tontokaletik

txintxHARRIA

Astelehena, 2009 Uztaila 20
Kategoria: berriak, gizartea, festak


TX4RL1-ren argazkia

Amaitu berri dira Alegiako festak eta zin dagizuet ez dudala ezertxo ere bideoan grabatu. Garai bateko Alegiako festarekin nahiko beteta geratu nintzen eta bideo-kamera udarako oporretarako gordeta dut. Beraz, erreportai grafikorik ezean, banoa nire burutazioak botatzera.

Ez dakit zer egingo ote genukeen herri honetan, nik behintzat ez, zahagiardorik gabe. Non afaldu bestela? Gogora ekarri behar da gazte asanbladak antolatutako festa alternatiboetan ezarri zela, orain dela 20 ta piko urte, festetan egunero bulebarrean zahagiardoa egiteko parada. Orduan bulebarrean agertu ere egiten ez zirenak, hau da, arrimatuzale ez zirenak,“kinki drogadiktoekin” ez nahaste arren, ohikoak dira gaur egun festetako zahagiardoan ikustea. Prejuzioek makina zahagiardo gal erazi dizkiete, beraien kalterako noski.

Aurten udal jaien egitarauan ez dut mezarik ikusi; zuek? Hori bai, Jesusen bihotza udaletxeko fatxadako talaiatik, plazako mozkor demasen eta pisontzien, begirale eta zaindari izan da. Ni badazpada udaletxeko atze aldetik igarotzen nintzen beti.

Eta bonba japonesak missing? Ez ote da gauzatuko Lukax eta bonben arteko dibortzioa ? Betirako galdu ote dugu herriko plazan polbora usaina? Eskerrak iaz bideoan grabatu nuen. ufff

Arrakasta izan zuen Larraitz auzoan burutu zen herri kirolen emanaldiak. Ez legoke gaizki, herrian txintxHARRIA izeneko harri berezi bat izatea (itxura edo pisuagatik) eta bertara etoretzen diren kilorariak txintxHARRIA jasotzen saiatzea. Ni txintxHARRIAren itxurataz hausnartzen hasiko naiz.

Eta itzela benetan paregabea igandea goizean burutu zen kalejira berezia, garai bateko (herri honetan dena garai batekoa lote?) eta oraingo txistulariez osatutakoa. Txistu hots goxoak, denak alkandora txuriz jantzita eta txapelarekin burua estalita. Ikusgarria. Hainbat herritar eta kanpotarrek larunbat gauean gaupasa egin behar izan zuten kalejira ez galtze arren. Aipatzekoa da, urtero-urtero joxiñazio eta trinik eskainitako aperetifa, moskatela eta pastaz osaturikoa (ude ere bai). Aurtengo berrikuntza txusok lehen aldiz eskainitako kafea izan da.

Eta zer esan, txintxarriaren erreketa kutre ekitaldiari buruz. Ereserki horrek ez dit larru azaleko inongo hilerik zutik jartzen, ezta beste ezertxo ere. Agian datorren urterako ereserkiaren house bertsioa sortu beharko dugu; edo elektronikoa, edo punka, edo trikiti-ereserkia, edo ….. Lehiaketa bat burutu beharko litzateke bertsio berri bat sortzeko eta gaur egun entzuten duguna pipi-hauts kiratsa darion sotana batean izkutatu.

Bi ideia bota ditut behintzat: txintxHARRIA eta ereserki bertsio lehiaketa.

Eta nik bideorik ez dudanez besteek egindakoak enbotatuko dizkizuet. To/No:



Probetxuzko astelehena.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (3) erantzun

tontokaleGEEK

Astelehena, 2009 Uztaila 13
Kategoria: Abestiak

Blog honi, nahi baino gutxiagotan, geek izaera nabarmendu nahi izaten diot. Bideo honekin horixe nabarmendu nahi nuke. Agian noizbait tontokaleGEEK bloga sortu behar ote dut?

Por tzierto, asteazkenean Alegiako jaiak hasiko dira.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft