tontokaletik

Txintxarrisferako II. blogs&beers-a.

Igandea, 2009 Maiatza 31

Atzo larunbata, gaueko argi bila, burutu genuen Txintxarrisferako II. blogs&beers-a. Bertara urbildu ginen hainbat lagun garagardoaren inguruan blogetaz (wikitaz, twiterretaz, wifitaz,…) hitz egiteko. Topagune hauek interesgarriak suertatzen dira bata besteon berri presentzailki jakiteko eta hainbat lanetarako iniziatiba hartzeko.

Hainbat gaietaz hitz egin genuen, baina hasi aurretik eta bertaratutako guztien partetik zorionak eman nahi dizkiegu eiam neokideari eta jaio berri den Laidari.

Nahiz eta topaketan aniztasunaren (bai, bai bio-taz ari naiz) faltan aurkitu, kontatzera noa bertan izandakoa:

-Ekainaren 7ko festa dela eta (Garai bateko Alegia), egunaren promozioa egitea garrantzizkoa ikusi genuen (erro hauekin horixe ari naiz egite) txintxarrisferako bateria digital osotik. Asi ke, bakoitza bere txokotik, lanera. Esan beharra dago, txintxarrisferako eztabaidagunetik hainbat ekarpen jaso direla festa horretarako.

- Ekainaren 7ko festarekin jarraituz, interesgarria ikusten dugu, bertako hainbat ekitaldi zuzenean emititzea livestream erreminta erabiliz. Arazo nagusia konektibitatearena izanik. Beraz, hori dela eta interesgarria ikusten da Udaletxe inguruak wifi gune irekia izatea. Horrelako ekitaldia zuzenean emititzeko, edo edonork konexioa izateko, edo….

- Beraz, eta azken honi lotuta, egokia deritzogu Udalak herrian wifi gune irekiak zabaltzea. Har beza Udalak lerro hau eskaera gisa.

- B&B-a gerturatutakoak, txintxarrisferaren izaera bihurria, zirikatzailea, menderakaitza, matxinoa, erreboltaria, sustatzailea, asaldaria,… azpimarratu nahi izan zuten. Uffff, hau jendea.

-Nabarian geratu ziren, neokide berrien ekarpenak, batik bat argazki eta eritzien bidez. Zoriontzekoa beraz, txintxarriMEDIAko argazki eta hornitzaile guztioi. (ea Alegia2.0: auzolan digitalekin beste hainbeste egiten dugun)

-Kanpora joaten garenerako eztabaidagune bat sortu da. Eztabaidagune honen bidez oporretan, lanean, … kanpoan gauden leku horretatik idatz dezakegu eta ikusten duguna kontatuz, sentitzen duguna, gustatzen zaiguna, soma dezakeguna, gertatu zaiguna, kontatu nahi duguna, guretzat balio diguna,…. azalduz.

-2006tik atzera Alegiari buruz interneten zegoen ikuspena eta gaur egun dagoenak ez dute zerikusirik. Lan itzela egin dugu hiru urte hauetan eduki digitalak sortzen.

-Azkena egin diren ardiki jate eta B&Betan, salbuespenak salbu, soilik txintxarrisferako blogariok agertzen gara. Interesgarria litzateke txintxarrisferako kide gehienok (blogarietatik hasi eta azken irakurleraino, 40 eta piko gaude izena emanda) bilduko luken ekimen bat antolatzea (agian hurrengo ardiki jatea???)

-Gaua aurrera joan ahala, esparru pribatuan geratuko diren hainbat (des)ideia bururatu zitzaizkigun.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (3) erantzun

Aralarko mendi puntek

Igandea, 2009 Maiatza 24
Kategoria: mendia

Post honen bidez Aralarko mendi tontor nagusienen geokokapena hel erazi nahi dizuet. Mendi tontorren koordenadak mendikat webgunetik egindako bilduma batean sartu ditut.

Deskarga itzazu Aralarko mendi punte nagusienetako koordenadak:

1. GPSrako gpx fitxategia

2. Google earthen ikusteko


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Atzoko eta gaurko gipuzkoa iruditan

Osteguna, 2009 Maiatza 14

Baretutako otsoak aspaldi aipatu zidan proiektu honen berri. Asmoa, gipuzkoako garai bateko (modan dagoen kontzeptua, :-) ) eta gaurko argazkien bilduma bat egitea da. gureGipuzkoa.net webgunean, argazkiak geokokaturik daude eta Creative Commons lizentziapean zabalduta daude ( by-sa, hau da, aitortu eta partekatu baldintzekin).

Erabiltzaileak nahi dituen argazkiak igo ditzake eta baita ere bertan daudenak erabili.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (6) erantzun

IEB2009, sinadura eta openstreetmap

Asteartea, 2009 Maiatza 12

Informatikari euskaldunen bilkurarekin jarraituz, beste bi proiektu azaldu nahi nituzke.

Alde batetik luistxok aipatutako openstreetmap (OSM) proiektua. Wiki baten bidez, elkar lanean mapa libreak sor daitezke; orokorrean ia mundu osoan informazio geografikoa ez bait da erabilpen librekoa. Openstreetmapen errepideak, bideak, eraikinak, basaerriak, lekuak, ….. erregistratu eta editatu daitezke.

Alegia2.0: auzolan digitaletarako lan politte. ez?

Beste proiektu interesgarri bat Joseba Martosek aurkeztu zuen. Honek sinadura digitalari buruz hitz egin zigun eta beraiek sortutako sinadura aplikatiboa.

Sinadura digitala, mezu telematikoen igorpenean eta dokumentu elektronikoen kudeaketan igorlearen nortasuna bermatzen duen kriptografia prozedura da. Sinadura motaren arabera, dokumentuaren osotasuna ere bermatzen da.

Post honetan aipatzen dudan aplikatiboak, PDF dokumentuak sinatzeko balio du.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (5) erantzun

IEB2009, mugitu

Ostirala, 2009 Maiatza 8

Atzo burutu zen Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) informatika sailak antolatutako informatikari euskaldunen VII. bilkura (IEB2009). Arrakasta izan zuen bilkuran hainbat komunikazio interesgarri izan ziren, esperientziak partekatuz eta aplikazioak aurkeztuz.

Gaurko post honetan ikasle batzuk burutu zuten proiektu bati buruz hitz egin nahi dizuet.

Proiektuak mugitu izena du eta garraio publikoa sustatu nahi du. Erabiltzaileak irteera eta helmuga herriak jarriz, web aplikazio honek garraio publikoan batetik bestera joateko dauden aukerak ematen dizkigu. Itzuliko ibilbidea jakiteko aukera ere ematen digu eta baita ere mapan ibilbidea ikustekoa.

Une honetan, aplikazioa beta egoeran dago eta Gipuzkoako herrietako soilik agertzen dira, baino laster batean Euskal Herri osokoak eskuragarri izango dira.

EHUko Informatika Fakultateko Joseba Alberdi eta Endika Esteibarren proiektua da eta Arraytxiki Web Laborategiaren Akuariumean ostatu hartuta dago.

Zorionak Joseba eta Endikari burutu dutenagatik. Aipatu administrazio publikoak edota garraio enpresek baino zerbitzu hobeagoa ematen duela bi ikasle hauek sortu duten aplikazioak. Ez harritu, oraingoz sustengua eman ez dioten administrazioko “buru argiren” batek ideia patentatzea eta norbaiten poltsikoa betetzen hasteko bidea abiaraztea.

Ez legoke gaizki udal webgune, blog, wiki eta abarrek aplikazio honen esteka izatea.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Update notifier eta IEB2009

Asteazkena, 2009 Maiatza 6

Makina aplikazio instalatzen ditugu gure ordenadorean; baina behin instalatu ostean, askotan beraien gaurkotzea aurrera eramatea ahazten zaigu. Gure PCan aplikazio hauek gaurkotuak egoteko balio du, windowserako sortua izan den Update Notifier aplikazioa.

Update notifier doako aplikazio txiki bat da; oso leku gutxi okupatzen du eta gainera, nahi izanez gero, gure USB memorian eduki dezaket bertatik edonon egikaritzeko.

Aplikazioa egikaritzean, PCan instaluta ditugun aplikazioen zerrenda sortzen du eta gaurkotuak dauden edo ez esaten digu.

—————————————————————————————————————-

Bestalde, bihar maiatzaren 7an Donostiako Teknologi Elkartegiako Eraikin nagusian 2009ko informatikari euskaldunen bilkura burutuko da. Bi urtez behin ospatzen da eta egun osoa irauten du. Aurtengo bilkuraren leloa “Teknologia berriak, gaur eta bihar “da. IEB2009rako hainbat hitzaldi, komunikazio, esperientzia eta abar antolatu dira.

EGITARAUA

Aurreko ekitaldietako arrakasta eta harrera ona ikusita, programaren egitura aurreko edizioetan jarraitutakoaren berdintsua izatea pentsatu da.

08:15-08:45 Harrera eta izen-ematea

08:45-09:00 Jardunaldien aurkezpena

09:00-10:00 Lehenengo hitzaldi-saioa. Ikerketa eta semantika

09:00 Euskararako hizkuntza teknologiak batuz: AnHitz proiektua / Igor Leturia (Elhuyar Fundazioa)

09:30 Markatzaile sozialen hobekuntza posibleak / Arkaitz Zubiaga (UNED) eta Egoitz Gonzalez (UPV/EHU)

10:00-11:00 Bigarren hitzaldi-saioa. Teknologia aurreratuak eta enpresa

10:00 IP telefonia: Komunikabideen iraultza / Jon Bonilla (Irontec)

10:30 Mugak (geografia eta Euskal Herria kontestu teknologikoan) / Luistxo Fernandez (CodeSyntax, Tagzania)

11:00-11:30 Atsedenaldia/kafea

11:30-13:30 Komunikazioak. Saio paraleloak (bakoitza: 20 minutu)

Esperientziak eta proiektuak

* IKASYS proiektua: Ordenagailu bidezko norberaren trebakuntza sistematikoa / Maite Gomez eta Oihan Odriozola (Ikastolen Elkartea)
* Arraytxiki Web Lab: Txikia handi / Haritz Rodriguez (Kazetaria, Arraytxiki Web Laborategiko arduraduna, Euskaltube.com guneko sortzaile eta kudeatzailea)
* Morfeo-EzWeb: Interneteko sarrera-orri pertsonalizatuak, software librean / Josu Azpillaga (CodeSyntax)
* Union proiektua. Fagor Etxetresnak Koop. Elk.-an elkarreragingarritasuna ahalbideratuko duen ingurune baten sorkuntza. / Jon Kepa Gerrikagoitia (Mondragon Unibertsitatea), Gorka Saratxaga (Comercio Electronico B2B2000) eta Jon Mikel Intsausti (Fagor Etxetresnak Koop. Elk.)
* Ahotsak.com: Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea / Asier Sarasua (Badihardugu Euskara Elkartea)
* Buruxkak, UEUren liburutegi digitala. Iparrorratza Orientazio-Zerbitzua. / Karmele Artetxe eta Ireide Arriolabengoa (UEU)

Aplikazioak

* Mugitu.com / Joseba Alberdi, Endika Esteibar (Softwarea Garatzeko Tresna Aurreratuak, UPV/EHU)
* Pootle: itzulpenak web bidez egiteko aplikazioa / Julen Ruiz (Librezale taldea)
* Zientzia eta teknologiarako hizkuntza arteko web-bilatzailea / Xabier Saralegi eta Maddalen Lopez de Lacalle (Elhuyar Fundazioa, I+G+B saila)
* Sarean Zer? Interneteko berriak lotzeko baliabidea / Gregorio Hernandez (Eleka ingeniaritza linguistikoa)
* Ikasplay: jolas hezitzaileak / Francisco Bodego (Ikasplay, S.L.)

13:30-15:30 Bazkaria

15:30-17:30 Gizartea, kultura eta artearen gaineko eragina

15:30 Mahai ingurua: Komunikabide idatzien etorkizuna. Eli Pombo (Argia), Berria/Hitza (Iker Balentziaga), Maite Ubiria (Gaur8/Kazeta.info) / Moderatzailea: Gorka Julio (Elurnet, UEU)

16:30 Artea eta teknologia berriak / Urtzi Ibarguen (MobileSOSproject)

Ziur naiz, biharko bilkurak beste urteetakoen antzera arrakastatsua izango dela. Bilkuraren berri hainbat blog, twiter, … jarraitzeko aukera izangu dugu.

Bertan ikusiko gara.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft