Franconi
Astelehena, 2009 Iraila 28Azkenean aurtengo ikasturtean haur eskola irekiko da herrian, zoriontzeko berria, bai horixe. Kalebeheko frontoi erdian kokatu da behin-behineko eraikina. Behin-betikoa frontoi inguruan egingo omen da auskalo noiz.
Haur eskolaren beharrari buruz ez naiz ariko hemen.
Aspaldi (2003. urtean) hasi ginen herriko hainbat guraso haur eskola sortzearen aldeko lanetan. Orduan, haur eskola Franconin jartzearen aldeko hautua egin genuen. Ezusteko, edota inork espero ez genituen arazo eta tira-biraren ondoren Franconitik at geratu zen proiektua. Franconi fundazioko patronatoak ez zuen egokia ikusi bertako gela batzuk haur eskolarako uztea. Gaur egun Franconiko gelak, erabilpen hutsal eta testimonial bat ezik, hutsik diraute urte osoan, .
Fundazioko patronatoa lau patronoez osaturik dago. Alegiako (Aitor Sarasola) eta Altzoko alkateak (Altzoko Batzarremuinoko hautagaia izan zena) eta Alegiako eta Altzoko parrokoek (orduz gero, eta ezetz asmatu zergatik?, Jose Inazio Eguzkitza da bi herrietako parrokoa).
Gaur egun beraz, Franconik hiru patrono ditu. Bakoitzak bere burua soilik ordezkatzen duelarik. Hau da, Patronoen jarduera ez dago inoren eta ezeren menpe.
2004. urtean orduko Udalbatzaren aginduz, Oscar Padura abokatuak, Franconi fundazioari buruzko txosten juridiko bat egin zuen (interesgarria litzateke txostena publiko egitea, nik etxean dudana irakurri berri dut). Txosten juridikoak Franconi fundazioari buruzko hainbat ondorio adierazten zituen.
Bigarren ondorioa hauxe da:
“La propia ley (ley vasca de fundaciones) establece que el organo de gobierno de la fundacion tiene el deber de modificar los estatutos cuando las circunstancias que motivaron la fundacion hayan variado. Es por ello, un momento idoneo para adaptar los fines fundacionales a la realidad educativa y social actual, abordando el tema de la haur eskola asi como otros que pudieran surgir (adibidez eguneko zentroarena), si bien, la creacion-gestion de una haur-eskola no viola ningun fin fundacional”
Txostena luzea da eta benetan interesgarria. Publikatu zain geratzen da.
Nire hausnarketak honakoak dira:
1. Udalbatzak ordaindutako txosten juridikoaren ildoa eta funtsa irmo eta adorearekin jarraitu eta defendatu behar luke Alkateak, Fundazioan patrono gisa jokatzen duenean.
2. Jabetza pribatu eta erabilpen publikoa duen Franconi fundazioaren funtzionamendua, instalazioen erabilpena (egutegi, ordutegi eta xedea) eta fundazioarekin zerikusia duen hainbat gai gardentasun osoz helerazi, publikatu, zabaldu, informatu behar zaigu herritarroi. Norbaitek ba al daki txiriringito honen berri?
Bestalde:
Nork ordaintzen du fundazioan gastatzen den ur, elektrizitate eta gasa? eta bertako mantentze lanak (teilatua, zubia, …)? Maizterrek alokairurik ordaintzen al dute?
zabaldu |
del.icio.us |






Eztik ematen Frankonin auzie bela konponduko danik, hoi dala ta nik Txinxtarrisferako sede bezela jartzea(okupatzea) proposatuko nike. Wifi guneko jolasleku ta dana!!
Okupazion baitutakok hitzako!!;-)
Comment by ktku — September 29, 2009 @ 9:44 pm
6 urte pasa die ta uaindik ez deu inungo aurreapausoik ikusi, nere galdera da, fundazioa ez al da geroztik iñoiz bildu? eta bildu badie ez al zaie ezer okurritzen etxe haundi hoi aprobetxatzeko? informazio garbie noiz?
Comment by Ana — October 12, 2009 @ 1:42 pm
pozten naiz, gai honek, gutxienez zuek bion (puxtarri bana ktku eta ana) iritzia jaso izana.
Gutxi dira nere ustez bi iritzi bakarrik. Agian jendeari ez zaio gaia interesatzen edo ados daude patronoen (alkateak eta apaiza) ibilbidearekin, edo blog hau ez dute irakurtzen (jijiji, normalena), edo konforme daude denarekin, edo bildurra dute, edo …. auskalo.
baino egia da,ez dagoela inongo informazio garbi eta gardenik patronoen partetik. Ez dakigu zer egiten den bertan, zer egingo den, bertako mantentzea, maizterrak,….
Noizbait patronoek informaziorik heleraziko ote digute?
Sor dezatela blog berri bat (Franconi-Enea)beraien nondik norakoen berri emateko. Txintxarrisfera beti hazteko aukerarekin.
Comment by Administrator — October 12, 2009 @ 7:41 pm
“Aurreko legealdian sortu zen herrian haur-eskolaren inguruko arazoa. Izan ere, hasierako asmoa Franconi Fundazioaren eraikineko ezker aldeko gunea haur-eskolarentzat egokitzea zen, baina eskaera egin eta ezezkoa jaso zen.”
Galtzaundi argitaratue: http://www.galtzaundi.com/index.php?id_edukia=498
Koño, “ezekoa jaso zen” y punto pelota… geroztik Fundazio horren patronoak bildu ote die? Zertaz hitzeiten ote dute?
Comment by A-Teodoro — October 14, 2009 @ 11:00 pm
Uste dut Frankonin inguruko bloga, nahiko hile izango litzekela, ze muimendu dau ? Ze ekintza itte ttue bertan ? Ze asmo ditteu etorkizuneako ? EZER EZ. Fundazio horrek iñungo billeratako dinamikaik eta martxaik uste zue iñoiz izan zuela ? Ke ba, gai puntual baten ingurun momentu jakin batean bildu eta san se akabo.
Zertako bildu ? Zeinek dake interesa ? Apaizak ???? Alkaten batek ???? Baita zea re !!!!
Oain gañea haurreskola “martxan” daula, beharrik ez. Ia “bakeu” nahi genuna, ezta ?
Comment by Olatz — October 15, 2009 @ 8:24 am