tontokaletik

IEB2009, sinadura eta openstreetmap

Asteartea, 2009 Maiatza 12

Informatikari euskaldunen bilkurarekin jarraituz, beste bi proiektu azaldu nahi nituzke.

Alde batetik luistxok aipatutako openstreetmap (OSM) proiektua. Wiki baten bidez, elkar lanean mapa libreak sor daitezke; orokorrean ia mundu osoan informazio geografikoa ez bait da erabilpen librekoa. Openstreetmapen errepideak, bideak, eraikinak, basaerriak, lekuak, ….. erregistratu eta editatu daitezke.

Alegia2.0: auzolan digitaletarako lan politte. ez?

Beste proiektu interesgarri bat Joseba Martosek aurkeztu zuen. Honek sinadura digitalari buruz hitz egin zigun eta beraiek sortutako sinadura aplikatiboa.

Sinadura digitala, mezu telematikoen igorpenean eta dokumentu elektronikoen kudeaketan igorlearen nortasuna bermatzen duen kriptografia prozedura da. Sinadura motaren arabera, dokumentuaren osotasuna ere bermatzen da.

Post honetan aipatzen dudan aplikatiboak, PDF dokumentuak sinatzeko balio du.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

5 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2009/05/12/ieb2009-sinadura-eta-openstreetmap/trackback/

  1. Ezetz billatu Bedaio OpenStreetMaps-en.
    Je, Je beste galaxia bat da…

    Comment by bedaio3000 — May 12, 2009 @ 8:44 pm

  2. gabon Bedaio,

    Heuk jarri dionk heure buruari lana… Hasi bedaioko kale eta kalexka guztiak marrazten openstreetmap proiektuko mapetan, horrela, GPS bidezko tramankulu berriek Bedaio non dagoen jakin ahal izango dute.

    Portzierto, totntokalera iristen den kalegora ez dut ikusten alegiko mapan, eta kaleberaren izenik ere ez da ageri (ala alderantziz dira?). Ah eta tren geltokirik ere ez dauka Alegik… Ze herrixka petral da hori?

    Hasi lanean, badago non egin eta!

    Ondo segi,
    ziztazale.

    Comment by ziztazale — May 12, 2009 @ 9:21 pm

  3. Eunon ziztazale,
    arrazoi dek, badiau lana Bedaioko kale,kalexka, plaza etb, marrazten, lehenik Ugartetik Bedaiora dijoan karretera marraztu beharko diau.
    PD. Gustatu zaiak uindosek dituen arazoak konpontzeko modue ;-)
    ondo bizi,
    bedaio3000

    Comment by bedaio3000 — May 13, 2009 @ 7:06 am

  4. Nik galdera bat zeukeat: nola markatzen die errepideak? GPSa bidez traiektoa egin ta gero kargatuz ala zuzenean ortofotoaren gainean?

    Comment by Johan — May 13, 2009 @ 11:59 am

  5. nik zuzenen, ortofoton gainen in dizkit herriko kalek.

    Comment by Administrator — May 18, 2009 @ 6:38 pm

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft