Langaurreko bide zaharra txukunduta
Astelehena, 2008 Maiatza 26Pasa den larunbatean, maiatzaren 17an, Langaurreko bide zaharra garbitzeko asmoz auzolana burutu zen. Bertara hamarren bat lagun bildu omen ziren eta bide osoa garbitu eta txukundu zuten.
Betiko bide hau berriro zeharkatzeak garai bateko oroimenka burura ekarri dizkit. Zenbat denbora bertatik pasa gabe.
Ea, bidea berriro ez ixten ez uzteko gai garen. Eta horretarako badakigu: ttapa-ttapa beratik ibili. Zorionak bertan auzolanean ibili zirenei.
Esan baita ere bazurka inguruan diren obrengatik, txupitxoko bidea itxirik dagoela. Bertan zegoen enpresa zaharra botatzen ari dira eta ingurua itxita dago “Kontuz amiantoa” leloa duten zinta hori batzuekin. UAAAAAAAAAAA! AMIANTOAAAAA! Inguru hori inoiz garbi geratuko ote da!
Oharra: larunbat honetan egingo dugu B&Ba. Nahi izanez gero txintxarriMEDIAn izena eman.
zabaldu |
del.icio.us |



Bueno, buelta in diu (Bixki topatu´it bideen). Earki gelditu´k langaurreko bidea, lan ederra in die. Ni de ez nitxoan aspaldi pasa hortik eta oroimen asko ekartze´izkik bai. Sorgin-orratzen putzue de betetzen ai dek.
Gomendio bat, jun behar bazue, botakin jun. Lokatz dexente dao.
Animo.
Comment by bedaio3000 — May 28, 2008 @ 8:24 am