tontokaletik

Argente utilities, windows sistema optimizatzeko erraminta

Larunbata, 2009 Apirila 25
Kategoria: softwarea

Gure ordenadorearen mantenimentua egitea ezinbestekoa. Hainbeste aplikazio instalatu, kendu, blokeoak, itzaltze txarrak,… ostean kuxidade ederrarekin geratzen da sistema. Mantentzea egiteko hainbat erraminta daude.

Argente utilities-a, erraminta multzo batez osaturik dago. Erraminta hauekin windows sistema bat konpondu, kudeatu, hobetu, mentendu edota babesten du, edozein akats, malware, arazo edo erroreetaz.

Freeware da, hau da, doakoa da; honek ez du esanahi software librea denik, hau da, ez da opensource, copyrighta bai du.

Erraminten adibide batzuk:

-One Click Maintenence, automatikoki egikaritu nahi ditugun atazak automatizatzeko

-Registry Cleaner, windowseko erregistroa txukun mantentzeko

-Disk Cleaner, beharrezkoak ez diren fitxategiak diskoetan aurkitzeko

-Privacy Cleaner, windows, Internet Explorer, Nero, eMule, Ares, BitTorrent, Firefox edo Googleeko historialak ezabatzeko

-Uninstall Manager, instalatuta ditugun aplikazioak kudeatzeko; desinstalatzeko eta editatzeko aukera ematen duelarik

-StarUp Manager, sistema eragilea hastean kargatzen diren programak kudeatzeko

-Process Manager, egikaritzen ari diren atazak kudeatzeko; unekoak ikusteko edota baten bat amaitzeko

-System Optimizer, sistemaren ezarpen egoki bat burutzeko

-Spyware Cleaner eta Spyware Inmunize, ordenadorea kutsatzen duen spyware-a saiesteko

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft