photos - Thanksgivingtime!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Langaurre 1979

Asteazkena, 2007 Ekaina 13
Kategoria: berriak, Argazkiak

Eta hemen 1.979koak
This album is powered by BubbleShare - Add to my blog

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Tolosaldeko nafartarrak Ausa Gaztelun

Igandea, 2007 Ekaina 10

This album is powered by BubbleShare - Add to my blog

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Argazki kuriosoak

Osteguna, 2007 Maiatza 24
Kategoria: Argazkiak


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Neska politte!

Larunbata, 2007 Martxoa 24
Kategoria: Argazkiak


www.flickr.com

Hemen dituzue Lourdes Jaca Alegiako ikastolako irakaslea izandakoaren argazki bilduma bat. Eskaneatze kontua Gloria eta Juan Jauregi anai arrebei eskertu behar diegu. Lan bikaina hiruena. Eleganteak benetan. Abestiak dioen bezla “urteak ez dira alperrik pasatzen”. Ea asmatzen duzun nor den nor; neskatxa hau zein ote da?

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Argazkigintzarako software librea

Asteazkena, 2007 Urtarrila 3
Kategoria: berriak, Argazkiak

Urte berria hasteko oparitxo bat; argazkiekin lan egiteko software libre bilduma bat. Ea interesgarria eta erabilgarria suertatzen zaizuen. Probatu, librea da eta. Freewarea! Lehenik aplikazioa jaitsi eta gero instalatu (gehienak sistema eragile desberdinetarako balio dute: windows, linux, …

domeinuak

 

Gimp: argazkiak editatzeko edota tratatzeko aplikazioa.

domeinuak

 

 

GimpShop: PhotoShop aplikazioarekin ohituta zaudetenontzat Gimp-aren beste bertsio bat da.

domeinuak

 

XnView: Argazkiak ikusteko (hau da, argazki bisore bat), slideshow-ak sortzeko (argazkiekin sekuentziak egiteko) eta argazki formato bihurtzailea (jpg, png, bmp, tiff, gif, …), pantaila harrapaketak egiteko… Euskarazko bertsioa ere badago.

domeinuak

 

 

Irfanview: Argazkiak ikusteko, formato bihurketarko, optimizatzeko, slideshow-ak sortzeko, …

domeinuak

 

TuxPaint: haurrentzako grafiko editore elegantea. Euskaraz ere badago. 

 

 

Aukera honekin ez daukazue aitzakirik ez erabiltzeko! Beste batean argazkiekin lan egiteko on-line aplikazioen (instalatu behar ez diren apliakzioak, internet bidez atzitzen dira) bilduma aholkatuko dizuet.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Eduardo Arrayet-en argazkiak blogean ikusgai izango dira.

Igandea, 2006 Abendua 10
Kategoria: berriak, Argazkiak

Tontokaletik blogak badu berririk. Eduardo Arrayet-en argazkiak ikusgai izango ditugu. Eduardo, aski ezaguna da Alegian, argazki gaietan. Eskerrak eman behar dizkiot bere argazkiak uzteagatik. Argazki bati buruz edo bere lanari buruz zerbait esan nahi baduzu klikatu "erantzun" estekan. Agian, zorte pixkatekin berak erantzungo digu eta. Argazkiak ikusteko klikatu irudian.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft