tontokaletik

On egin! elkarte gastronomikoen kudeaketarako aplikazio librea

Asteartea, 2008 Iraila 23
Kategoria: berriak, softwarea

Badira Euskal herrian zehar hainbat elkarte gastronomiko. Azken urte hauetan, kontuak egiteko garai batean erabiltzen ziren paperak alde batera utzi eta hainbat bazkide ikus daitezke ukipen-pantailen bidez kontuak egiten.

Joseba Makazagaren (ziztazale) web orrialdean elkarte gastronomikoetako bazkideek beraien kontuak egin ahal izateko aplikazio libre eta doakoa lortu daiteke. Oraingoz Linuxerako dago prest. Bertan aurkitu dezakezue aplikazioaren demo gisa screencast bat.

Ai joxe joxe hi beti jaten pentsatzen! Earrak zeudeken mondejuk, e?

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

3 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2008/09/23/on-egin-elkarte-gastronomikoen-kudeaketarako-aplikazio-librea/trackback/

  1. kaxuela horrek ere ez zeukak itxura txarrik…
    portzierto, zuen soziedadean dagoen aplikazioa zenbatean erosi zenuten?

    Comment by apostata ziztazalea — October 22, 2008 @ 3:33 pm

  2. unibertsitateko jendea pitokeritan ibili deken bitartean, euskal herriko elkartek aplikazioa erosi in behar izan die. Eskerrak, beandu baino hankak lurreatzen ai deken unibertsitateko jet-a. :-P

    Comment by Administrator — October 22, 2008 @ 6:48 pm

  3. hain beandu re ezta! (Hoixe esaten nitxion gure etxeko Juanitari goizaldean goiz etxera itzulitakoan…)
    Portzierto, mondejuk munduko onenak Alegin iteituzue. Eta gai horri helduz, hurrena berriz noiz? Izan ere nire probeedoreari (ganbeluari) bihotzekuak eman tziok eta negozioa, tarte baterako bada ere, itxi egin dik, eta monua zeukat.

    Comment by apostata ziztazalea — October 24, 2008 @ 9:00 am

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft