Mendi Asanbladaren irteera: Picos de Europa
Osteguna, 2008 Ekaina 12
Alegiako Mendi Asanbladak Uda honetako irteera prestatu du Uztailaren 5 eta 6rako. Helmuga Picos De Europa izango da.
Uztailaren 5ean.
- Goizeko 6:00etan atera (puntu-puntuan)
– Sotres-Invernales de Cabao (1.100 m.) [10:00etan)
- Collado de Pandébano (1.224 m.)
- Terenosa [Aterpea] (1.500 m.)
- Picu Urriellu [Aterpea] (2.100 m.)
- Bulnes – Poncebos
– Fuente De (Autobusez)
- Bertako aterpean afaldu eta lo (20 plaza; besteak kanpin dendetan).
Uztailak 6.
- Aterpean gozaldu
–Mirador - Telesferiko (1.800 m.)
- La Vueltona (2.100 m.)
- Horcados Rojos (2.200 m.)
- La Canalona (2.400 m.)
- Peña Vieja (2.613 m.)
– Potesen bazkaldu eta etxeruntz.
PREZIOA aterpetakoa eta garraioa: Helduak: 60 € - Haurrak: 30 €
Etxeberria eta Izkina tabernetan eta Intxurre Elkartean eman daiteke izena.
Ikusten duzuen bezala ez da plan txarra. Eta giroa berotzen joateko to/no bideo politt hau, Txindokin ateratakoa da, ea asmazten duzuen ni nor naizen (jejeje).
zabaldu |
del.icio.us |



Aupa guru noizko mendi asanbladaren bloga?
Bloga, bloga, mariñela…
Paraje ederrak ikusteko aukera politte.
Pd. Bazekiat, hi, bideoa grabatu zuena haiz!
Comment by neokide bat — June 12, 2008 @ 11:38 pm