tontokaletik

Ardiki mapping party

Asteazkena, 2009 Urria 21

Azaroaren 20an, badugu zer ospatu Alegian (badira behintzat 34 urte ospatzen ari garela egun hau). Txintxarrisferako III ardiki afaria burutuko dugu. Aurtengoak badu formato berri bat. Egun horretan Alegiako I. Ardiki mapping party-a (mapa festa) egingo bai dugu.

Mapa festarako Arratsaldeko 17:00etan Kultur Etxe inguruan geratuko gara eta herriko mapa librea osatzen hasiko gara. Mapa osatzeko ondokoak erabiliko ditugu:

1. GPSa herriko hainbat txokoren waypoint-ak eta kaleetako mapak erregistratzeko. GPSaren bidez datuak kapturatzeko herrian zehar paseatuko dugu.

2. OpenStreeMap OSM, munduko wikimapa librea, kapturatutako datuak bertara bolkatzeko. Honetarako ordenadore bat eta internet konexioa beharko ditugu.

Mapa libreen bidez, bestelako mapek dituzten murrizketa politiko, tekniko eta legalak, ekidin nahi dira. (OpenStreetMap-en murrizketa politikotaz hurrengo batean hitz egin beharko genuke, Alegia (Spain) jartzen bai du, Alegia espainian???????? )

Mapa bat sortzeko eman beharreko pausoak (OpenStreetMap OSM-en):

1. datu bildu GPSarekin
2. datuak OSMra igo eta gorde behar dira (GPX formatuan)
3. OSMra igotako datuak editatu JOSMren bidez
4. Datuak etiketatu eta xehetasunak jarri
5. Mapak sortu (renderizatu)

IZEN EMATEAK:

A. mapa festarako izen ematea

B. ardiki afarirako izen ematea

Afaria betiko moduan Ugarten egingo dugu eta menua badakizue:

-mondeju zopak
-mondejuk
-ardi gixadue
-ardi txuletak
-mamie eta gazta

edateko ardoa noski (ufff hau betekada)



Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

2 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2009/10/21/ardiki-mapping-party/trackback/

  1. Menua ezagutzen dugu eta zuzenketa behar du:

    -mondeju zopak
    -mondejuk
    -ardi gixadue
    -ardi txuletak
    -mamie eta gazta

    edateko ardi beltza ala ardi gorrie. Gure edadekin ez gea-ta zurikeritan hasiko!

    Comment by apostata ziztazalea — October 23, 2009 @ 1:55 pm

  2. apostata ziztazalea hik bai umorea.
    nahiko ardi gorri eta beltz bagitxik hemen. jejeje

    Comment by Administrator — October 24, 2009 @ 7:28 pm

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft