tontokaletik

Lorategiak eta baratzak

Asteazkena, 2008 Maiatza 7
Kategoria: Abestiak

Herrian badugu, nire ustetan, aipamen berezi bat behar duen jarduera bat. Badira hainbat jardin edo lur sail herritarrek beraien borondatez txukun-txukun mantetzen dituztenak. Hainbat jardin, inongo profesionalak mantendutakoak baino txukunagoak daudenak. Herritarrak dira, eta ez udala kasu hauetan, landareak eta lorak landatzen dituztenak, ureztatzen dituztenak, lurrari ongarria bota eta zainketa guztiak egiten dituztenak. Badira hainbat adibide Larraitz auzoa aldean.

Badira ordea kontrako adibideak. Udalak jarritako jardin edo lorontziak eta erabat utzita daudenak. Inork zaintzen ez dituenak. Agian udalak, herritarren esku utzi behar lituzke lur sail hauen mantentzea. Txukunak geratzen bait dira herritarrak zaindutako jardinak.

Ekimen txukuna litzateke, nire ustetan, Franconiko alperrik galdutako lur sail eder horiek herritarren esku jartzea bertan baratzak jar ditzaten. Luxu bat bait da, Franconi eraikina ez ezik, lur sailak ere hutsik eta alferrik galduak ikustea.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

2 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2008/05/07/lorategiak-eta-baratzak/trackback/

  1. Arrazoi dek, Kikara ingurun jardiñe dotorek zeudek. Zorionak bizilaun-lorazañei.
    Bulebarreko “rotonda” hortan batza koxkor bat iteko toki earra zeok, animatzen ba haiz letxu batzuk jarrikoizkiu…

    Comment by bedaio3000 — May 8, 2008 @ 12:31 am

  2. Bulebarreko baratza ondo abonatuta egongo huke txakur kakekin!
    Eta beste behin, Frankoni herriarentzat!

    Comment by intxurre — May 8, 2008 @ 9:56 am

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft