Garai bateko Alegia (V)
Osteguna, 2009 Ekaina 11GBA09ko bostgarren postera iritsi naiz eta oraindik amaitzeko tajurik ez dito ematen. Bitartean, putxerazo garai hautean auskalo idazkaria non dagoen.
Musikarien bideokin amaituta, gaur alde batetik Amezketako erreka Oria ibaian hiltzen den lekuan arropa garbitzen aritu ziren emakume taldea ikusiko duzue (zin dagizuet errekan ardo botilak zituztela) eta bulebarreko muturrean beste emakume talde bat oheak egiteko artilea astintzen eta koltxoiak egiten. Emakume finak herrian ditugunak, bai horixe dios. Bideo honi, Kupela taldearen Gau giro diskoko Voy a contar un caso abestia sartu dut.
Bigarren bideoa ezkontzari buruzko da. Audio originala utzi dut merezi duelako (niri, besteak beste, irrintziak oilo ipurdiak jartzen dizkit, zer egingo diogu bada).
to be continued…..
zabaldu |
del.icio.us |






Etzabiltz gaizki, entzun det patata tortillaren bat ere ba ote zuten. Bideo earrak.
Comment by marijo — June 11, 2009 @ 9:49 pm
izkutun zenuen tortilla. ez nun ez ikusi. janda izango zenuen. jejeje
Comment by ibusg — June 12, 2009 @ 7:00 am