tontokaletik

tontokaletik 3 urte

Osteguna, 2009 Azaroa 5
Kategoria: berriak, gizartea

Dagoeneko, gaurko egunez, 3 urte bete ditu blog honek. Ez nuen espero 2006ko azaroaren 5an idatzitako lehen post harek, hiru urtetarako adina emango zidanik. Ibilbide motzagoa aurre ikusten nion; bai horixe. Zenbat gehiago beteko ote dituen??? Nork daki.

Estatistikak ikusirik hiru urte hauetan 204 post eta 376 iruzkin idatzi dira, 6.908 bisitari izan dituen blog honetan.

Estatistikak albo batera utzita, zenbaki hutsak bai dira, aipatzekoa hiru urte hauetan leiho honetatik ikusitakoa da. Bertatik jaso da herriko blog desberdinen sorrera (eta ez dira gutxi izan). Eta nola ez, txintxarrisferaren jaiotzaren lekuko pribilegiatua izan da.

Auzolan digitalek ere forma hartu zuten eta ezin aipatu gabe geratu txintxarriMEDIA geure sare sozial arrakastatsua eta ospetsua (2008ko euskal blogosferako 2. ekarpen garrantzitsuena gisa izendatua).

Eta ezin geratu garrantzitsuena aipatu gabe: pertsonak. Makinak osatzen dute gaur egungo herriko hacktibista glokalen zerrenda (blogari, wikilari, iruzkingile, argazkizale, bideozale, forero, irakurle, auzolandegi zale, TB digital zaleak, irrati digital zaleak,…). Hau bai altxorra sortu duguna.

Alegia, interneten ikus daiteke. bai horixe!!!!

Hor gaude, garen bezalakoak, gure modura!!!!

Beraz zorionak denoi.

Eta hau ospatzeko eta nere gozamenerako:

Lola ¿por que estas sola?

“…….
A esa Lola no le mola mi cola.
…….”

Hau bai pieza, “Lola“.

Gasteizko Cicatriz taldea eta “Lola”abestia. Bere garaian indar eta eragin haundia izan zuen kanta.

Entzun, entzun,…. (kantatu, kantatu,…). Letra.


Garai berean ba zen Alegian ere musika giroa. Ziklox Garaialde taldea hortxe ari zen. Taldeko kanta ezagunetako bat The clash taldeko London Calling kantaren bertsioa izan zen, Tontokalen izenekoa. Blog honetako eskuin albo-zutabean agertzen den kanta.

Patxi Gaztelumendien blogan, post bat egon da The Clash tontokalen izenekoa. Poz haundiz hartzen dira hainbeste urte pasa eta gero, Ziklox Garaialde eta Tontokalen kantaren aipamenak sarean aurkitzeak.

Entzun, entzun,… (kantatu, kantatu,…). Letra.

Haiek garaiak!!!! Zahartzen ari ote naiz?? Nostalgikoa bihurtzen???

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

15 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2009/11/05/tontokaletik-3-urte/trackback/

  1. Mike Oldfielden bideo bat bakarrik falta da post honetan!

    Comment by Juanjo A. — November 5, 2009 @ 4:50 pm

  2. Eta ramones taldea’de bai. hola nere betiko taldek azalduko lieke. jejejej, mike oldfield-ekin dudatan eon nintzen ez pentsa. Beti gustokoa izan det eta.

    Comment by Administrator — November 5, 2009 @ 5:12 pm

  3. Zorionak eta urte askotako.

    Comment by Siba — November 5, 2009 @ 8:04 pm

  4. mila esker siba (nick politte)

    Comment by Administrator — November 5, 2009 @ 8:10 pm

  5. Zorionak maisu eta urte askoan!

    Comment by eider — November 5, 2009 @ 9:37 pm

  6. Zorionak maixu! Eta eskerrikasko!

    Herriko blog ezberdiñen sorrera fenomenoan erruaren parte bat dakek!

    Zein izan ote da Tontokaleti-eko postaik oberena????
    Dudaik gabe: .

    Comment by Johan — November 5, 2009 @ 10:06 pm

  7. Zorionak, Ziklox-en kanta batek dioen bezela “…urteak ez dira alferrik pasatzen…”

    Comment by BEDAIO3000 — November 6, 2009 @ 8:20 am

  8. Z O R I O N A K

    tontokalean ikusiko gatxik

    Comment by ibon — November 6, 2009 @ 8:21 am

  9. mila esker eider eta johan,

    zuek bezelakoekin gauzek aurrea seituko’ue. bai hoixe!!

    post hobena???? etzekit. aurreneko posta asko matte dit. lehenegoa bai huen.

    Comment by Administrator — November 6, 2009 @ 8:30 am

  10. bediao3000, bedaio3000 arrazoi dik kantak. urteak ez dira alperrik pasatzen….
    makina bizitakoak gaituk gu biok. Elkarrengandik asko ikasitakoak. Nik bai behintzat.
    esperientzai bikainak (ez hain bikainak ere bai) izan dizkiagu eta denboran zehar asko ikasi diagu. Horrela izan bedi 100 urte betetzen dizkiagunen ere.

    Comment by Administrator — November 6, 2009 @ 8:35 am

  11. bai ibon, tontokalen topatuko gaituk. ez dek izango inon herririk holako kale izen polittik daukenik.

    Comment by Administrator — November 6, 2009 @ 8:38 am

  12. Ondo, ondo! Autobonboko postak ondo ateratze zaizkik!;-)
    Zorionak Jefe!

    Comment by Ktzr — November 6, 2009 @ 11:46 am

  13. Zorionak bai ” tontokaletik ” pasatzean edo sartzean, beti topatzen dugun herritar eta blogari fiñenari !!
    Herriko puntu neuralgiko bat da tontokalea, eta txintxarrisferako ezinbesteko blog aintzindaria tontokaletik.
    Segi holaxe, kriston lana itten ai zea ta.
    Urte askotako !!!

    Comment by Olatz — November 6, 2009 @ 5:30 pm

  14. Ktzr, autobonboa, hedonismoa, onanismoa,…

    azken finen plazerra.

    urte batzu bazeramat bide hortan. jejejeje

    Comment by Administrator — November 7, 2009 @ 9:30 am

  15. Olatz, hire hitzek gorrituazi iten “zianan” (aditza ondo dau??)
    gotzenetik, korue, txintxarrimedia,… ez haiz hi’de makala. dios!
    tontokalen topatuko gaitun

    Comment by Administrator — November 7, 2009 @ 9:37 am

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft