Bonba japonesak
Ostirala, 2008 Uztaila 18Alegian baditugu hainbat ohitura, gauza herria identifikatzen dutenak, besteak beste zahagiardoa, mondejuak, txintxarria, … ba, bada inon ikusi ez dudan beste ohitura bat , bonba japonesarena.
Gauza zera da, plaza erdian Lukaxek (usadioak “festetako udal langile” bihurtu duenak) bere bonba jaurtigailua ezartzen duela. Bertara pote bat sartzen du suziri batekin. Potearen barnean hainbat gauza daude, yoyoak (bi zatitan bukatzen dutenak), polbora usaina duten 70. hamarkadako bakero eta indioak, eta mila koloretako mikrogoxoki borobilez beteriko plastikozko biberoiak, ordulariak, txupeteak, eta abar.
Beraz, plaza erdian Lukax bere bonba jaurtigailuarekin dagoelarik, bertara bonba, hau da, sorpresaz beteriko potea, sartzen du eta suziriaren metxari su ematen dio. Eta katapum-pim-pam ZOOOOOMB, badoa gure bonba zerurantz. Eta altura jakin batera iristen denean bonba lehertu eta sorpresatxoak plazara erortzen dira. Orduan haur guztiak, eta heldu batzuk ere bai, korrika hasten dira bertako polbora usainez beteriko oparitxoak jasotzeko.
Kontu handia izan behar da bonba berak gaztan ez jotzeko. Kontuan izaten du Lukaxek ere, haizearen norabidea; gehienetan oparitxoak etxeetako teilatuetan bukazten bai dute. Beraz haizearen arabera bonba jaurtigailua plaza erditik alboetara mugitzen aritzen da.
Kuriosoa benetan. Ikusi.
zabaldu |
del.icio.us |






Nik Zurukuaiñen (Nafarroa) ikusi nizkian, ta flipatu in nin, ez nizkian sekula Alegitik kanpo ikusi ta. Lizarran ere botatzen dituztela ere aittu diat.
Antza denez Pirotecnia Zaragozanak egiten dizkik.
Comment by txarli — July 18, 2008 @ 9:58 am
Nik galdera bat zekeat: bonba japonesak legalak ote die??
Comment by iker — July 21, 2008 @ 4:55 pm