tontokaletik

Ollagongo telegrafo optikoa

Asteartea, 2009 Martxoa 31
Kategoria: Bideoak, berriak, gizartea

Telegrafoa, distantzia luzeetan idatzi ahal izateko gailua da. Semaforo hitza ere erabil daiteke kontzeptu bera adierazteko.

Telegrafo optikoan, igorleak, mezua jasotzaileak ikus ditzakeen seinaleen bidez bidaltzen du mezua. Horrela, distantzia luzeak denbora labur batean zeharkatzen dira.

Teknologia mota hau 1.792. urtean gauzatu zen lehen aldiz Frantzian 556 komunikazio dorrez osatutako sarearen bidez eta 4.800 km distantzia betez.

Euskal Herrira lehen aldiz, 1.846ko urriaren 2an iritsi zen Gaztelako linearen bidez. Linea honek 52 komunikazio dorre zituen eta Madril eta Irun elkar lotzen zituen.

Alegia inguruan Ollagon mendi tontorrean zegoen komunikazio dorrea (gaur egun ez dago dorrearen aztarnatik, eta bertan XXI. mendeko komunikazio dorreak ikus daitezke bertan). Hegoaldera begira Altzagaraten, Olaberrin, Seguran, Etxegaraten, Engaran (Altsasu), Basalekun (Altsasun), …. eta Iparaldera Santa Lutzia (Tolosan), Airbeltz (Andoainen), Donostian,… aurkitzen ziren komunikazio dorreak. Helburu desbnerdinetarako erabiltzen zen telegrafo optikoa, baino karlista gudak zerikusia izan zuten beraien sorreran. Beraz, telegrafo optiko hauen erabilpen nagusia militarra izan zen.

1.836. urtean Euskal Herrian beste linea bat ezarri zen Iruñea eta Gasteiz, Logroñotik barrena lotzen zituenak. Liberalek sortutako linea honek ilargi erdiaren itxura zuen eta Lizarra ekiditen zuen, bertan bai zeuden Karlistak.

Telegrafo hauek, egun-argiaren beharra zutenez, ez zuten gauez edo eguraldi txarrarekin funtzionatzen. Eguraldi txarra dela eta, gure inguruan ez ziren dorreak mendi garaienetan eraikitzen, baizik eta altura ertaineko mendi tontorretan.

Erabilpen militarra zela eta bertako antolaketarako ezarri zen egitura eta araudia paramilitarra izanz en. Dorre hauetan, hiruzpalau langile kualifikatu egoten ziren. langile hauen betekizuna aurreko eta atzeko dorreak behatzea zen, mezuak igortzen ari ote ziren jakiteko.


Estekak:

1. telegrafo optikoa. 1.800-1.850
2. Telegrafo optikoaren iraultza.
3. Wikipedia: telegrafo optikoa.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (4) erantzun

Sakre

Igandea, 2009 Martxoa 22
Kategoria: Abestiak

Sakre musika taldeak 1.978. urtean atera zuen bere disko bakarra; diakoaren izena “Bizitako gauzak” zen. Bertan Alegiko Iñaki Mezquitak (txetek) gitarra eta ahotsa jartzen zuen. Berarekin batera Victor Carracedo (baxua), Juan Carlos Badiola (bateria) eta Iñaki Aranburu (teklatua) aritu ziren.

Diskoaren abestiak ondokoak dira:

Erreberentzia
Orain
Oroitzapenak
Ezengaino
Bakardadea
Heriotzaren deia
Erantzuna
Izarren Hautsa
Guduan jarrai
Bilatzea

Hemen duzue Bakardadea abestia, disfruta’zank:


Esteka interesgarriak:

1. Diskoa ososa jaisteko
2. La caja de música webguneko iritzia
3. Itsasoz beteriko mugetan blogako posta

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Mendikogunea

Astelehena, 2009 Martxoa 16
Kategoria: internet, gizartea, mendia

Txikia da bai mundua. Laneko lagun batekin, askotan aritzen naiz mendiko webguneetaz, GPSetaz, ibilbideetaz, wikilocetaz, eta abarretaz.

Lehengo batean mendikogune, mendiari buruzko web baten berri eman zidan lagun honek. Esteka pasako zidalakoan geratu zen. Eta zer den bizia, gaur laneko bilera batean jakin dut paulino lankidea dela webgune honen atzean dagoena.

Post honen bidez bere web orrialdea bisitatzea animatu nahi zaituztet.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

webguneak kopiatzeko erramintak II

Osteguna, 2009 Martxoa 12
Kategoria: internet, softwarea

Hona hemen, gure blogaren edo wikiaren edo webguenaren, seguratsun kopiak egiteko beste bi aukera.

1. httrack website copier

Aplikazio honen bidez gure webgunea disko gogorrera kopiatuko zaigu, hau da, ez da ineterneteko beste zerbitzari batean lekututa geratuko. parametro asko ditu konfiguratzeko, besteak beste, kopiatu behar diren fitxategien formatoa, kopiaren sakontasun maila, ….

Behin kopia, disko gogorrera kopiatu eta gero off-line nabigazioa (internet konexiorik gabe) egin dezakegu kopiatutako webgunearen zehar.

2. BlogBackupr.

Izen esanguratsua tresna honena. web aplikazio bat da, hau da, ez da mahai gainekoa, beraz ez da instalatu behar. Gure blogaren postak egin ahala gordetzen ditu. Gero, nahi izanez gero, kopia exporta daiteke hainbat formato erabiliz (tartean html)

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

webguneak kopiatzeko erramintak

Asteazkena, 2009 Martxoa 11
Kategoria: internet, softwarea

Zer gertatuko litzateke bloga lekututa dugun webgunea behera eroriko balitz? eta itxiko balitz? non geratuko lirateke gure postak?

Blogaren, wikiaren, webgunearen segurtasun kopiak egiteko bi erraminta aurkeztu nahi dizkizuet. Got mirror ? eta BackUpUrl

Oso errazak dira, nahikoa da kopiatu nahi dugun webgunearen URLa (esteka) jartzea eta berehala kopia lortuko dugu eta kopiara atzitzeko helbidea.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (5) erantzun

Gabino Zubeldiaren musikariei buruzko lana

Igandea, 2009 Martxoa 1
Kategoria: Abestiak, gizartea

Gabino Zubeldia Gatañagak, Aralar inguruko hainbat herrietako (Alegia, Amezketa, Ugarte, Abaltzisketa, Bedaio, Orendain, Gaintza eta Zaldibikoak) musikariak erregistartu nahi izan ditu. Instrumentu desberdinak jotzen dituzten musikariak agertzen dira, besteak beste, txistulariak, piano joleak, organistak, kantariak, …

Lehenego honetan Alegiako txistulariei buruz burutu duena erakutsi nahi dizuet.

Bere lanean hainbat audio era sartu du. Hona hemen batzuk:

German intsaustiren Polka

Lukas Guridiren Karmen eguneko kontrapasa

Eta hemen duzue herriko txistularien bideo bat (hau nerea da):



Gabinoren lanaren webgunean
begira dezakezue bere lan osoa. Zorionak Gabino.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft