tontokaletik

Garai bateko Alegia

Igandea, 2009 Apirila 19
Kategoria: berriak, gizartea, festak

Ekainaren 7an denboran atzeraka egingo dugu Alegian. Egun horretan burutuko baita, garai bateko lanbide eta eginkizunak berreskuratzeko eta gure aurrekoek zituzten ohiturak gogoratuko dituen festa.

Jaia antolatzen duen Kultur Batzordeak, garai hartako jantziekin ateratzeko deia egin diete herritarrei; maonezko galtzak, gona luzeak emakumeek eta alkandorak (zuriak edo beltzak) edo, nahiago bada, artzai-andre jantziak, txapela, mantala, buruko zapia, alpargatak edo abarka eta guzti. Haurrak janzteko, berriz, soineko eta galtza motzak, alkandorak eta galtzerdi luzeak eta zapatak, adibidez.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (8) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft