tontokaletik

Aralarkoen blogak

Asteartea, 2009 Apirila 28
Kategoria: berriak, gizartea

Gaur sorpresa ederra jaso dut, intxurreren mail baten bidez. Ez neuen blog hauen berri, baina ikusten denez bada txintxarrisferaren esku zabaletik at bizitza, ;-)

Alegiako Aralar Institutukoek badituzte beraien jarduera plazaratzeko eta gela irekia, hau da, paretik gabeko gela sustatzeko hainbat blog:

- Gazte literatura. Ikasleek irakurtzen dituzten liburuen iritziak plazaratzen dituzte.

- Luma dantzan. Ikasleak sortutako fotonobelak aireratzen dira bertan.

- TXINTXA-RRI-RRA-TIA. Ikasleen irrati digitala.

- Teknologia. Teknologiako Manu irakaslearen ikasleen lanak.

Zorionak Aralar BHIko irakasle eta ikasleei.

Lerro hauek aprobetxatu nahi nituzke aspaldi honetan, blogen produkzioa baxuagoa duen Alegiako eskola animatzeko.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft