tontokaletik

Kalebeheko festak 2009

Astelehena, 2009 Iraila 7
Kategoria: gizartea, festak

Aste buru honetan, irailaren 11, 12 eta 13n, izango dira aurtengo kalebeheko festak. Iaz bezala blog honek emango dizue festa programaren esklusiba mundiala.

Ostirala 11
: kabezudok, patata torrtilla lehiaketa, zahagiardoa eta trikitixa.
Larunbata 12: krosa, zahagiardoa, bertso saioa eta trikitixa.
Igandea 13: herriko dantzariak, txakolin dastaketa eta sardin jatea, bazkaria (paella noski), pelota txapelketaren finalak eta zahagiardoa.

Ez ahaztu klasikoak diren zinta karrera eta ozpinetako piperrak egun hauetan bertan izaten direla. Eta festetako txozna Ugarteko dela eta bera erabiltzen dela bai Aldaban, bai Bediao eta baita ere kalebeheko jaietan.

Asmatu ote dut?????

Aurtengo berrikuntzen artean, frontoi erdian jarri den klausura konbentua da. Franconin haur eskola berria bai dihoa. Eiiiiiinnnnn!!!

Eta azkenik ikus ditzagun kalebeheko festen filosofia isladatzen duen argazki (eskerrik asko Martxeli)batzuk. Bertan agertzen dira haur batzuk buruhaundiak egiten. Horrelakoak dira festa hauek, denok parte hartu beharrekoak.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

5 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2009/09/07/kalebeheko-festak-2/trackback/

  1. Asmatu dek bai!!
    Aurten ala’re usteit bertso pelota daola!!

    Comment by ktku — September 7, 2009 @ 8:55 pm

  2. Bertso pelota?
    eta pala txapelketa? frontoi erdia erabilita? egongo al da?

    Comment by ibon — September 8, 2009 @ 5:47 am

  3. Ba zirudink pala txapelketa izan izango dela, baño “pasa”kin, 4 t´erdiko pala txapelketa!

    Comment by bedaio3000 — September 8, 2009 @ 6:38 am

  4. Earra
    Horrela behar da… indarrak parekatuagoak egongo dira, beno, azkenean betikoak irabazteko, jeje

    Comment by ibon — September 8, 2009 @ 9:53 am

  5. Tori blogen ibiltzeko abestie, pentsatzeit Txoria-txori izangokela!!
    http://www.goear.com/listen/d5c517e/Nire-euskaltasuna-imanol-larzabal

    Comment by ralara — September 12, 2009 @ 12:30 pm

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft