tontokaletik

Olentzero

Larunbata, 2009 Urtarrila 10

Aurten berezia izan da Olentzeroren etorrera., ekitaldi bikainak burutu bai dira herrian berari eta Mari Domingiri ongi etorria emateko.

Goizean, 11:00ak aldera herriko eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak ibili ziren kaleetan zehar kantari. Gogoratzen dut, herrian ikastola eta eskola nazionala zeudenean, ikastalako haurrak, andereño Begoñarekin eta besteekin, ateratzen ginela kantatzera. Eskolakoak ez ziren ateratzen. Gero bi ikastetxeak elkartu ziren, eta ikastolako ohitura eskola berrira pasa zen.


Arratsaldean 17:30ak inguru, ekitaldi berezia eta berria izan genuen herrian. Zorionak eta eskerrak, Olentzero eta Mari Domingiren etorreraren ospakizunetan lanean aritu ziren guztiei; ideiak ematen zituztenei, dantzariei, abesbatzari, kultur batzordeari, udalari, …. Burutu den lana, nire ustetan, txukuna izan da eta ikusgarria. Iazkotik, jauzi ikaragarria eman delakoan nago. Esan baita ere, ezin dela aurtengoa ulertu, aurrekoen lana aipatu gabe. gauzak ez bai dira egun batetik bestera egiten.


Eta gero ilunabarrean, ohiko den bezala Txintxarri Korue atera zen kantari. Auskalo zenbat urte daramaten kantari.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

5 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2009/01/10/olentzero/trackback/

  1. Lan txukune ibusg!!
    Eguarri bezperako erreportai politte!!
    Bela Txintxarrisfera TB online!!

    Comment by Katakumbea — January 10, 2009 @ 5:51 pm

  2. Eleanté!

    Comment by bedaio3000 — January 10, 2009 @ 11:19 pm

  3. Paparazzi!!!!

    Ta Mari Domingi… noiztik existitzen dek? Ze jatorri zekek??

    Comment by Johan — January 11, 2009 @ 1:35 am

  4. Oso ondo Iñigo! Banekien zerbait txukuna egingo zenuela. Primeran.

    Comment by eider — January 11, 2009 @ 11:48 am

  5. Eleantea Iñigo. Bai hoixe.

    Comment by Olatz — January 19, 2009 @ 3:43 pm

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft