tontoKOLORETIK
Igandea, 2009 Abuztua 30Demat (egun on bretainieraz) - buen diya (egun on aragoieraz). Biak, hizkuntza ez ofizialak beraien eremuetan eta galtzeko zorian. Ez ofizialak, horrela diotelako eta agintzen dutelako metropolietako agintariek. Pluraltasunaren eta gutxietuekiko errepestuaren adibide eta eredu “onak” bai Espainia, bai Frantzia.
Aipatutako herrialdeetan izateko aukera izan dut aste hauetan. Eta nere oroimenari opari eginez hemen jartzen dizuet hainbat bideo-audio.
1. Lorienten (Bretainia) urtero ospatzen den munduko zelta nazioen jaialdia.
2. Echoko (Aragoi) sehaska-kanta goxoa.
Eta ikusiko zenuenez (ohartu bazara behintzat) apaina etorri naizela uda osterako. Koloreak aldatu ditudala. Garai bateko Alegia 2009 jailadiko txuri-beltzak albo batera utzi eta Alegiko herriko koloreak izango direnekin atondu naiz.
Gaurtik aurrera blog honetan zahagiardoko ardo eta mondejuen koipearen kiratsa antzemango duzu.
ummmm zein ederra.
Laster batean, tontokaletik blogan zahagiardoko post batean egin ziren ekarpenen artean jaso zen gisa, Alegiako udal webgune berria kolore hauez apainduta etorriko zaigu.
Kenavo - Baiga bueno - Aio
Portzierto, laster kalebeheko festak. Noiz izango dira irailaren 11, 12 eta 13an? norbaitek badaki?
zabaldu |
del.icio.us |






Berriz’e bueltan!! Hire posta ikusita poztu in nak, esfera hilo antzeko eon dek eta udaran!!
Comment by ktku — August 30, 2009 @ 6:16 pm
esferaren gerlariak bueltan gitxik. Salbu zeok. mila esker ktku
Comment by Administrator — August 30, 2009 @ 7:00 pm