tontokaletik

Garai bateko Alegia (II)

Astelehena, 2009 Ekaina 8
Kategoria: berriak, gizartea, festak

Atzo burutu zen herrian “Garai bateko Alegia” izeneko festa. Festa ostean beti izaten da astelehena. GBA09 jaiarekiko hitz onak besterik ez ditut entzun. Izandako arrakastaren babesean, festaren jarraipenaren gaia hitzetik hortzera dabil. Festa errepikatu behar da? urtero? bi urtez behin? hamar urtero?

Ez legoke gaizki urte bakoitietan GBA festa ospatzea eta bikoitietan EA (Etorkizuneko Alegia) festa. Beraz agian datorren urtean EA10 ospatuko dugu. Nork daki.

Eta idazkariak, idatzizko akta pasatzen didan bitartean (alper xamarra somatzen dut idazkaria) hemen uzten dizuet post saga honen bigarren sarrerako hainbat bideo. Bideo hauek musikarekin zerikusia dutenak dira (bideo gehiago egongo dira, asko bai daude).

Eta ez ahaztu, kantatzen duen herria ez dela inoiz hiltzen. Por tzierto, txintxarrisferako pegata asko ikusi ziren musika tresnetan. hobenak gea!


Bandoa

Doinua: Zuk badakizu gure txikia

Bandoa: mila beatziehun eta
beatzigarren urtian
zeremonia ikusgarriak
Alegriako partian
boda berria zelebratzeko
sanjuanillaren zazpian.
Horrelakorik ez da ikusi
oraindaino bitartian

Goizean goizik bertso ta soinu
hasiko da kalejira
ofiziokuak eta puestuak
atera plaza erdira
festa giroan, saldu ta erosi
inguratuaz perira
gure herriko ohitura zaharrak
hala osatuko dira

Ayuntamientuk zahagi bat ardo
aterako du plazara
bere eztarriya busti nahi duna
joan dadilla bertara
Halare kontuz, alondegian
pasa beharko du gaba
debalde dagon edariyakin
inor deskuidatzen bada

Alegriako neska ta mutil
azkar mugitu zangoa,
arratsaldean herriko plazan
erromeriya izango`a
soinujolekin ez da faltako
balsa eta fandangoa
euskaldun festa, tatxagabea
izango degu hangoa.

Bandoak hala agintzen du ta
orain horren arabera
herritar denak jantzi dotore
jetxi zaitezte kalera
gaur bulla egin behar baitegu
“gu alegritarrak gera”
Gure aipamenak izan ditzaten
hemendik ehun urtera



oharra: nik bideoak eta argazkiak gba09 etiketarekin tageatu ditut.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

5 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2009/06/08/garai-bateko-alegia-ii/trackback/

  1. EIII, dotore hi! AStelena noski, earki pasa giñin bai hoixe!

    PD. Tagak adostu beharkoizkiu, Xa2k proposatutako garaibatekoalegia09 erabili diat GureGipuzkoan, ta ondorioz e bai txintxarriMEDIAn.
    Sekrearioa alpertuta eongok, baño hik lan ederki in dek!!!

    Comment by bedaio3000 — June 8, 2009 @ 11:49 pm

  2. Bai, tagena adostu beharra zeok, nik gba09 ez diat ikusten, laburragoa baidek. Hau erabiliko diagu orduan?

    Comment by xa2er — June 9, 2009 @ 6:00 am

  3. ok, garaibatekoalegia09 tag-a ere erabiliko diat.

    Comment by ibusg — June 9, 2009 @ 7:19 am

  4. Oaindik ez dizkit bideok ikusi, ez badek tranpaik egin earrak izango ituk. Irrikitan neok baño etzeukat inor aldamenen, beraz zeini inbiria eman ez, eta geroxeo ikusiko dizkit,
    Lehen bertsoko lehenengo hitza “bandoa” bertsoko parte dek eta ez titularra, horrela hanka motz geatzen dek (10 silabakoa lehen lerroa). Eta ez dek kontue oain dela ehun urteko bertsolarik burue altxa eta bere bertsok gaizki idazten ai geala eta kejatzea

    Comment by felix irazustabarrena — June 9, 2009 @ 7:53 am

  5. Aurreko nire erantzunean hitz bat jan diat, tag-aren kontuan gba09 erabiltzea ez diatela gaizki ikusten esan nahi nian. GureGipuzkoa.net-era igo dizkiaten 70 argazkiei tag hori gehituko diet.

    Comment by xa2er — June 10, 2009 @ 2:43 pm

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft