Txintxarrisferako II. mondeju afaria
Asteazkena, 2008 Urria 1
Urte bete pasatzera doa txintxarrisferako I. mondju afaria Ugarten burutu genuenetik. Ajea ere pasatzeko nahiko asti izan dugu.
Orduz gero hainbat mugarri izan ditugu txintxarrisferan:
- 2007ko azaroan txintxarri irratiaren bloga estrenatu genuen
- 2008ko urtarrilean Ugartetik eta Txintxarri Koruko blogak sortu ziren
- 2008ko otsailean gure wiki-txintxarria blogarioi begira ez ezik, herritar orori zuzendua izan zen auzolan digitalen bidez. Aldaketa nabarmena, erabiltzaile guztiok har dezakegu parte wikian.
- 2008ko apirilean txintxarriMEDIA sare soziala sortu zen. Une honetan, ordu arteko blogari-irakurle-erantzule profilak gainditu eta eduki multimedia (argazkiak, bideoak) sortzaileak agertzen hasi ziren. 40 inguru erabiltzailek hartzen dugu parte gure sarean.
- 2008ko maiatzean lehen Blogs&beers-a (B&B) burutu genuen. Eta hainbat etxeko lan planteatu ziren.
Ez dira gutxi ez eta nola nahikoak.
Azaroaren 14an, ostiralen, Ugarten txintxarrisferako II. mondeju afaria egingo dugu. Beraz badakizu izena eman (RSVP atalean). Ez da zaila menua zein izango den jakitea: mondeju zopak, mondejuk, ardi gixadue, gazta eta ardoa. Ardikie! Afarira joan aurretik Blogs&Beers-eko etxeko lanen errepasoa egitea ezinbestekoa da.
Oharra: ez ahaztu aste buru honetan Ugarteko festak direla.
zabaldu |
del.icio.us |





