tontokaletik

Bonba japonesak

Ostirala, 2008 Uztaila 18
Kategoria: Abestiak

Alegian baditugu hainbat ohitura, gauza herria identifikatzen dutenak, besteak beste zahagiardoa, mondejuak, txintxarria, … ba, bada inon ikusi ez dudan beste ohitura bat , bonba japonesarena.

Gauza zera da, plaza erdian Lukaxek (usadioak “festetako udal langile” bihurtu duenak) bere bonba jaurtigailua ezartzen duela. Bertara pote bat sartzen du suziri batekin. Potearen barnean hainbat gauza daude, yoyoak (bi zatitan bukatzen dutenak), polbora usaina duten 70. hamarkadako bakero eta indioak, eta mila koloretako mikrogoxoki borobilez beteriko plastikozko biberoiak, ordulariak, txupeteak, eta abar.

Beraz, plaza erdian Lukax bere bonba jaurtigailuarekin dagoelarik, bertara bonba, hau da, sorpresaz beteriko potea, sartzen du eta suziriaren metxari su ematen dio. Eta katapum-pim-pam ZOOOOOMB, badoa gure bonba zerurantz. Eta altura jakin batera iristen denean bonba lehertu eta sorpresatxoak plazara erortzen dira. Orduan haur guztiak, eta heldu batzuk ere bai, korrika hasten dira bertako polbora usainez beteriko oparitxoak jasotzeko.

Kontu handia izan behar da bonba berak gaztan ez jotzeko. Kontuan izaten du Lukaxek ere, haizearen norabidea; gehienetan oparitxoak etxeetako teilatuetan bukazten bai dute. Beraz haizearen arabera bonba jaurtigailua plaza erditik alboetara mugitzen aritzen da.

Kuriosoa benetan. Ikusi.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Artisautza azoka

Astelehena, 2008 Ekaina 2
Kategoria: Abestiak

Pasa den igande honetan, jende ugari bildu zen Alegiko frontoira artisautza azoka bisitatzera. Azken egunetan euria protagonista izan denez, derrigorrez frontoian egin behar izan zen. Hau jasa bota zuena gauez.

Azokan herritarren hainbat postu egon ziren, besteak beste taloak, egurra, margoak, ehunak, arrantza, itsasontziak, eta abar luze bat. harrigarria herriko eskulanen aukera (ez ahaztu hurrengo batean hatz lanen erakusketa egin behar dugula).

Herritarra ez zen bakarra amezketako txintxarrigilea izan zen.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

The exorcist

Asteartea, 2008 Maiatza 27
Kategoria: Abestiak, berriak

Atzo musikalegin Reservoir Dogs pelikularen kanta elegantea entzun eta gero, neure ekarpen ttikia egin nahi dut. Zinea eta musika uztartzen ari garenez hona hemen nire proposamena: William Friedkin zuznedariaren The exorcist filma eta bertan entzun daitekeen Mike Olfield kitarrajolearen Tubular Bells abestia.

Filman Linda Blair aktoresak deabruak hartutako Regan MacNeil neskatoaren papera egiten du. Adi, ez naiz Marikarmen Garmendia jeltzaletaz ari; nahiz eta azken honek askotan deabrutua dirudien.

Hona hemen filamaren zati bat


Mike Oldfield-en Tubular bells abestia osorik entzun nahi izanez gero, to/no:


Eta azkenik, hemen duzue The exorcist filamren beste zati batzuk, azken hauek +18


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (3) erantzun

Langaurreko bide zaharra txukunduta

Astelehena, 2008 Maiatza 26
Kategoria: Abestiak

Pasa den larunbatean, maiatzaren 17an, Langaurreko bide zaharra garbitzeko asmoz auzolana burutu zen. Bertara hamarren bat lagun bildu omen ziren eta bide osoa garbitu eta txukundu zuten.

Betiko bide hau berriro zeharkatzeak garai bateko oroimenka burura ekarri dizkit. Zenbat denbora bertatik pasa gabe.

Ea, bidea berriro ez ixten ez uzteko gai garen. Eta horretarako badakigu: ttapa-ttapa beratik ibili. Zorionak bertan auzolanean ibili zirenei.

Esan baita ere bazurka inguruan diren obrengatik, txupitxoko bidea itxirik dagoela. Bertan zegoen enpresa zaharra botatzen ari dira eta ingurua itxita dago “Kontuz amiantoa” leloa duten zinta hori batzuekin. UAAAAAAAAAAA! AMIANTOAAAAA! Inguru hori inoiz garbi geratuko ote da!

Oharra: larunbat honetan egingo dugu B&Ba. Nahi izanez gero txintxarriMEDIAn izena eman.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Maiatzaren 31: blogs&beers

Igandea, 2008 Maiatza 18
Kategoria: Abestiak


Txintxarrisferan lehen B&B (blogs & beers) antolatu da, maiatzaren 31 larunbatean.

Afaria Arruenen egiteko asmoa dugu. Izena txintxarriMEDIAko ekitaldietan eman dezakezu. Interesgarrai litzateke aste bete lehenago behintzat izena ematea.

B&Bari buruz zerbait esan nahi izanez gero sartu txintxarriMEDIAKO blogs&beers taldera.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Lorategiak eta baratzak

Asteazkena, 2008 Maiatza 7
Kategoria: Abestiak

Herrian badugu, nire ustetan, aipamen berezi bat behar duen jarduera bat. Badira hainbat jardin edo lur sail herritarrek beraien borondatez txukun-txukun mantetzen dituztenak. Hainbat jardin, inongo profesionalak mantendutakoak baino txukunagoak daudenak. Herritarrak dira, eta ez udala kasu hauetan, landareak eta lorak landatzen dituztenak, ureztatzen dituztenak, lurrari ongarria bota eta zainketa guztiak egiten dituztenak. Badira hainbat adibide Larraitz auzoa aldean.

Badira ordea kontrako adibideak. Udalak jarritako jardin edo lorontziak eta erabat utzita daudenak. Inork zaintzen ez dituenak. Agian udalak, herritarren esku utzi behar lituzke lur sail hauen mantentzea. Txukunak geratzen bait dira herritarrak zaindutako jardinak.

Ekimen txukuna litzateke, nire ustetan, Franconiko alperrik galdutako lur sail eder horiek herritarren esku jartzea bertan baratzak jar ditzaten. Luxu bat bait da, Franconi eraikina ez ezik, lur sailak ere hutsik eta alferrik galduak ikustea.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Goierriko gatza.

Asteazkena, 2008 Apirila 16
Kategoria: Abestiak

Irudimenak ez omen du mugarik. Nabaria da. Baretutako otsoari (Beasaingoak bareak eta Ataungoak otsoak), egunkarietako edukiek, bere irudikoz aseptikoek, neuronarik motibatzen ez diotenez, ea zer otu zaion: Goierriko gatza sortzea.

Goierriko gatza Lardaxkan, Astigarretatik blogaren bidez ikus dezakegu.

Orain konturatzen nauk xa2er, zertan pasatzen deken denbora. Hi haiz hi!

Hemen doazkizue neokideok, Goierriko gatzaren lehen 3 azalak. Ea zer diozun.

.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Alegian wifi puntuak

Igandea, 2008 Apirila 13
Kategoria: Abestiak

Badira hainbat udal, kale, parke, liburutegi, eraikin publiko eta abarretan wifi konexioak eskaintzen dituztenak herritarrek interneterako doako atzipena izateko, ordutegi jakin baten barruan.

Gustukoa nuke, Alegian Udalak jarritako wifi puntua(k) herritarron eskura izatea leku publikoetan; herriko plazan, txintxarri plazan, bulebarrean, ….

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

2004ko urtarrilaren 3ko esker on festa

Astelehena, 2008 Martxoa 3
Kategoria: Abestiak

2003.2004ko eguberrietan herriko plazan hamaiketako eder bat izan zen. Gazte asanbladak herriari esker on gisa, gaztetxea bota ez zelako, bialdiko hamaiketakoa eskaini zion. Bertan izandako pertsona ugarik froga dezake hori.

To/No bideoa:


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Windows XP eta 98ko soinuekin sortutako melodia

Asteazkena, 2008 Otsaila 27
Kategoria: Abestiak

Youtubeko bideoak arakatzen ari nintzela, begira zerkin topatu naizen, windows xp eta 98ko soinuekin sortutako melodia honekin. Udarako kanta gisa hondartzako txiringitoan entzungo dudan zalantza izpirik ez dut. jejej.

Lan ikaragarria eta emaitza, gutxienez, xelebrea.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Uxue eta Egunkaria

Asteazkena, 2008 Otsaila 20
Kategoria: Abestiak

Bost urte bete ditu gaur, nire alaba txikienak. Atzera begira jartzen banaiz gogoan dut 2003ko Otsailaren 20a, Uxue jaio zen eguna. Goizeko 10:15. Nork pentsa egun horretan bertan espainolek Egunkaria itxiko zigutenik. Kautelazko neurria omen zen. Bost urte pasa dira eta oarindik epaiketarik ez. Nola justifikatu Egunkaria ixtera eraman zuten kautelazkoak omen diren neurri horiek. kautela??? Zer kautela?

Baina ez zen izan itxia izan zen lehen egunkaria, hor dira Egin, Egin Irratia, Ardi Beltza, … Noiz eman ote genezake kautelazko neurrien garaiaren amaiera? Kosovok egin du.

Inoiz ez zait ahaztuko Egunkaria itxi zuten eguna; Zorionak Uxue.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (4) erantzun

Stockhom S “mende berriak”

Asteazkena, 2008 Urtarrila 2
Kategoria: Abestiak

Urte berri on tontokaletik denoi! Ea 2008 honek zer ekartzen digun. Txintxarrisferan kide berriak izango ote ditugu? Gure postek erantzun kopuru altuagoa izango ote dute? Gadget berriak enbotatuko ote ditugu? …..
Bitartean eta urte berriari hasiera emateko entzun ezazue Stockholm S taldearen mende berriak baestia.
Urte berrian ere musika librea.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Larunbat gaueko magia

Larunbata, 2007 Abendua 15
Kategoria: Abestiak

Bada oraindik magian sinisten ez duenik. Bideo honetan ikusiko dunk magia benetakoa dela eta ez dela ilusio kontua soilik. Edo bai? Gorputzak hainbat gordeleku badizkink bestela galde diezaiotela zorioneko zapi gorriari.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Stockholm S pitzaduretan barrena

Astelehena, 2007 Azaroa 19
Kategoria: Abestiak

Sorpresa ederra eta atsegina hartu nuen txinxtarrisferako mondeju afarian Jon Aranbururu txintxarrisferako katutzar neokideak, anaiaren bidez eman zidana: Jon Aranburuk Stocholm S taldean bandolina jotzen du.

Baina sorpresa ez zen soilik taldean jotzen zuenarena, baizik eta taldeak musika librea egiten zutenarena ere izan zen. Musika librea izanik kantak eta letrak internetetik jaitsi daitezke. Copyleft lizentziarekin banatzen dira abestiak. (ez dago copyright-arik)

Abestiak ogg formato librean jarri dituzte (kontuan izan mp3 formatoa ez dela formato libre edo irekia). Eta abestiak entzuteko zer hobe VLC multimedia erreproduktorea baino. Software libreko apliakzioa.

Azken aplikazio hau Tolosaldea goimailako lanbide heziketa institutuko informatikako iaksleek ingeleratik euskaratua. Euskaratzeko librezale webgunean dagoen pootle zerbitzaria erabili zutelarik. Kontuan izan hemen edonor erregistratu daitekeela eta aplikazioak ingeleratik euskaratzen hasi. Horrela itzuli dira erabiltzaileon lagunztarekin firefox, vlc, wordpress, … eta beste hainbat aplikazio.

Eta zuekin Stockholm S taldeko Pitzaduretan barrena diskoko ponpatxoak abestia. Irakur ezazu taldeari gaztesareko musikale atalak egindako elkarrizketa.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Txintxarrisferaren mondeju afaria

Osteguna, 2007 Azaroa 15
Kategoria: Abestiak

Hau parea: Txintxarrisfera eta mondejuak! Badirudi txintxarriaren mingaina mondeju bilakatu dela. Gainera IKTeroak-eko jolausek esan digu agian mondejuekin zerikusia duen sorpresa bat emango digula. Zer ote?

Bada, bihar dugu hitzordua: txintxarrisferako mondeju afaria (plan-plin-plan). Eta hitzordua egiteko modua aipatu gabe ez nuke utzi nahi. Bikatuko katu batek tontokaletikeko mondejuei buruzko post bat aintzat hartuta plan-plin-plan bat proposatu zuen. Plan-plin-plan irekia, edonor apunta zitekeen eta edonork antolatu zezakeen. (ondo ote daude aditzak?)

Blogetako iruzkinen bidez zaila egiten zenez zerbait adostea wikitxintxarria erabiltzen hasi ginen. Eta hemen bakoitzak bere proposamenak jarri ditu eta azkenean afaria gauzatuko da.

Afariak izan du oihartzunik, bai balerditiken eta baita ere zabaldun. Bertan agertzen diren iruzkinak irakurtzea merezi dute. Larrabetzuko gaztelumendi, Andoaingo teketen, Ordiziko jolaus, Eibarko Luistxo eta beste hainbat inbiditan geratu ote diren susmoa dut. Baino zaudete lasai Alegiako mondejuak ez dira inoiz bukatzen.

Eta akerrak besterik ez garenez elakartuko musikalegik jarri dizkigu ahuntzak.

UFF hau esteka pille!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (3) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft