tontokaletik

Intxurre

Asteazkena, 2009 Urria 28
Kategoria: Bideoak, gizartea, mendia

Intxurre edo Iruntxur mendia (743m) Murumendi mendilerroan eta Aldaba gain aldean, Albizturrekin mugakide, dagoen mendi gipuzkoarra da. Alegian beti izan dugu erlazio kuttun bat mendi honekin. Herrian bada Intxurre KKE elkartea, futbol taldeak ere Intxurre izena du, bizikleta taldeak ere bai, … ia-ia txintxarri goitizena bezain esanguratsua da geuretzat.

Intxurre mendi tontorra Google Earth-en.

Alegiatik oinez abiatuta, beti danik igo gara ttipi-ttapa Intxurre gailurrera. Tontorreraino, Alegiatik 7,64 km daude eta 670 metro inguruko igoera. Tontorrera igo aurretik Alegiako Mareako zelaietatik pasa behar da. Paraje benetan polita , Aralarrerako ikuspegi bikainarekin.

Ibilbidearen deskribapena.

Intxurren burdin aroko herrixka bat kokatzen zen. Garai hartako harresiak eta arrastoak lurpean daude gaur egun.

Hemen uzten dizkizuet Intxurreri buruzko bi bideo.

Lehenegoa Stop Motion teknikaz sortutako bideoa da. Stop motion teknikan, mugimenduaren irudikapena, geldirik dauden objektuen (lekuen) argazki sekuentziarekin lortzen da. Pazientzia behar denboran zehar, leku beretik aragzkiak ateratzeko, besterik ez.


Hurrengo bideo honetan, Intxurre menditik ikus daitezkeen udazkeneko irudiak azaltzen zaizkigu. Bideoko abestia polita benetan.

Ea udazken honetan denok bueltaxkaren bat egiten dugun Intxurrera.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

3 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2009/10/28/intxurre-2/trackback/

  1. Ibilbide hoi segitzen badek, Aldaba Txikira juten haiz ta ortik legorreta atea ta gero bidegorritik berriz Alegia. 5 bat orduko paseotxoa.

    Modu honetako eraikinak Murumendiko punta ere badaude.

    Itxura danez, defentsa sistema sendo bat zan, zeinengandik ote zuten horrenbeste beldur?????

    Pena merezi du Intxurreko jendek egin zitun harresi laberintoa ikustea, lurpean dago baino bata bestearen atzetik ipinitako harresi seriea apreziatzen da.

    Comment by Johan — October 28, 2009 @ 9:56 pm

  2. Earrak irudiak eta proposamena. Juteko tartea hartu behar.
    Aklarazino bat. Alegiako txirrindulari taldeak Langaurre izena du, Intxurre bidean beti ere. Eta Intxurre izenarekin egun futbol taldea eta pelota eskola daude. Garai bateko gure antzerki taldea. Inaxio Begiristain zenak bultza eta eraikitakoak ere Intxurre izena eraman zuen.
    Hala ere, denak Kultur elkartearen (sorreran mendizale elkartea) adarrak izateagatik hartuko zuten izena.

    Comment by felix — November 2, 2009 @ 2:19 pm

  3. eskerrak felixek zehaztasunekin gauzek argitzen dizkigun.

    Comment by Administrator — November 2, 2009 @ 2:38 pm

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft