tontokaletik

Txintxarrisferako II. blogs&beers-a.

Igandea, 2009 Maiatza 31

Atzo larunbata, gaueko argi bila, burutu genuen Txintxarrisferako II. blogs&beers-a. Bertara urbildu ginen hainbat lagun garagardoaren inguruan blogetaz (wikitaz, twiterretaz, wifitaz,…) hitz egiteko. Topagune hauek interesgarriak suertatzen dira bata besteon berri presentzailki jakiteko eta hainbat lanetarako iniziatiba hartzeko.

Hainbat gaietaz hitz egin genuen, baina hasi aurretik eta bertaratutako guztien partetik zorionak eman nahi dizkiegu eiam neokideari eta jaio berri den Laidari.

Nahiz eta topaketan aniztasunaren (bai, bai bio-taz ari naiz) faltan aurkitu, kontatzera noa bertan izandakoa:

-Ekainaren 7ko festa dela eta (Garai bateko Alegia), egunaren promozioa egitea garrantzizkoa ikusi genuen (erro hauekin horixe ari naiz egite) txintxarrisferako bateria digital osotik. Asi ke, bakoitza bere txokotik, lanera. Esan beharra dago, txintxarrisferako eztabaidagunetik hainbat ekarpen jaso direla festa horretarako.

- Ekainaren 7ko festarekin jarraituz, interesgarria ikusten dugu, bertako hainbat ekitaldi zuzenean emititzea livestream erreminta erabiliz. Arazo nagusia konektibitatearena izanik. Beraz, hori dela eta interesgarria ikusten da Udaletxe inguruak wifi gune irekia izatea. Horrelako ekitaldia zuzenean emititzeko, edo edonork konexioa izateko, edo….

- Beraz, eta azken honi lotuta, egokia deritzogu Udalak herrian wifi gune irekiak zabaltzea. Har beza Udalak lerro hau eskaera gisa.

- B&B-a gerturatutakoak, txintxarrisferaren izaera bihurria, zirikatzailea, menderakaitza, matxinoa, erreboltaria, sustatzailea, asaldaria,… azpimarratu nahi izan zuten. Uffff, hau jendea.

-Nabarian geratu ziren, neokide berrien ekarpenak, batik bat argazki eta eritzien bidez. Zoriontzekoa beraz, txintxarriMEDIAko argazki eta hornitzaile guztioi. (ea Alegia2.0: auzolan digitalekin beste hainbeste egiten dugun)

-Kanpora joaten garenerako eztabaidagune bat sortu da. Eztabaidagune honen bidez oporretan, lanean, … kanpoan gauden leku horretatik idatz dezakegu eta ikusten duguna kontatuz, sentitzen duguna, gustatzen zaiguna, soma dezakeguna, gertatu zaiguna, kontatu nahi duguna, guretzat balio diguna,…. azalduz.

-2006tik atzera Alegiari buruz interneten zegoen ikuspena eta gaur egun dagoenak ez dute zerikusirik. Lan itzela egin dugu hiru urte hauetan eduki digitalak sortzen.

-Azkena egin diren ardiki jate eta B&Betan, salbuespenak salbu, soilik txintxarrisferako blogariok agertzen gara. Interesgarria litzateke txintxarrisferako kide gehienok (blogarietatik hasi eta azken irakurleraino, 40 eta piko gaude izena emanda) bilduko luken ekimen bat antolatzea (agian hurrengo ardiki jatea???)

-Gaua aurrera joan ahala, esparru pribatuan geratuko diren hainbat (des)ideia bururatu zitzaizkigun.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

3 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2009/05/31/txintxarrisferako-ii-blogsbeers-a/trackback/

  1. Aiiiiiiiiii, gustoa zerbezan bat eango nun zuekin baño, dakizuen bezela, Bedaiotik zuzenezko telebista saioa genun, eta luzatu egin tzen. JeJej han e zerbeza zeon… zer uste zenuten ba!
    3. blogs&beers-en hor izango nauzue!

    Comment by bedaio3000 — May 31, 2009 @ 9:38 pm

  2. Bioaniztasun gutxi zeon bai.

    Nere kulpa.

    Lan kontuk medio ezin izan nitzen jun (bai bai, asteburutan lana iten deu batzuk…), ta okerrena: zuei abixatzea ahaztu!

    Comment by Johan — June 1, 2009 @ 8:33 am

  3. Eskerrik asko gutaz gogoratzeagatik. Primeran gaude gu, baino beste mundu batean. Ea ez dudan gehiegi deskonektatzen Txintxarrisferatik!
    Laidaren neurriko Txintxarrisferako kamisetarik ez dago baina bueno, jarriko diot ume-karroari eta motxilari Txintxarrisferako pegatina, ja! ja!

    Comment by Eider — June 5, 2009 @ 10:51 am

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft