tontokaletik

Frantziara? Bai zera!

Asteartea, 2008 Urria 7
Kategoria: berriak

Odolkiak eta apaizak egiten diren bezalakoak izaten ome dira; bai horixe. Horrela zioen nire aitak behintzat. Gauza bera esan daiteke haurrei buruz; haurrak egiten diren bezalakoak izan ohi direla.

Atzo, nire alabak etxera etorri ziren esanez 4. mailako ikasleek, deklamazio lehiaketa bat irabazi ostean, bertan irabazitako saria disfrutatatzera zihoazela; saria 4 egunetako irteera bat zela eta ikasleek Frantziara ere bazihoazela.

Hara non nire harridura, Frantzia esaterakoan, Euskal Herriko iparraldetaz ari zirela konturatzean. Nire harridura haserrea bihurtu zen. Ez nuen ulertzen nolatan zen posible eskola batetik horrelako terminologia erabiliz, etor zitezkeen haurrak. Terminologia ez-neutroa, inondik inora begiratuta. Espainiarzaleen artean nagusi den terminologia. Terminologia bera erabiliz, hura Frantzia bada, hau Espainia da eta bide batez gu espainolak.

Euskal curriculumean Euskal Herritaz mintzatzen da. Ahaztu gabe termino hau erabiltzeagatik espainiar estatuak helegitea jartzeko asmoa azaldu duela.

Ez dakit, nolatan eskolako maisu-maistra batek, estatu espainiarrean nagusi den terminologia hain arinki erabil dezakeen, edo berak erabili ezean nolatan ez duen beraren ikasleena argitzen edo ñabartzen, horretarako kriterio geografiko, kultural, historiko eta politikoak erabiliz.

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta zuberoa Euskal herriko iparraldean kokatzen dira. Begira bestela Euskal herriari buruzko hainbat definizio:

-ingleseko wikipedian
-gaztelerako wikipedian
-frantsezezko wikipedian
-Eusko ikaskuntza
-Britannica Encyclopaedia

Ez dut eskatzen, Iralndako iparraldea eta ipar-Irlanda gisako terminoen arteko desberdintasun fina (edo ez hain fina)bereiztea. Ez horixe. Baina bai eskola Euskal Eskola Publikoa izatea, eta ez eskola publikoa soilik. Euskal Eskola Publikoa ez bait da soilik euskaraz jarduten duen eskola.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

6 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2008/10/07/frantziara-bai-zera/trackback/

  1. Bizkaia eta Gipuzkoa ez ote daude Lapurdikin batea Euskal Herriko iparralden? Eta Zuberoa eta Nafarroa Beherea bai? Muga kontutan hartuta bai… baina ez geografikoki. Ez litzake txarra lurralde bakoitzari bere izenez deitzea (bide batez, euskaldunok izen bakoitza zein lurraldei dagokion ikasiz, oaindik badau ta zuberoa nun kokatu oso ondo eztakinik), edo EHko ekialdera, hegoaldera, mendebaldera… bidaiatzen hastea.

    Comment by ni neoni — October 15, 2008 @ 2:39 pm

  2. Hi ttikie, hik zer nahi duk Espainiari men egiten dieten horiek euskal eskola egitea? Ez gintuan atzo jaio…
    Motzean esango diat: Frantziara joango dittuk Alegiko eskola nazionaleko ikasleak. Publikoa denik ez diat ordea ukatuko.

    Comment by apostata ziztazalea — October 22, 2008 @ 3:30 pm

  3. apostata ziztazale mattea, Alegiko eskola, nazionala dek bai hoixe, EHkoa bai dek. Arrazoi dek esaten dekenen espainiari men iten dioten hoikin ezin dekela ezer espero. Por tzierto Alegitarron bozetatik ez ditut hoietako asko aukeratuak izan gu gobernatuk izateko. Beraien bozken jatorria aurkitzeko goraxeo (geografikoki) bilatu beharra zeudek.

    Gainera, eskola bertako komunitatek, iteik eskola bat euskal eskola publikoa eo nahiago badek eskola publiko nazionala. Denon lana dek, batzun klitxeak eta hizkerak aldatzea. garbi zeokena behintzat, pribatuekin aldenduz, ez dekela ez elistista eta ezta era pedigri zalea. Amen, zu hor ta ni hemen.

    Comment by Administrator — October 22, 2008 @ 6:53 pm

  4. pitxin, komunitateaz ari haizen honetan, jakin nahiko nikek komunitate horretako langileak nork jartzen dituen, eta nola erabakitzen den bertan landu beharreko curriculuma, eta zein aukera dauzkagun horrelako kontuak euskal herriaren ikuspuntutik lantzeko eta… azken finean, kirtena zeinen eskuetan dagoen. Bazeukak bere garrantzia. Eta horren garrantziaz ohartzeko, gure historiako hainbat adibiderekin ilustratuko haut, politte:
    .- AEK izorratzeko HABE sortu zuten, eta orain hori dagoenez, bestea soberan al dago? zein da publikoa eta nazionala?
    .- Kontseiluak euskaraz dihardutenei ematen dien ziurtagiriaren parekoa inposatu nahi dute gure erakunde publikoak, beraz, kontseiluarena elitista izatera pasa al da?
    .- Joxemi Zumalabe bezalako erakundetan lan egiteagatik, pedigridun horiek kartzelaratu egin behar al dira? Izan ere, herri ekimena instituzioetan gauzatu behar baita!

    jarraitu beharra al zeukat?

    irakurgai zoragarri bat ageri duk gaurko berrian (urriaren 24), 4. orrian Elias Mendinuetak idatzia, Bide guztiek ez daramate erromara izenburupean.

    ondo segi, potxolo, portzierto, klitxeen aldaketa norberarengandik hasi beharra ziok (beno, nik etzekat horrelakorik…)

    Comment by apostata ziztazalea — October 24, 2008 @ 8:09 am

  5. apostata ziztazale mattea, apostata izateko hau sermoia bota dekena. Sermoiak, autokonbentzitzeko onak omen dituk, ariketa bikaine in dek.

    Kirtenataz ai haiz; arrazoi dek berriz’e. Nork aukeratzen dizkik kirtena eskutan daukean hoiek? Alegiari ez beidatu. Ez bai dira gure hain gustokoak. Bai ordea beste herri batzuetakoa, hainbat batzoki degoen herritakoa. Aipatu behar ote diat herriren bat????

    eta berriz’e hire hausnarketak zuzenak dituk. hi bai azkarra. klitxeak, bakoitzek berek aldatu behar dizkik. Honekin lotuta, zer esan nahi huen “Frantziara joango dittuk Alegiko eskola nazionaleko ikasleak” esaldin daun “nazional” hitz horrekin??? Hih dioken bezela, ez gitxoan atzo jaio. ez hoixe.

    Amen. Amabirjinaren birjintasunak borra ditzala nire esaldietatik, horrenbesteko beroa pizten duten, “elitista” eta “pedigri” hitzak.

    Comment by Administrator — October 24, 2008 @ 7:19 pm

  6. aia, ai, ai… nik ere nire klitxeak garbitu beharra zeuzkat: nazional hitza nire klitxeetako bat dela iruitze zaiak. ejem.

    Beno, baina, batzoki eta elkartoki guztien zentroa non dagoen danok dakigun arren, herri hortako soziedade onena zein den ere bazekiagu, ez?

    Beno, laster tokatzen duk beste bazkariren bat egitea, baina bitartean, saiatu hadi birjina hitza ama hitzaren ondotik aldentzen… Ez baita posible ama eta birjina izatea, ez bada in vitro edo horrelako metodo baten bidez egiten. Eta duela hainbat urte adarren metodoa bakarrik erabiltzen zuten… Joxe beti adarrana jotzen!

    Comment by apostata ziztazalea — October 28, 2008 @ 9:38 pm

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft