Mendiko ibilbideak geolokalizatzen
Asteartea, 2008 Urria 28Paraje ederrak zeharkatu genituen igandean eguraldiak lagun; bai horixe. Eta, egindako ibilbidea zergatik ez gorde beste edonorentzat ? Edo, zergatik ez erabili beste batzuk egindako ibilbidea?
Bada webgune bat, wikiloc izenekoa, erabiltzaileok bertan ibilbideak (oinez, bizikletaz, zaldiz, 4x4 erabiliz,eskalatzekoak,…) gorde eta partekatzeko aukera duguna. Bertan hainbat ibilbide aurki ditzakegu; gainera ibilbide hauek gure blog, wiki, webgunetan enbotatzeko aukera ematen digu, euskaltube edo youtubeko bideoen antzera edota bubbleshareko aragzki bildumen antzera.
wikiloc-eko ibilbide baten kodea enbotatuz gero horrela geratzen da:
Gainera, ibilbidearen hasieran edo amaieran klikatuz gero, beraren hainbat datu ematen dizkigu (erliebea, distantzia, luzera, altitudea, …)

Non gorde behar ditugun ibilbideak badakigu, wikiloc-en. Baina, ibilbide hauek sortzeko zer egin behar dugun ba al dakigu?
Wikiloc-era, formatu desberdinetan gordeta dauden ibilbideak igo daitezke:
GPX 1.0 (.gpx)
GPX 1.1 (.gpx)
CompeGPS (.trk, .wpt)
OziExplorer (.plt .wpt)
Garmin Training Center (.crs, .tcx)
Garmin Mapsource (.gdb, .mps)
Magellan Mapsend (.trk, .wpt)
FAI/IGC Flight Recorder Data Format (.igc)
Geocaching (.loc)
Google Earth (.kml, .kmz)
GPS TrackMaker (.gtm)
PCX5 (.pcx)
Geogrid Viewer tracklogs (.log)
Goazen beltzez dagoenarekin hau da KML eta KMZ fitxategiekin. Nola sortu ibilbide bat, eta KML edo KMZ fitxategi gisa gorde?
Hasteko esan beharra dago, KML fitxatgi batek, google earth-en ikusi ahal izateko informazio geografikoa duela. KMZ, KML konprimitu bat besterik ez da.
KML fitxategi bat sortzeko, google earth bera erabil dezakegu. Interneten badira hainbat eskuliburu lan hau egiteko pausuak azaltzen dizkigutenak.
Behin, google earth-ekin KML fitxategia sortuz gero, wikiloc-en lekutu eta kitto. Egin ezazu froga AHTren ibilbidea azaltzen duen KML fitxatgia jeisten eta google earth-en ikusten.
Kontuan izan:
- nahi izanez gero wikiloc-en gordeta eta partekatuta dauden ibilbideak, google earth-en ikus daitezkeela; panoramioko argazkien antzera eta youtubeko bideon antzera (bideoak ere geolokaliza daitezkeelako). Horretarako google earth-eko ezker zutabeko “capas” atalean “gallery” sailean aukeratu bistaratu nahi diren objektuak (ibilbideak, argazkiak, bideoak,…)
- KML fitxatgei bat GPS batera ere pasa daiteke. Ikusi eskuliburua.
Bikaina litzateke, Alegiako Mendi Asanbladak blog bat izatea eta bertan egiten dituen ibilbideak, argazkiak eta bideoak zintzilikatuko balira. Bitartean, hemen igandeko ibilbidean ateratako argazki batzuk. Mila esker argazkiengatik Ibon.
BubbleShare: Share photos - Craft Ideas
zabaldu |
del.icio.us |






Post bikañe, daoneko lana pillatzen ai zayak.
Ta ea mendi asanbladakoak animatzen dien.
Comment by bedaio3000 — October 28, 2008 @ 11:32 pm
apa iñigo, por kuriosidad, ozi artxiboak (GPSnak) KML bihurtzeik ba altzerek. Hau da prozesua inbertituz, GPS-n markatutako ibilbide bat, Google earthera pasatzea bazeok?
eskerrikasko
Comment by bedaio3000 — October 30, 2008 @ 12:13 am