tontokaletik

Atzoko eta gaurko gipuzkoa iruditan

Osteguna, 2009 Maiatza 14

Baretutako otsoak aspaldi aipatu zidan proiektu honen berri. Asmoa, gipuzkoako garai bateko (modan dagoen kontzeptua, :-) ) eta gaurko argazkien bilduma bat egitea da. gureGipuzkoa.net webgunean, argazkiak geokokaturik daude eta Creative Commons lizentziapean zabalduta daude ( by-sa, hau da, aitortu eta partekatu baldintzekin).

Erabiltzaileak nahi dituen argazkiak igo ditzake eta baita ere bertan daudenak erabili.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

6 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2009/05/14/atzoko-eta-gaurko-gipuzkoa-iruditan/trackback/

  1. Ba nik ez nian honen berririk, ideia politte, ta ikusi diat gañea Xa2-k honuzkeo Bedaioko argazki batzu geokokatu dituela (duela bi urteko mendi martxan ateratakok).
    Auzolan edo herrilan gehiegi aspaldi hontan ez?

    Comment by bedaio3000 — May 14, 2009 @ 9:06 pm

  2. orain arte frogatan aritu dituk. Atera berrie dek

    Comment by ibusg — May 15, 2009 @ 6:45 am

  3. Mundiala Iñigo!!!

    Comment by Iker — May 23, 2009 @ 8:40 pm

  4. Info osagarria hemen ikusgai: http://www.guregipuzkoa.net/beta/info/about.php
    Oraindik beta bat bada ere, erabiltzaile kontua sortu eta norberak bere argazkiak igo, etiketatu, geokokatu eta sailkatu ditzake jada. Nik honezkero 800 argazkitik gora igo ditut.

    Comment by xa2er — May 26, 2009 @ 10:10 pm

  5. Zintzarrigilea ere bazeok bilduman!!!

    http://www.guregipuzkoa.net/beta/photo/6173/

    Urtea eka kokapenak auskalo!

    Comment by xa2er — June 1, 2009 @ 9:06 pm

  6. Kaixo!

    GureGipuzkoako bildumetan Gipuzkoan dauden baina baita ere Gipuzkoaz at dauden makina bat kokapen daude eta horietako asko eta asko ezezagunak zaizkigu, horren ondorioz, argazkien inguruko informazioa motz geratzen da.

    Beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamendutik laguntza eske gatozkizue: Ezagutu ditzazkezuen inguruetako argazkien geokokapenak eta informazio osagarria proposatzerik ba al duzue? Horretarako erabiltzaile bezala erregistratzea baino ez duzue:

    http://www.guregipuzkoa.net/login/registrationForm.php

    Eskerrikasko!

    Comment by GipuzkoaKultura — July 18, 2009 @ 10:15 am

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft