tontokaletik

Garai bateko “tontokaletik”

Asteartea, 2009 Ekaina 2
Kategoria: berriak, gizartea, festak

Ekainaren 7an burutuko da Garai bateko Alegia izeneko jaia. Tontokaletik bloga bera ere txuri beltza bi(la)katu da.

Egitaraua

10:30. Bandoa Zazpi Astoren Gainean bertso eskolakoekin.

11:00. Kalejira.

11:00-13:00. Lanak eta eginkizunak.

13:00. Ezkonberriei ongietorria.

14:00. Herri bazkaria eta erromeria.

Txokoz txoko

Kalean gora eta kalean behera. Txorroskileroa, mikeleteak, apaiza, idazkaria, argazkilaria, margolaria, suhiltzailea, artzaina, esnezalea, baserritarrak, ikazkina, makilariak, musikariak, dantzariak, garai bateko ume jolasak, moto eta automobil zaharrak… ibiliko dira.

Bulebarrean. Toka, ohe zaharra astintzea eta jostea, artzaie ardiei ilea mozten, baserritarrak sega pikatzen…

Plazan. Tabernak, denda, sukaldeko lanak: mamie egiten, artoa eta babarruna aletzen…

Txintxarri plazan. Zurgina, kandelagileak, txintxarrigilea.

Ibai aldean
. Kalebehera aldera bizikleta konpontzailea, laboreak, xaboia egiten eta arropa garbitzen.

Parte-hartzaileak

Antolatzailea. Kultur Batzordea.

Parte-hartzaileak. Dantza Taldea, Txintxarri abesbatza, Loatzo musika eskola, Zazpi Astoren Gainean bertso eskola, Guraso Elkateko kideak, Txintxarrisferako lagunak, Argazkizaleen Taldea… eta noski, herritarrak.

Argazkian ikus dezakezue txintxarrisferako lehen neokidea, txintxarrigilea bera.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

3 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2009/06/02/garai-bateko-tontokaletik/trackback/

  1. Argazki hori neurri haundian:
    http://www.guregipuzkoa.net/DATASTORE_PHOTO/original/6/6173.jpg

    …ta Creative Commons by-sa baimena eta Indalecio Ojangurenen egiletza aipatzen badituk, “Capitán General”

    Comment by xa2er — June 6, 2009 @ 1:28 pm

  2. Garai Bateko Alegia festa gaur ospatu delarik, bertaratutakoek makina bat argazki atera ditugu.

    Nik zera proposatuko nizueke, berauk Interneten bilatzerakoan aurkitzea errazte aldera, tag edo etiketa bateratu batekin tageatzea argazki eta eduki guztiak. Nire proposamena “garaibatekoalegia09″ da, zer iruditu?

    Adibide bezala: http://www.guregipuzkoa.net/beta/tag/garaibatekoalegia09

    Comment by xa2er — June 7, 2009 @ 4:06 pm

  3. baretutako otsoa, ez haiz ez geldik egotekoa. gaur goiazen alegin egon eta dagoeneko argazkiak publikatu dituk

    Comment by Administrator — June 7, 2009 @ 9:04 pm

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft