Aralarkoen blogak
Asteartea, 2009 Apirila 28
Gaur sorpresa ederra jaso dut, intxurreren mail baten bidez. Ez neuen blog hauen berri, baina ikusten denez bada txintxarrisferaren esku zabaletik at bizitza,
Alegiako Aralar Institutukoek badituzte beraien jarduera plazaratzeko eta gela irekia, hau da, paretik gabeko gela sustatzeko hainbat blog:
- Gazte literatura. Ikasleek irakurtzen dituzten liburuen iritziak plazaratzen dituzte.
- Luma dantzan. Ikasleak sortutako fotonobelak aireratzen dira bertan.
- TXINTXA-RRI-RRA-TIA. Ikasleen irrati digitala.
- Teknologia. Teknologiako Manu irakaslearen ikasleen lanak.
Zorionak Aralar BHIko irakasle eta ikasleei.
Lerro hauek aprobetxatu nahi nituzke aspaldi honetan, blogen produkzioa baxuagoa duen Alegiako eskola animatzeko.
zabaldu |
del.icio.us |





