tontokaletik

Alegiarrok AHTren aurka azaldu gara, gaur burutu den herri galdeketan.

Igandea, 2007 Apirila 1
Kategoria: berriak, AHT

Gaur, Apirilaren 1ean, Alegian AHTri (Abiadura Handiko Trena) buruz burutu den herri galdeketan parte hartu dutenen %95a AHTren aurka dago.

Emaitza honakoa izan da:

Errolda: 1.448 (16 urtetik gorakoak)
Parte hartzea: 451 (%32)

“AHTren aldekoa zara” galderari emandako erantzunak:

Balio gabeak: 2
Txuriak: 2
Baiezkoak: 21
Ezezkoak: 426 (%95)

Zoriontzekoak dira, erreferendum hau sustatu duten herritarrak egin duten lanagatik eta baita ere ekimen mota hauek ahal bideratzen dituzten Udal Ordenantzak.
Burutuko den hurrengo galdeketaren zain geratzen gara Alegiarrok. Auskalo ze galderari buruz? Agian, Alegiarrok Franconi Fundazioaren erabilpenari buruz dugun iritziari erantzueko? Nork daki?

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (3) erantzun

Aprilaren 1ean AHTri buruzko erreferenduma burutuko da Alegian.

Ostirala, 2007 Martxoa 16
Kategoria: berriak, AHT

Abiadura Handiko Trenari (AHT, TGV, AVE)ri buruzko herri galdeketarako data jarri da: 2007ko Apirilaren 1a.

Bigarren aldia izango da herriari zuzenean zerbaiti buruz galdetuko zaiona. Oraingo honetan AHTri buruzko erreferenduma egingo da. Eta “AHTren aldekoa zara?” galderari erantzun ahal izango diogu herritarrok.

Galdeketa hau martxan jartzeko, lehenik sinadura bilketa bat egin zen eta Udal ordenantzak dioen bezala populazioaren %7aren sinadura bilduz gero, Udala derrigortuta dago erreferenduma antolatzeko.

Lehenengo erreferenduma 2005eko Otsailaren 12-13an izan zen; orduan, herriko kaleak (kalebehera, tontokalea eta kalegora) oinezko bilakatzeari buruz galdetu zen. Ariketa benetan demokratikoa galdeketarena. Nahiz eta lehen galdeketa hartan, gutxi batzuk ariketak berak zuen garrantziari baino forma gaiei garrantzi gehiago eman izan nahi (16 urtetik gorakoak bozkatzeko aukera izatea, hainbat herritar zensoan ez egotea: larraitzekoak besteak beste, ..). Badakizue akzioa dagoenean soilik erreakzionatzen dute batzuk; herri hizkeran erreakzionario gisa ezagunak direnak.
Eta aurreneko galdeketa hura gogora ekartzeko hona hemen bideoa:

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

AHTri buruz informatzeko

Osteguna, 2007 Martxoa 8
Kategoria: berriak, AHT

Egunkarian irakurri berri dut, herritarrok ez dugula nahikoa informazio jasotzen AHTri buruz. Hemen jartzen dizkizut zure eskura hainbat informazio iturri gai honi buruz.

AHTren aldekoak: 

  • EuskalY webgunea. "Euskal trenbide sarea" eta "adif"-ena.

AHTren aurkakoak:

Eta besterik gabe trenei buruzko webguneak:

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

AHTri buruzko herri galdeketaruntz beste pauso bat

Igandea, 2007 Urtarrila 21
Kategoria: berriak, AHT


Badirudi, herrian egin den sinadura bilketaren emaitzak aintzat hartuta, AHTri (TAV-TGV) buruz Alegiarrok geure iritzia emango dugula. Udal ordenantzak diote herri galdeketa bat abiarazteko, gutxienez herrtiarren %7ak horrela eskatu behar duela. Eta sinadura bilketaren emaitzak honakoak izan dira:

Alegiarron sinadurak: 242 (behar denaren bikoitza baino gehiago)
Alegitarrak ez direnen sinadurak: 54
Sinatzeko eskatzen adinera iristen direnen sinadurak:4

Ostegun honetan, hau da, Urtarrilaren 25ean, gaueko 21:30etan Udal Batzarrean aurkeztuko dute ekimena.

Irudian agertzen da AHT nondik pasako den. Irudi hau AHTren webgune ofizialetik hartua dago. Esan beharra dago orrialde horretan lehenetsitako hizkuntza gaztelania dela eta lehenetsi gisa gaztelania dagoela eta irudiaren euskarazko bertsirik ez dudala aurkitu.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Alegia eta AHT. Herri kontsulta sustatzeko sinadura bilketa hasi da.

Astelehena, 2006 Azaroa 13
Kategoria: berriak, AHT

 
AHTk Alegian eragin ditzakeen ondorioen kezkak bultzata, herritar talde bat biltzen hasi da AHTri buruzko erreferendum bat, bertan antolatzeko asmoz. Horretarako, sinadura bilketa egiten hasi dira. Helburua, udal ordenantzak dioen bezala, 16 urtetik gorako herritarren %7aren izenpea lortzea da. Horrela izanez gero, Alegiako Udala herri kontsulta egitera behartuta bait dago.
Sinatzeko orriak, dendetan, tabernetan, udaletxean, kulturetxean eta gaztetxean egongo dira, Azaroaren 11tik 19ra bitartean. Baita ere, Azaroaren 11n eta 18an kalean jarriko diren mahaietan. 

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (3) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft