Alegiako blogs&beers-a
Igandea, 2008 Ekaina 1Atzo bildu ginen txintxarrisferako lehen blogs&beers-a egiteko. Arratsaldeko 20:00tan Etxeberrianen genuen hitz ordua. Han azaldu ginen bedaio3000, juanjoI, eiam, katuzarra, musikalegi eta ibusg. Arruenea afaltzea joan aurretik blogak eta garagardoak (b&b) izan genituen bat hizpide eta bestea laguntzaile (orden horretan). Arruenen afaldu, beti bezain ondo, eta gero herriko tabernetan jarraitu genuen gure hizpide eta laguntzaileekin.
Giro ederra izan genuen (ez eguraldia) gure artean eta hainbat gai interesgarritaz hitz egin genituen.
Hona hemen, nire memoria lagun, oraintxe bertan egin dezakedan laburpentxo bat:
1. Txintxarrisferari buruz hausnarketa egin beharra ikusi genuen. Gauza bera ulertzen dugu denok wikitaz ari garenean? Zertarako nahi dugu txintxarriMEDIA? … hainbat galdera irten ziren. Ondorioz txintxarrisferako wikikoforoa erabiltzea pentsatu genuen txintxarrisferaren semantikataz hitz egiteko eta agian gerora begira bilera presentzial bat egitea txintxarriMEDIAko erabiltzaileok foroko gaietaz hausnartzeko. Beraz badakizue, forora joan eta galderak, hausnarketak, pentsamenduak… idatzi.
2. Google earth-en Alegiako eta inguruko argazkiak jartzeko auzolan digitala martxan jartzea. Beraz badakizue, panoramio orrialdean kontu bat ireki eta argazkiak jartzen joan.
3. Tailerrak egietaren beharra: bideo edizioa, …
4. Interneta eta txintxarrisfera plazara eramatea. Plazara esandakoan herriko plazataz aritu ginen. Horretarako egun berezi bat antolatuz.
5. Musikaren historiari errepaso sakona eman genion, katuzarrak eta musikalegik zenbat dakiten, ufffff!
6. Gurea bezalako herri ttikietan dauden ekimenei begiratzea eta beraiteaz ikastea, aipatu genituenak Amezketa eta Larrabetzu izan ziren.
BubbleShare: Share photos - Find great Clip Art Images.
Auskalo zenbat gauza ahaztu zaizkidan. Lagundu “akta” ostazen please.
zabaldu |
del.icio.us |



Ta ez aztu Sunny Delight-ena, ta deskonferentzina, ta deselkarrizketana…
Esandakon erdie ite baldin badeu eztek gutxi
Comment by katuzarra — June 1, 2008 @ 12:32 pm
Sunny Delight delako hori ajentzako hobena!
Esandakon erdie iten e nahiko lan izango yu, animo txikitos!
Comment by bedaio3000 — June 1, 2008 @ 1:59 pm
ona izan tzan. bai hoixe.
Comment by silber — June 1, 2008 @ 5:59 pm
Larrabetzun asteburu honetan ospatuko dugu larrabetzu 2.0
Bi urte dira herria sarean ekimenagaz hasi ginela, eta momentuz pozik.
#basquecamp deialdia egin dugu, eta herrietako ekimen ezberdinak arreta handiz jarraitu gura ditugu. Zuek be, gonbidatuta.
www.barcamp.org/basquecamp gunean informazio gehiago.
Goizean hain zuzen be, mendi ibilaldia antolatu dogu, gps, kamera digital eta abarrekin, gure herria sarean ondo geolokalizatzeko asmoagaz.
jarraituko dogu harremanetan, eta zorionak!
Comment by larrabetzu 2.0 — June 2, 2008 @ 12:50 pm
mila esker larrabetzuarrok. Bageneuen barcamp-aren berri. Hortik atera zen deskonferentziaren gaia eta honen deribazio (edo agian degenerazio esan behar genuke) gisa deselkarrizketataz hitz egiten bukatu genuen.
Zuei ere zorionak Larrabetzun egiten ari zaretenaz. Ez zarete geledirik egotekoak. Animo!
Comment by Administrator — June 2, 2008 @ 2:18 pm