tontokaletik

Zorionak kultur batzordeari

Asteartea, 2009 Azaroa 3
Kategoria: berriak, gizartea

Post honen bidez herriko Kultur Batzordea zoriondu nahi nuke. Aspaldian, herrian izan dugun kultur mugimendua inoiz baino emankorragoa delako. Lekukoak dira “Garai bateko Alegia 2009″ jaia, “Udazkenean kultura” ekimena, garaian garaiko azoka bereziak, eta abar luze bat.

Kultur batzordea, jatorri, asmo eta zaletasun desberdinak dituzten pertsonez osatuta dago. Partaide guztien ezaugarri komuna herriari eta herriarentzat ekarpenak egitea da. Ordainetan ez dute ezertxo ere eskatzen.

Gehienetan auzolana izaten da emanaldiak antolatu eta burutzeko bidea (herri ttikietan gauzak aurrera ateratzeko modu bakarra). Hemen ez dago diru ordain saririk. Bakoitzak, ahal duen moduan ahal duena ematen du. Eta horrela izan da beti. Eta horrela izan bedi beti. Txintxarrisferan ere auzolan digitalak ere badu bere lekua. Azaroaren 20an burutuko den ardiki mapping party-a beste adibide garbi bat da.

Globalizaioaren ondorioz, herri ttikion antolaketa ereduak duen arrisku nabarmenena, kanpo ereduek geure betiko egiteko moduak ordezkatzeko agertzen duen asmoa da. Eta bada bai, globalizazioaren aldeko joera, geure lan moduari ekarpen positiborik egin ez, eta dagoena zapuzten duena.

Baina, gaitz berri honek badu antidotorik: hacktibismo glokala, herrian eta herrirako zerbait egin nahi duenarentzat lagun dezaken bidea, ilusioa eta gogoa bidaide dilerarik. Nik behintzat, horrela jarraituko dut.

Zorionak beraz Kultur Batzordeari eta zorionak espresuki Maider Jauregi Udal Kultur Zinegotziari.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

4 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2009/11/03/zorionak-kultur-batzordeari/trackback/

  1. Bai hoixe !!! Ni ere zukin bat nator. Herriri kriston bizie ematen die, kriston lana itte ai die.
    Ne partez e zorionak, eta animoak aurrera seitzeko.

    Comment by Olatz — November 4, 2009 @ 8:25 am

  2. Animo asko eta eman egurre!

    Comment by Johan — November 4, 2009 @ 12:54 pm

  3. Badakit beste post ba idatzi dezula (eta erantzun dizut) baina ez nuen hau alde batera utzi.

    E S K E R R I K A S K O (por las partes que me tocan) jeje

    Eta lan horretan jarraituko degu, gainera, horrelako animoak eta laguntza jaso eta gero arrazoi gehiorekin.

    laster arte

    Comment by ibon — November 6, 2009 @ 3:05 pm

  4. ez horregatik (por las partes que te tocan; a mi tb m gusta q m toquen mis partes)

    Comment by Administrator — November 7, 2009 @ 9:38 am

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft