Garai bateko Alegia (II)
Astelehena, 2009 Ekaina 8Atzo burutu zen herrian “Garai bateko Alegia” izeneko festa. Festa ostean beti izaten da astelehena. GBA09 jaiarekiko hitz onak besterik ez ditut entzun. Izandako arrakastaren babesean, festaren jarraipenaren gaia hitzetik hortzera dabil. Festa errepikatu behar da? urtero? bi urtez behin? hamar urtero?
Ez legoke gaizki urte bakoitietan GBA festa ospatzea eta bikoitietan EA (Etorkizuneko Alegia) festa. Beraz agian datorren urtean EA10 ospatuko dugu. Nork daki.
Eta idazkariak, idatzizko akta pasatzen didan bitartean (alper xamarra somatzen dut idazkaria) hemen uzten dizuet post saga honen bigarren sarrerako hainbat bideo. Bideo hauek musikarekin zerikusia dutenak dira (bideo gehiago egongo dira, asko bai daude).
Eta ez ahaztu, kantatzen duen herria ez dela inoiz hiltzen. Por tzierto, txintxarrisferako pegata asko ikusi ziren musika tresnetan. hobenak gea!
Bandoa
Doinua: Zuk badakizu gure txikia
Bandoa: mila beatziehun eta
beatzigarren urtian
zeremonia ikusgarriak
Alegriako partian
boda berria zelebratzeko
sanjuanillaren zazpian.
Horrelakorik ez da ikusi
oraindaino bitartian
Goizean goizik bertso ta soinu
hasiko da kalejira
ofiziokuak eta puestuak
atera plaza erdira
festa giroan, saldu ta erosi
inguratuaz perira
gure herriko ohitura zaharrak
hala osatuko dira
Ayuntamientuk zahagi bat ardo
aterako du plazara
bere eztarriya busti nahi duna
joan dadilla bertara
Halare kontuz, alondegian
pasa beharko du gaba
debalde dagon edariyakin
inor deskuidatzen bada
Alegriako neska ta mutil
azkar mugitu zangoa,
arratsaldean herriko plazan
erromeriya izango`a
soinujolekin ez da faltako
balsa eta fandangoa
euskaldun festa, tatxagabea
izango degu hangoa.
Bandoak hala agintzen du ta
orain horren arabera
herritar denak jantzi dotore
jetxi zaitezte kalera
gaur bulla egin behar baitegu
“gu alegritarrak gera”
Gure aipamenak izan ditzaten
hemendik ehun urtera
oharra: nik bideoak eta argazkiak gba09 etiketarekin tageatu ditut.
zabaldu |
del.icio.us |





