tontokaletik

IEB2009, mugitu

Ostirala, 2009 Maiatza 8

Atzo burutu zen Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) informatika sailak antolatutako informatikari euskaldunen VII. bilkura (IEB2009). Arrakasta izan zuen bilkuran hainbat komunikazio interesgarri izan ziren, esperientziak partekatuz eta aplikazioak aurkeztuz.

Gaurko post honetan ikasle batzuk burutu zuten proiektu bati buruz hitz egin nahi dizuet.

Proiektuak mugitu izena du eta garraio publikoa sustatu nahi du. Erabiltzaileak irteera eta helmuga herriak jarriz, web aplikazio honek garraio publikoan batetik bestera joateko dauden aukerak ematen dizkigu. Itzuliko ibilbidea jakiteko aukera ere ematen digu eta baita ere mapan ibilbidea ikustekoa.

Une honetan, aplikazioa beta egoeran dago eta Gipuzkoako herrietako soilik agertzen dira, baino laster batean Euskal Herri osokoak eskuragarri izango dira.

EHUko Informatika Fakultateko Joseba Alberdi eta Endika Esteibarren proiektua da eta Arraytxiki Web Laborategiaren Akuariumean ostatu hartuta dago.

Zorionak Joseba eta Endikari burutu dutenagatik. Aipatu administrazio publikoak edota garraio enpresek baino zerbitzu hobeagoa ematen duela bi ikasle hauek sortu duten aplikazioak. Ez harritu, oraingoz sustengua eman ez dioten administrazioko “buru argiren” batek ideia patentatzea eta norbaiten poltsikoa betetzen hasteko bidea abiaraztea.

Ez legoke gaizki udal webgune, blog, wiki eta abarrek aplikazio honen esteka izatea.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

erantzun 1 »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2009/05/08/ieb2009/trackback/

  1. Programa hona, ideia bikaina.

    Baño programa hau elikatzeko GARRAIO PUBLIKO GEHIO behar da! Gehio ta merkeagoa!

    Gezurra ematen du, “garraio jasangarriaz” ahoa betetzen zaien goiko mandatariek, autopistetan oinarritutako politika egitea!

    Hoberena: 12 metroterdiko autobus HUTSAK eta ORDUTEGI ALEATORIODUNAK Abaltzisketatik barrena bide guztia betetzen ta iñor ez eramaten.

    Oaindik obea: RENFEko asteburutako zerbitzuak, azkeneko trena 22:30tan izatea.

    Comment by Johan — May 8, 2009 @ 9:50 pm

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft