Alegiako azoka
Ostirala, 2008 Urria 24Sagardoa egiten ikasteko aukera bikaina izan genuen, joan den igandean, Alegian burutu zen barazki azokan. Santos Irazustabarrena izan genuen maisu. Sagar desberdinen erakusketa egon zen eta horiek erabiliz sagardo mostoa dastatzeko aukera izan genuen. Esan baita ere, Beraxubiko sagardoa dastatzeko aukera izan genuela Pello anfitrioaren eskutik, Ugarteko amorrainen edalontzaika erbiliz.
Eta txintxarriMEDIAn oraindik argazkirik agertu ez denik, hona hemen bertan gertatutakoaren bideoa.
Aipatzekoa
Romanen azenarioek izan zuten arrakasta, mezetatik zetozen etxeko-andreen artean
Gotzeneko hegatzien ikusgarritasuna eta bertako barazkien kalitatea (nire estomagoaren arabera)
Iturrioztarren eztiaren gozotasuna eta Margaritak egindako erroskilen zapore gozoa
kontxanetik jetxitako Keparen zaldi-behor eta pottoken urteroko presentzia
DBHkoen pintxo eta baxordien lekukotasuna
Errotako Ziortza eta Hektorren sinpatia eta piku eskaintza irekia
Aldaba Zaharreko Etxetxuriko ahizpen gazten berrikuntza
Etxeberriatarren profesionaltasuna
Laxatarren olioarekin igurtzitako ogia
Eta argi izan Pedro Garialde eta Juakina Telleria dagoeneko Youtuben zaudetala eat Argentinako lehengusuek zuek eta familiako gehiago ikusteko aukera dutela. Bai Juakina, hala da.
zabaldu |
del.icio.us |





