II barazki azoka
Osteguna, 2008 Urria 16Igande honetan, urriaren 19an, Alegian II barazki eta animalia azoka burutuko da. Gogoan izango duzue, pasa den urtean azaroan egin zela eta bialdiko hotza egiten zuela goizean. Eskerrak Aralar institutuko ikasleen txorixo eta baxoerdiek ggiroa berotzen zuten.
Aurten plazako obrak direla eta bulebarrean izango da azoka. Ez da leku txarra kontuan izanda iganden da hego haizea izango dela egun eguzkitsuan. Goizalde on bat pasatzeko aukera ederra.
Ez dira faltako bertan ez pikurik, ez mixpirerik, ez kalabazarik, ez ospinetako piparrik, ez porrurik, ez sagarrik, ez sagardorik, ez intxaurrik, ez eztirik, eta abar luze bat.
Eta zaldiak, behorrak, pottokak eta animalia gehiago ere ikusgai izango dira herritarrak osatutako azokan.
Giroa berotzen hasteko, eta noizbait mondeju azoka bat izango dugunaren esperantzarekin, iazko irudiak hemen dituzue:
zabaldu |
del.icio.us |





