tontokaletik

Hey boy

Astelehena, 2008 Iraila 29
Kategoria: Abestiak, Bideoak

Musikalegik Nahiaren bidez erakutsi digu euskal musika ez dela hain jainkojalea. Kitzikagarria da ohean izerditan blai egotearekin amestea, bai noski Nahia.

Gose taldeak, ohiko trikitixa musika elektronikoarekin nahasten du; noizik eta behin kitar zorrotzak ere entzun daitezke. Bideo honetan efektu multimedia txukunak ikus daitezke. Hau bai banguardia probokatzailea. Euskal trinityaren aurrean gaude Neo-kideok.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

On egin! elkarte gastronomikoen kudeaketarako aplikazio librea

Asteartea, 2008 Iraila 23
Kategoria: berriak, softwarea

Badira Euskal herrian zehar hainbat elkarte gastronomiko. Azken urte hauetan, kontuak egiteko garai batean erabiltzen ziren paperak alde batera utzi eta hainbat bazkide ikus daitezke ukipen-pantailen bidez kontuak egiten.

Joseba Makazagaren (ziztazale) web orrialdean elkarte gastronomikoetako bazkideek beraien kontuak egin ahal izateko aplikazio libre eta doakoa lortu daiteke. Oraingoz Linuxerako dago prest. Bertan aurkitu dezakezue aplikazioaren demo gisa screencast bat.

Ai joxe joxe hi beti jaten pentsatzen! Earrak zeudeken mondejuk, e?

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (3) erantzun

Bakaiku - Lizarragara mendi irteera

Igandea, 2008 Iraila 21
Kategoria: mendia

Alegiako mendi asanbladak aurtengo 6. mendi irteera antolatu du, datorren iganderako, irailaren 28rako. Goizeko 8:30etan aterako da autobusa (pertsona kopuruaren arabera) Alegiatik, eta buelta bazkaltzerako egingo da.

Ibilbidea:

Bakaiku (515 m.) - Iruaitzeta (1012 m.) – Baitza(1.182 m.)– San Adrian (1.113 m.) – Lizarragako Tunela (1.067 m.)

Oharra: onttoentzako saskia eramatea derrigorrezkoa omen da.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Sardiña bakalau

Asteartea, 2008 Iraila 16
Kategoria: Bideoak, berriak, festak

Amaitu berri dira kalebeheko jaiak. Ez da ez, denbora askorik pasatzen festa hauek antolatzen. Aurten programarik ere ez da egon. Baina Alegiarrok badakigu, nahiz eta programarik ez izan, gutxi gora behera zer aurki daitekeen eta zein egunetan. Aurtengo hutsune nabarmenena, iaz ere gauza bera gertatu zelakoan nago, zinta karrerarena izan da. Kalebeheko festetako klasiko hau, azken “bi” urtetan soilik herriko festetan egin da. Bueltatuko ote da berriro bere sorlekura?

Ohikoa bihurtzen ari dena igandeko dantzari saio ostean egiten den sardin eta txakolin festa da. Giro bikaina izaten da eta hainbat txakolinzale eta sardinzale bertara hurbiltzen gara. Hemen duzue bideoa, festa oroitzeko. Nabarmentzekoa Beñat Etxetxuriren estiloa txakolina ateratzen.

Ez dakit sardinak Perikitorenak ziren ala ez, baian bereak izaten bukatu zutela argi dago. Ni neronek ere makina eraman nituen txakolinetan igari nere sabelean.


Susmoa dut txintxarrisferaren ateko aldaba astintzen ez ote ari den norbait eta blog berri baten sorkunde hausnartu baten aurrean ez ote gauden.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (5) erantzun

kalebeheko krosa

Larunbata, 2008 Iraila 13
Kategoria: Abestiak

Gaur burutu da kalebeheko festetan ohikoa den krosa. 12:30tan hasi dira ttikienak korrika. Gero 6 urtetik 12 urte bitartekoak izan dira korri egin dutenak. Eta azkenik haundiak atera dira. Eguraldi kaxkarra izan dugu korrikalariak ikusteko, ez bai du atertu.

Datorren urtean krosa betikoa ibilbidetik igaroko omen da, obrak bukatuak izango direlako eta gainera denborak neurtuko omen dira.

Hemendik zorionak Roman eta Peperi antolaketa lanagatik (zenbat urte Roman kontu honekin?) eta zorion goxoenak nire etxeko katajineta ederri izan duten parte hartze bikainagatik.

Gaurkoaren laburpen gisa hemen duzue bideo politt hau. Zuek esan beharko duzue bideoa gustatzen zaizuen ala ez eta ez nik. ;-)


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (5) erantzun

Kalebeheko festak

Osteguna, 2008 Iraila 11
Kategoria: berriak, festak

Asteburu honetan izango dira, irailaren 12tik 14ra, kalebeheko festak. Ostiralean festei hasiera emateko zahagiardoa eta ondoren trikitixa izango dira. Larunbatean 11:30ak inguruan ohiko krosa burutuko da eta nola ez zahagiardoa eta trikitixa. Eta azkenik azken urteetan ohitura bihurtzen ari den sardin erreen jatea eta txakolin dastaketa izango dira igandean, ekitaldi honen aurretik herriko dantzariak arituko dira. Ostean bazkaria eta eguna ezin amaitu zahagiardorik gabe.

Tortilla patata lehiaketa, zinta karrera eta bertso saioa ere ohiko ekitaldiak izaten dira kalebeheko festetan. Ohitura izaten da ere ozpinetako piperrak jatea. Bai ozpinetako piperrak eta ez ibarrako piperrak eta antzeko deitura “arrarorik”.

PD: ez haiz makala iñigo, programarik irakurri gabe honen berri emateko. Ea zenbat ekitaldi asmatzen dituken. :-)

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (5) erantzun

Amona Anttonik 100 urte

Igandea, 2008 Iraila 7
Kategoria: berriak

Gaur 2008ko irailaren 8an, gure amonak, amona Anttonik, atten amak, 100 urte bete ditu. Erraz esaten da 100 (ez dago trukorik zenbakia hamartarrez dago eta ez bitarrez, azken kodeketa honen arabera 4 urte bai lituzke). 1908an jaio zen, bere kintakoak Simone de Beauvoir, Jorge Oteiza, Bette Davis, Salvador Allende,… dira.

8 urte besterik ez zaizkio falta XX. mende osoko testigantza izateko; baina horren ordez XXI. mendeko 8 ere bereganatu ditu.

100 urtetan hainbat pasadizo gertatu dira, besteak beste espazioaren konkista, elektronikaren sortzea, antibiotiko, antisorgailu, klonazio eta abarren sorrera, arma nuklearren sorrera, erlatibitatearen teoriaren formulazioa, Mexikoko, Errusiako eta Kubako iraultzak, munduko bi gerrateak, armeniarren genozidioa, espainiako gerra zibila, holokaustoa, gerra hotza, faszismoa (Italia) eta nazismoaren (Alemania) sorrera, Titanicaren hondoratzea, Concorderen istripua, …..

Interesgarria suertatzen zait, gerra zibilari buruz kontatzen dituenak, oroimena frexkoa eta burua oso argi bai dauka. Bere generen bar heredatu ote dut.

Argazkia: milizianoak Alegian (1.936, abuztua baino lehen) Kontuan izan 1.936ko Abuztuaren 7an sartu zirela eta okupatu zutela frankistek Alegia.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Garai bateko irakaskuntza

Osteguna, 2008 Iraila 4
Kategoria: Bideoak, berriak

Egun batzuk barru 2008.2009 ikasturte berria hasiko da. Gaur egun hainbat gai hitzetik hortzera erabiltzen dira hezkuntzan: IKTen erabilpena, gela irekia, elearning-a, elkarlana, ikaslearen autonomua eta iniziatiba, …

Baina beti ez da horrela izan, entzun bestela Joxe Gastesik garai bateko irakaskuntzari buruz dioena: neskak gela batean eta mutilak bestean, irakaskuntza erabat erdaraz (alor honetan oraindik badugu hainbat lan egiteko Euskal Herrian), LLCSE (La Letra Con Sangre Entra) metodologia didaktikoa, …

Interesgarria baita ere Franconiri buruz egiten den aipamena, Alegia eta Altzoko nesken eskola gisara. Penagarria da, gaur egun, Franconi hutsik ikustea eta alde bakar bateko interes partikularren menpe egotea. Bertako patronoek, batik bat, agintari zibilek zerbait egin beharko lukete egoera hori konpontzeko.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft