tontokaletik

Mendi Asanbladaren irteera: Picos de Europa

Osteguna, 2008 Ekaina 12
Kategoria: berriak, gizartea



Alegiako Mendi Asanbladak Uda honetako irteera prestatu du Uztailaren 5 eta 6rako. Helmuga Picos De Europa izango da.

Uztailaren 5ean.
- Goizeko 6:00etan atera (puntu-puntuan)
– Sotres-Invernales de Cabao (1.100 m.) [10:00etan)
- Collado de Pandébano (1.224 m.)
- Terenosa [Aterpea] (1.500 m.)
- Picu Urriellu [Aterpea] (2.100 m.)
- Bulnes – Poncebos
– Fuente De (Autobusez)
- Bertako aterpean afaldu eta lo (20 plaza; besteak kanpin dendetan).

Uztailak 6.
- Aterpean gozaldu
–Mirador - Telesferiko (1.800 m.)
- La Vueltona (2.100 m.)
- Horcados Rojos (2.200 m.)
- La Canalona (2.400 m.)
- Peña Vieja (2.613 m.)
– Potesen bazkaldu eta etxeruntz.

PREZIOA aterpetakoa eta garraioa: Helduak: 60 € - Haurrak: 30 €

Etxeberria eta Izkina tabernetan eta Intxurre Elkartean eman daiteke izena.

Ikusten duzuen bezala ez da plan txarra. Eta giroa berotzen joateko to/no bideo politt hau, Txindokin ateratakoa da, ea asmazten duzuen ni nor naizen (jejeje).


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Artisautza azoka

Astelehena, 2008 Ekaina 2
Kategoria: Abestiak

Pasa den igande honetan, jende ugari bildu zen Alegiko frontoira artisautza azoka bisitatzera. Azken egunetan euria protagonista izan denez, derrigorrez frontoian egin behar izan zen. Hau jasa bota zuena gauez.

Azokan herritarren hainbat postu egon ziren, besteak beste taloak, egurra, margoak, ehunak, arrantza, itsasontziak, eta abar luze bat. harrigarria herriko eskulanen aukera (ez ahaztu hurrengo batean hatz lanen erakusketa egin behar dugula).

Herritarra ez zen bakarra amezketako txintxarrigilea izan zen.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Alegiako blogs&beers-a

Igandea, 2008 Ekaina 1

Atzo bildu ginen txintxarrisferako lehen blogs&beers-a egiteko. Arratsaldeko 20:00tan Etxeberrianen genuen hitz ordua. Han azaldu ginen bedaio3000, juanjoI, eiam, katuzarra, musikalegi eta ibusg. Arruenea afaltzea joan aurretik blogak eta garagardoak (b&b) izan genituen bat hizpide eta bestea laguntzaile (orden horretan). Arruenen afaldu, beti bezain ondo, eta gero herriko tabernetan jarraitu genuen gure hizpide eta laguntzaileekin.

Giro ederra izan genuen (ez eguraldia) gure artean eta hainbat gai interesgarritaz hitz egin genituen.

Hona hemen, nire memoria lagun, oraintxe bertan egin dezakedan laburpentxo bat:

1. Txintxarrisferari buruz hausnarketa egin beharra ikusi genuen. Gauza bera ulertzen dugu denok wikitaz ari garenean? Zertarako nahi dugu txintxarriMEDIA? … hainbat galdera irten ziren. Ondorioz txintxarrisferako wikikoforoa erabiltzea pentsatu genuen txintxarrisferaren semantikataz hitz egiteko eta agian gerora begira bilera presentzial bat egitea txintxarriMEDIAko erabiltzaileok foroko gaietaz hausnartzeko. Beraz badakizue, forora joan eta galderak, hausnarketak, pentsamenduak… idatzi.

2. Google earth-en Alegiako eta inguruko argazkiak jartzeko auzolan digitala martxan jartzea. Beraz badakizue, panoramio orrialdean kontu bat ireki eta argazkiak jartzen joan.

3. Tailerrak egietaren beharra: bideo edizioa, …

4. Interneta eta txintxarrisfera plazara eramatea. Plazara esandakoan herriko plazataz aritu ginen. Horretarako egun berezi bat antolatuz.

5. Musikaren historiari errepaso sakona eman genion, katuzarrak eta musikalegik zenbat dakiten, ufffff!

6. Gurea bezalako herri ttikietan dauden ekimenei begiratzea eta beraiteaz ikastea, aipatu genituenak Amezketa eta Larrabetzu izan ziren.
BubbleShare: Share photos - Find great Clip Art Images.

Auskalo zenbat gauza ahaztu zaizkidan. Lagundu “akta” ostazen please.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (5) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft