Ollagongo telegrafo optikoa
Asteartea, 2009 Martxoa 31Telegrafoa, distantzia luzeetan idatzi ahal izateko gailua da. Semaforo hitza ere erabil daiteke kontzeptu bera adierazteko.
Telegrafo optikoan, igorleak, mezua jasotzaileak ikus ditzakeen seinaleen bidez bidaltzen du mezua. Horrela, distantzia luzeak denbora labur batean zeharkatzen dira.
Teknologia mota hau 1.792. urtean gauzatu zen lehen aldiz Frantzian 556 komunikazio dorrez osatutako sarearen bidez eta 4.800 km distantzia betez.
Euskal Herrira lehen aldiz, 1.846ko urriaren 2an iritsi zen Gaztelako linearen bidez. Linea honek 52 komunikazio dorre zituen eta Madril eta Irun elkar lotzen zituen.
Alegia inguruan Ollagon mendi tontorrean zegoen komunikazio dorrea (gaur egun ez dago dorrearen aztarnatik, eta bertan XXI. mendeko komunikazio dorreak ikus daitezke bertan). Hegoaldera begira Altzagaraten, Olaberrin, Seguran, Etxegaraten, Engaran (Altsasu), Basalekun (Altsasun), …. eta Iparaldera Santa Lutzia (Tolosan), Airbeltz (Andoainen), Donostian,… aurkitzen ziren komunikazio dorreak. Helburu desbnerdinetarako erabiltzen zen telegrafo optikoa, baino karlista gudak zerikusia izan zuten beraien sorreran. Beraz, telegrafo optiko hauen erabilpen nagusia militarra izan zen.
1.836. urtean Euskal Herrian beste linea bat ezarri zen Iruñea eta Gasteiz, Logroñotik barrena lotzen zituenak. Liberalek sortutako linea honek ilargi erdiaren itxura zuen eta Lizarra ekiditen zuen, bertan bai zeuden Karlistak.
Telegrafo hauek, egun-argiaren beharra zutenez, ez zuten gauez edo eguraldi txarrarekin funtzionatzen. Eguraldi txarra dela eta, gure inguruan ez ziren dorreak mendi garaienetan eraikitzen, baizik eta altura ertaineko mendi tontorretan.
Erabilpen militarra zela eta bertako antolaketarako ezarri zen egitura eta araudia paramilitarra izanz en. Dorre hauetan, hiruzpalau langile kualifikatu egoten ziren. langile hauen betekizuna aurreko eta atzeko dorreak behatzea zen, mezuak igortzen ari ote ziren jakiteko.
Estekak:
1. telegrafo optikoa. 1.800-1.850
2. Telegrafo optikoaren iraultza.
3. Wikipedia: telegrafo optikoa.
zabaldu |
del.icio.us |






Earra! Gustau zaiak!
Ez nekitxoan holakoik existitzen hueniken.
Ala ere, gure klima ta orografie ikusita, komunikatzeko obena TXALAPARTA!
Comment by Johan — April 1, 2009 @ 7:20 am
Ba al dakizue oañe badarela telegrafo postek eta kable bertatik barrena martxan daula… martxan dabil, ze azkenengo egualdi txarrakin posteetako hiru eroi ta Ertzainek parte eman zuten eta konpontzera etorri ziren telegrafoetako langileak. Komentau izan genun kuriosoa zala telegrafo sistema martxan egotea, eta nundik ote zetorren…
Beraz eskerrikasko Iñigo. Post earra ?
Baño galdera bat in nahiko nuke, ze erabilpen dake gaur egun ?
Comment by Olatz — April 1, 2009 @ 2:20 pm
komunikazio puntu gisa (TB, wimax, telefonia, …). nik hala uste det behintzat.
Comment by Administrator — April 2, 2009 @ 7:05 pm
Earra Iñigo.
Barrioko semaforok eztituk pa izango telegrafok? Guk 3 urte genezkenen utzi zien semaforo bezela funtzioonatzea ta, igual inork uste gabe telegrafok dituk!!
Comment by Iker — April 8, 2009 @ 8:56 am