Dr. jekill & Mr. Hyde
Asteartea, 2008 Urria 21Jeltzaleek eta beraien akolitoak (garai batean herriko mutil koskor asko izaten omen ziren xoxa batzuren truke noizbait apaizaren akolito),hitza hitz kanpainaren berri ematen aritu ziren larunbat goiz partean Tolosan.
Bertan egon ziren Irazabalbeitia eta beste batzuk, beraien parrokiari kontsulta famatuaren berri ematen. Edade batetik aurrerako emakumeez osatutatuko parrokia, nik ikusitakoa behintzat; galaiaren sexapilarekin (nik aurkitzen ez diodana por tzierto) liluratuta ziruditenak. Mahai inguruan irrifarreak, musuak, besarkadak, … giroa gozoa zen, gozoegia aukeran.
Tamainako “matxinadaren” aurrean, espainiar militarrak kokilduta zeudenaren berri ematen zuenarik ere ba omen zen Tolosan.
Baina arratsaldea iritsi zenean isileko edabearen erruz (LSDa ote?), izaeraren bitan banatze psikopatologia dela eta, Trianguloan benetako hortzak erakutsi zituzten. Goizeko giro gozoa, izugarrian bihurtuz. Transformazioaren miragarritasuna Dr. Jekill.
zabaldu |
del.icio.us |





