Intxurpean Alegia eta denboraren makina
Asteartea, 2009 Otsaila 10Herriko kultur batzordea etengabe ideia berriak botatzen ari da. Oraingo honetan, Orhipean Otsagabia gisako jaialdia antolatu nahi da Miatzaren amaieran edo Ekainaren hasierako igande batean.
Jaialdiaren bidez, Alegia orain dela 100 urte nola zen erakutsi nahi da, hau da, denboran 100 urte atzeratuz 1.900. Alegiarren bizimodua zabaldu nahi da.
Jaialdiaren ezaugarriak ikusirik, ahal den pertsona kopuru altuenak parte hartzea komeni da. Horrela antzeman daiteke ikus dezakegun egitarauaren proposamenean:
1.-BANDOA (Egunari hasiera emateko errima eta erritmoarekin)
2.-KALEAN ZEHAR KALEJIRA-KANTU SAIOA ETA LANERA (Txintxarri Abesbatza, herriko musikariak –txistua, atabala, trikitixa, akordeoia, dultzaina, musika eskolako ikasleak… Eta horiekin guztiekin, jaialdian parte hartuko duten hainbat herritar eta nahi duten gainerantzeko guztiak).
3-ORDUKO LANBIDE-EGINKIZUNAK:
-HARIA EGITEN, BOLILLOAK, PUNTUA, GANTXILO, ALPARGATAK…
-SASKIAK, ZUMEZKO AULKIAK KONPONTZEN.
-JABOIA EGITEN, ARROPA GARBITZEN (errekan).
-SEGA ZORROZTEN, BELARRA MOZTEN, META EGITEN.
-TXORROSKILEROA.
-EGURRA LANTZEN (taila…).
-OHEA ASTINTZEN ETA JOSTEN.
-TALOAK EGITEN, ARTOA ETA BABARRUNA ALETZEN…
-PERRATZEN.
-BUZTINEZKO ONTZIAK EGITEN.
-KANDELAK EGITEN.
-UMEAK JOLASEAN: burdinezko uztaiak, soka saltoan, arrantzan…
-TXINTXARRIGILEA.
-IDAZKARI LANAK.
-GOIZEAN ZEHAR ANTZERKI INPROBISAZIOA.
4.EUSKAL EZKONTZA
Ezkonberriak gurdian idiek tiratuta eta kortejoa: arreoa, agintariak, elizgizona (apaiza eta monagiloak), senide eta lagunak, herriko argazkilaria eta herriko musikariak lagunduta. Ezkonberriek ibilbidea egingo lukete goizean zehar lanean aritu direnen bueltan, lagun horiek denak kalejirara batuz.
Herriko plazan ezkonberriei harrera eta bazkaria: ZAHAGIARDOA eta ERROMERIA.
Eta giroa berotzen joateko, hona hemen Orhipean Otsagabia jaialdiko bi bideo:
Kontutan izan, laster batean, horrelako jaialdiak egita alferrikakoa izango dela; berehala izango baidugu denboran bidaiatzeko aukera. Nik bidaia tiketa erosia dut.
zabaldu |
del.icio.us |





