tontokaletik

Update notifier eta IEB2009

Asteazkena, 2009 Maiatza 6

Makina aplikazio instalatzen ditugu gure ordenadorean; baina behin instalatu ostean, askotan beraien gaurkotzea aurrera eramatea ahazten zaigu. Gure PCan aplikazio hauek gaurkotuak egoteko balio du, windowserako sortua izan den Update Notifier aplikazioa.

Update notifier doako aplikazio txiki bat da; oso leku gutxi okupatzen du eta gainera, nahi izanez gero, gure USB memorian eduki dezaket bertatik edonon egikaritzeko.

Aplikazioa egikaritzean, PCan instaluta ditugun aplikazioen zerrenda sortzen du eta gaurkotuak dauden edo ez esaten digu.

—————————————————————————————————————-

Bestalde, bihar maiatzaren 7an Donostiako Teknologi Elkartegiako Eraikin nagusian 2009ko informatikari euskaldunen bilkura burutuko da. Bi urtez behin ospatzen da eta egun osoa irauten du. Aurtengo bilkuraren leloa “Teknologia berriak, gaur eta bihar “da. IEB2009rako hainbat hitzaldi, komunikazio, esperientzia eta abar antolatu dira.

EGITARAUA

Aurreko ekitaldietako arrakasta eta harrera ona ikusita, programaren egitura aurreko edizioetan jarraitutakoaren berdintsua izatea pentsatu da.

08:15-08:45 Harrera eta izen-ematea

08:45-09:00 Jardunaldien aurkezpena

09:00-10:00 Lehenengo hitzaldi-saioa. Ikerketa eta semantika

09:00 Euskararako hizkuntza teknologiak batuz: AnHitz proiektua / Igor Leturia (Elhuyar Fundazioa)

09:30 Markatzaile sozialen hobekuntza posibleak / Arkaitz Zubiaga (UNED) eta Egoitz Gonzalez (UPV/EHU)

10:00-11:00 Bigarren hitzaldi-saioa. Teknologia aurreratuak eta enpresa

10:00 IP telefonia: Komunikabideen iraultza / Jon Bonilla (Irontec)

10:30 Mugak (geografia eta Euskal Herria kontestu teknologikoan) / Luistxo Fernandez (CodeSyntax, Tagzania)

11:00-11:30 Atsedenaldia/kafea

11:30-13:30 Komunikazioak. Saio paraleloak (bakoitza: 20 minutu)

Esperientziak eta proiektuak

* IKASYS proiektua: Ordenagailu bidezko norberaren trebakuntza sistematikoa / Maite Gomez eta Oihan Odriozola (Ikastolen Elkartea)
* Arraytxiki Web Lab: Txikia handi / Haritz Rodriguez (Kazetaria, Arraytxiki Web Laborategiko arduraduna, Euskaltube.com guneko sortzaile eta kudeatzailea)
* Morfeo-EzWeb: Interneteko sarrera-orri pertsonalizatuak, software librean / Josu Azpillaga (CodeSyntax)
* Union proiektua. Fagor Etxetresnak Koop. Elk.-an elkarreragingarritasuna ahalbideratuko duen ingurune baten sorkuntza. / Jon Kepa Gerrikagoitia (Mondragon Unibertsitatea), Gorka Saratxaga (Comercio Electronico B2B2000) eta Jon Mikel Intsausti (Fagor Etxetresnak Koop. Elk.)
* Ahotsak.com: Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea / Asier Sarasua (Badihardugu Euskara Elkartea)
* Buruxkak, UEUren liburutegi digitala. Iparrorratza Orientazio-Zerbitzua. / Karmele Artetxe eta Ireide Arriolabengoa (UEU)

Aplikazioak

* Mugitu.com / Joseba Alberdi, Endika Esteibar (Softwarea Garatzeko Tresna Aurreratuak, UPV/EHU)
* Pootle: itzulpenak web bidez egiteko aplikazioa / Julen Ruiz (Librezale taldea)
* Zientzia eta teknologiarako hizkuntza arteko web-bilatzailea / Xabier Saralegi eta Maddalen Lopez de Lacalle (Elhuyar Fundazioa, I+G+B saila)
* Sarean Zer? Interneteko berriak lotzeko baliabidea / Gregorio Hernandez (Eleka ingeniaritza linguistikoa)
* Ikasplay: jolas hezitzaileak / Francisco Bodego (Ikasplay, S.L.)

13:30-15:30 Bazkaria

15:30-17:30 Gizartea, kultura eta artearen gaineko eragina

15:30 Mahai ingurua: Komunikabide idatzien etorkizuna. Eli Pombo (Argia), Berria/Hitza (Iker Balentziaga), Maite Ubiria (Gaur8/Kazeta.info) / Moderatzailea: Gorka Julio (Elurnet, UEU)

16:30 Artea eta teknologia berriak / Urtzi Ibarguen (MobileSOSproject)

Ziur naiz, biharko bilkurak beste urteetakoen antzera arrakastatsua izango dela. Bilkuraren berri hainbat blog, twiter, … jarraitzeko aukera izangu dugu.

Bertan ikusiko gara.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft