tontokaletik

Bedaioko mendi martxa

Igandea, 2009 Ekaina 14
Kategoria: mendia

Gaur burutu da Bedaioko III. mendi martxa. Ibilbidea Bedaioko inguruetan zehar dihoa 26km.ko ibilbide batean. Igotako mendi garaiena Artubi izan da (1.244m). Eta igotzen metatutako desnibela 2.108m.tako izan da. jaisteko desnibela 2.050m.takoa.

Nabarmenetzekoa Bedaiotarrek eman diguten hamaiketako-bazkaria, KRIXTONA. Eta baita ere herriko frontoian izandako giroa. Etxean bagina bezala egon gara. Zorionak antolatzaileei.

Ibilbide wikiloc-era igota dago.

Ibilbidea google erth-en ikus dezakezu.

Ibilbidea GPSrako deskarga daiteke.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

5 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2009/06/14/bedaioko-mendi-martxa/trackback/

  1. ze inbidie, dios!
    Bedaioko wikirako hartuko diat ibilbidea OK

    Comment by bedaio3000 — June 14, 2009 @ 7:07 pm

  2. hobeto pentsatuta, nahi badek bedaioko wikiara igo dezakek ibilbidea. Bediaon ere bazerek auzolanak…
    bedaio.wikispaces.com
    ;-)

    Comment by bedaio3000 — June 14, 2009 @ 7:19 pm

  3. Galderatxo bat.
    Irteera eta helmuga leku berdinean zen?
    Posible al da 2108 metro igotzea eta leku berdinera ailegatzeko bakarrik 2050 metro jeistea?

    Comment by ibon — June 15, 2009 @ 8:28 am

  4. uffffff
    1. ibilbideak neurtzerakoan, erabiltzen deken parametrotako bat desnibel metatuarena dek. Bai goraigotzen bai behera jaisten.
    leku berean hasi eta amaitzen deken ibilbide batean bi desnibelak berdinek dituk.
    2. Guk erabiltzen dizkiagun GPSak zeukeak zeukeaken prezisioa. eta altuerak neurtzeko modu desberdinak zeudek. GPS bakoitzak berea. posible dek sateliteen posizioen bidez altuera kalkulatzea edo bestela presio atmosferikoaren diferentziaren arabera.
    Gainera, neurketak egiterakoan, laginak modu desberdinetan hartu daitezke. adibidez 10m distantzia egindakoan, 10m altuera igotakoan, modu jarraian, automatikoki, ….
    3. Ikusten deken bezela nei GPSak bi desnibel eman zizkiak bai igotzeko bestea jaisteko. Zein da zuzena? edo zuzenena? auskalo. batazbesteko in behar ote? datua aproximazio bezela hartu behar ote?…..

    Comment by Administrator — June 15, 2009 @ 2:12 pm

  5. Ño !!
    Konbentzituta geratu naiz…
    (ezezkoa esateko modun… ia ia tesi osoa idatzi didazu ta)

    Comment by ibon — June 16, 2009 @ 6:15 am

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft