tontokaletik

Frantziara? Bai zera!

Asteartea, 2008 Urria 7
Kategoria: berriak

Odolkiak eta apaizak egiten diren bezalakoak izaten ome dira; bai horixe. Horrela zioen nire aitak behintzat. Gauza bera esan daiteke haurrei buruz; haurrak egiten diren bezalakoak izan ohi direla.

Atzo, nire alabak etxera etorri ziren esanez 4. mailako ikasleek, deklamazio lehiaketa bat irabazi ostean, bertan irabazitako saria disfrutatatzera zihoazela; saria 4 egunetako irteera bat zela eta ikasleek Frantziara ere bazihoazela.

Hara non nire harridura, Frantzia esaterakoan, Euskal Herriko iparraldetaz ari zirela konturatzean. Nire harridura haserrea bihurtu zen. Ez nuen ulertzen nolatan zen posible eskola batetik horrelako terminologia erabiliz, etor zitezkeen haurrak. Terminologia ez-neutroa, inondik inora begiratuta. Espainiarzaleen artean nagusi den terminologia. Terminologia bera erabiliz, hura Frantzia bada, hau Espainia da eta bide batez gu espainolak.

Euskal curriculumean Euskal Herritaz mintzatzen da. Ahaztu gabe termino hau erabiltzeagatik espainiar estatuak helegitea jartzeko asmoa azaldu duela.

Ez dakit, nolatan eskolako maisu-maistra batek, estatu espainiarrean nagusi den terminologia hain arinki erabil dezakeen, edo berak erabili ezean nolatan ez duen beraren ikasleena argitzen edo ñabartzen, horretarako kriterio geografiko, kultural, historiko eta politikoak erabiliz.

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta zuberoa Euskal herriko iparraldean kokatzen dira. Begira bestela Euskal herriari buruzko hainbat definizio:

-ingleseko wikipedian
-gaztelerako wikipedian
-frantsezezko wikipedian
-Eusko ikaskuntza
-Britannica Encyclopaedia

Ez dut eskatzen, Iralndako iparraldea eta ipar-Irlanda gisako terminoen arteko desberdintasun fina (edo ez hain fina)bereiztea. Ez horixe. Baina bai eskola Euskal Eskola Publikoa izatea, eta ez eskola publikoa soilik. Euskal Eskola Publikoa ez bait da soilik euskaraz jarduten duen eskola.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (6) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft